Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2001eko apirilaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
1874

JARRAIBIDEA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak emana, boto emailearen nortasuna agiri bidez egiaztatzeko moduei buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2001eko apirilaren 2an egindako bileran, jarraibide hau ematea erabaki du:

Gogorararazi behar dugu ezen, aplikatzekoak diren arauei eta hauteskunde-batzordeei emaniko jarraibideei loturik, eta "Hauteskunde-mahaietako kideentzako jarraibideen eskuliburua" argitalpenean berariaz adierazten denez, boto-emailearen nortasuna egiaztatzeko baliozko agiriak nortasun-agiri nazionala, pasaportea eta gidatzeko baimena direla.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea, 2001eko apirilaren 2a.

Lehendakaria,

MANUEL MARÍA ZORRILLA RUIZ.


Azterketa dokumentala