Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1339

IRAGARKIA, 2001eko otsailaren 8koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Industriako Lurralde Bulegoko buruarena, Zaldibar udal-barrutian 30 kV-ko linea elektriko bat jendaurrean jartzeko.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, Iberdrola, S.A. sozietateak eskatu duena.

Erref.: L-5357-ATH-2001-9-as-gf

– Lana egingo den tokia: Zaldibarko udal-barrutia.

– Aurrekontua: 4.511.546 PTA.

– Helburua: barruti horretako energia elektriko-beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa.

– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

– Eroaleak: 6 LA-110 motakoak (116,2 mm.2).

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 188 m.

– Jatorria: Zaldibar-Abadiano-T. Olacueta linea elektrikoaren deribazioaren 1. euskarrian.

– Amaiera: T. Olacueta ZT.

Goian aipatutako instalazioaren baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kalea, 23-5. solairuan kokaturik dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Errekalamazioak bi aletan egin beharko dira eta hogei eguneko epean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2001eko otsailaren 8a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRES BLASCO.


Azterketa dokumentala