Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1341

IRAGARKIA, 2001eko otsailaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, Sopuerta udal-barrutian aireko 13,2 kV-ko linea elektriko baten instalazioa jendaurrean jartzeko.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola, S.A. sozietateak eskatu duena.

Erref.: L-5358-ATH-2001-8–as-gf

– Lana egingo den tokia: Sopuerta udal-barrutia.

– Aurrekontua: 2.342.682 PTA.

– Helburua: Llantada urbanizaioak behar duen argi indarra ematea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 LA-56 motakoak (54,6 mm.2)

– Euskarriak: metalezko eta hormigoizkoak.

– Luzera: 90 m.

– Jatorria: Sopueta-Onton Cto. 1 linea elektrikoaren 8. euskarrian.

– Amaiera: linea bereko deribazioaren 2. euskarrian.

Goian aipatutako instalazioarentzako baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea, 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Errekalamazioak bir aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko otsailaren 9a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRES BLASCO.


Azterketa dokumentala