Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1335

IRAGARKIA, 1243/00 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko eta interesatuta dauden beste guztiei epea jartzeko.

Interesatu orori jakinarazten zaio Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian 1243/00 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela M.ª Teresa de la Iglesia Viguiristi, Enrique Valdeolivas Cubillas, Inés María López Muñoz, María José Gil de San Vicente Iriarte, Jose Ramón Tapia Liceaga, Lourdes Olaskoaga Arana, Miren Itziar Aizpurua Azpiazu, Maria José Valverde Lamsfus, Jesús San Baudillo Milagro, José Miguel Urteaga Uria, Maria Aranzazu Aristi Otamendi, Francisco Javier Mugica Arrieta, Elena Labayen Berdonces, Ramón Leturiondo Altube, Almudena Urizar Aranceta eta Marta Agueda Gil de Gómez Jordana jaun-andreek. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2000ko martxoaren 22ko Aginduaren aurka jarri zuten errekurtsoa. Agindu horren bidez, bestalde, publiko egin zen Bigarren Irakaskuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako unibertsitatez kanpoko sare publikoko irakasleak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera birbanatzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, bederatzi eguneko epan aipatutako autoetan agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatu guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 15a.

Sailburuaren Kabinetearen zuzendaria,

JON ANDER ARRIETA BERASARTE.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana