Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2002ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6969

AGINDUA, 2002ko azaroaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2002 urteari dagokion "Migel Altzo" sari-lehiaketako epaimahaiak emandako ebazpena argitaratzen duena.

Unibertsitatez kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2002. urteko "Migel Altzo" sari-lehiaketa jakinarazi zuen uztailaren 23ko Aginduak (EHAA, 2002ko irailaren 16an). Agindu horrek xedatutakoaren arabera, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen da.

Epaimahaiak honako akordio hauek hartu ditu:

Lehena.– Bideo-alorrean, epaimahaiak honako sari hauek banatzea erabaki du:

– Jatorrizko bideorik hoberena: (4.375 euro)

Ikastolen Elkartearen "Izena duena, bada" izeneko bideo-seriea

– Bikoiztutako bideorik hoberena: (2.500 euro)

Atal honetan ez da bideorik aurkeztu. Hori dela-eta, jatorrizko bideoetan aipamen berezia egitea erabaki du epaimahaiak. Aipamen berezia ondorengo jatorrizko bideoarentzat izan da:

Elhuyar Fundazioak ekoiztutako "Teknologiaren gailurrean. Teknopolis III" bideoa

Bigarrena.– Audio-alorrean, epaimahaiak honako sari hau banatzea erabaki du:

– Audiorik hoberena: (2.814 euro)

Ibaizabal argitaletxearen "Euskara LMH 1. Abestiak eta bestelako entzungaiak" izeneko konpaktua.

Hirugarrena.– Hezkuntza-softwarearen alorrean honako sari hauek banatzea erabaki du:

– Software arruntik hoberena: (3.125 euro)

Sari hau hutsik utzi eta, era berean, multimedia-softwarean aipamen berezia egitea erabaki du epaimahaiak. Aipamen berezia ondorengo multimedia-softwarearentzat izan da:

Elhuyar Fundazioaren "Kantuketan" izeneko multimedia-softwarea.

Multimedia-softwarerik hoberena: (4.375 euro)

Ikastolen Elkartearen "Txirritx" izeneko multimedia-softwarea.

AZKEN XEDAPENA

Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion salan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko azaroaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala