Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1320

AGINDUA, 2001eko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikertzaileen hobekuntzarako eta beren mugikortasuna errazteko programetarako deia egiten zuen agindua egokitzeko dena, 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategineko IX. tituluaren babesean, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretua eman zen, Euskal Automonia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta diru-laguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoa. Horiek 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko, epeak, baldintzak eta betekizunak egokitu ditzakete Jaurlaritzak, sailek eta erakunde autonomoek.

2000. ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa kontseilariaren otsailaren 29ko Agindua eman zen, ikertzaileen hobekuntzarako eta beren mugikortasuna errazteko programetarako deia egiten zuena (EHAAren 54. zenbakian, martxoaren 17koan, argitaratu zen). Horrenbestez, bidezkoa da epe eta baldintza batzuk aldatzea, aipatutako agindua 2001. ekitaldian aplikatu ahal izateko.

2000ko azaroaren 14an Gobernu Kontseiluak egindako Akordioaren bidez, 1. Unibertsitate Plana onartu zen, Unibertsitatea Antolatzeko Legeak araututako prozedura eta eskumenenen arabera. Plan horrek zenbait aldaketa eragin ditu ikertzaileen hobekuntzarako eta beren mugikortasuna errazteko programen deialdietan, onuradunei dagokienez.

Ondorioz,

XEDATU DUT

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da. Eskatzaileek bisita hasteko aurreikusitako eguna baino gutxienez bi hilabete lehenago aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Hala ere, bisitak 2001eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean izango dituztenek Agindu hau indarrean jartzen denetik hogeita hamar egun naturaleko epea izango dute beren eskabideak aurkezteko.

–Edozein kasutan, eskabideak aurkezteko deialdi honetako epea 2001eko urriaren 29an amaituko da.

2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.

Agindu honetan zehazten diren laguntzen eskatzaileek 2000ko otsailaren 29ko Aginduaren eranskinean jasotzen den ereduaren arabera aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Zientzia Politikaren Zuzendaritzak eskatutako dokumentazioarekin batera. Eskaerak zuzenean zein azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, aurreikusitako edozein modutan egingo dira.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko 55.000.000 PTA (330.556,66 euro) erabiliko dira.

Deialdi honen bidez guztira eman beharreko diru-laguntzen zenbatekoa ez da artikulu honetan izendatutakoa edo zenbateko hori gaurkotzetik ondorioztaten dena baino handiagoa izango, kreditu-atxikidurarako eta aurrekontu-aldaketarako indarrean dagoen legedian aurreikusitako araubidearen arabera. Ondorioz, behin zenbateko hori agortuz gero, ez da bidezkoa izango laguntza gehiago ematea; beraz, xedapen honen eraginkortasuna eten egingo da momentu horretan. Gertakari bi horiek Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen ebazpenez jakinarazi beharko dira.

4. artikulua.– Xedea

2000ko otsailaren 29ko Aginduaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, zehaztu behar da Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek ikerketa talde kontsolidatuetan (I. Unibertsitate Planeko 4.1. Jarduketa) sartuta daudenean bakarrik hartu ahal izango dutela parte laguntzen programa honetan. Arrazoi bereziengatik 4.1. jarduketei dagozkien deialdietara aurkeztu ezin duten irakasleak, salbuespen gisa, onartuak izan daitezke aurten, beren eskabideetan emandako arrazoiak aztertu ondoren

XEDAPEN GEHIGARRIA

Edonorentzat eskuragarri izan eta interesatuari lana erraztearren, 2001erako egindako aurreikuspenak 2000ko otsailaren 29ko Aginduaz ezarritako erregimen orokorrarekin bat egitetik sortutako testua jasotzen da agindu honen eranskinean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

INAXIO OLIVERI ALBISU

ERANSKINA
2000KO OTSAILAREN 29KO AGINDUAREN
ARTIKULATUA, IKERTZAILEEN HOBEKUNTZA
RAKO ETA BEREN MUGIKORTASUNA
ERRAZTEKO PROGRAMETARAKO DEIA
EGITEN DUENA.

1. artikulua.– Xedea.

Ikertzaileen hobekuntzarako eta beren mugikortasuna errazteko programa hauek antolatzea da Agindu honen helburua:

A) Euskal Teknologia Sarean integratuta dauden Ikerketarako Entitate Teknologikoetara bisitan joango diren ikertzaileak.

A.1) Batetik, zientzia eta teknikaren alorrean Europako Batasunaren (EB) Giza Baliabideak eta Mugikortasuna izeneko programak finantzatutako lankidetza sareetan parte hartzen duten ikertzaile bisitariak; bestetik, EBk finantzatzen ez baditu ere, sail honen iritziz zientzia maila handikoak izateaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan I+G proiektuak garatuko dituztenak. Horietaz gainera, sare horietatik kanpo dauden ikertzaile bisitariek ere parte hartu ahal izango dute.

B) Euskal Teknologia Sarean integratuta dauden Ikerketarako Entitate Teknologikoetako ikertzaileak kanpoan egotea.

B.1) Egonaldi luzeak.

B.2) Egonaldi laburrak.

Onuradun guztiek gorputz-istripuetarako eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute.

2000ko otsailaren 29ko Aginduaren 1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, zehaztu behar da Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek ikerketa talde kontsolidatuetan (I. Unibertsitate Planeko 4.1. Jarduketa) sartuta daudenean bakarrik hartu ahal izango dutela parte laguntzen programa honetan. Arrazoi bereziengatik 4.1. jarduketei dagozkien deialdietara aurkeztu ezin duten irakasleak, salbuespen gisa, onartuak izan daitezke aurten, beren eskabideetan emandako arrazoiak aztertu ondoren.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz, onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko,aurreko deialdiei dagozkien prozedura administratiboak jadanik amaituta egon beharko dute.

Programa hauetako diru-laguntzak emateak, eta horietaz baliatzeak, ez du esan nahi onuradunak bisitatzen dituen zentroekin kontratupeko edo estatutupeko harremanik hasiko duenik, eta bisitaria hartzen duen erakundeari ez dio interesatua gero plantillan sartzeko inolako konpromisorik ezartzen.

2. artikulua.– Laguntzen finantzazioa.

Agindu honen bidez araututako laguntzak finantzatzeko 55.000.000 PTA (613.032,35 euro) erabiliko dira.

Laguntzetarako eskabideak aurkeztu eta eranskinetan laguntza mota bakoitzarentzat eskatzen diren agiriak osatu ahala ebatziko dira, ondoren adierazitako arau orokorrak eta I. eta II. eranskinetako berariazko arauak kontuan hartuta.

3. artikulua.– Aurkezteko lekua.

Eskabideak eta gainerako agiriak helbide honetan aurkeztuko dira:

Hezkuntza, Unibertsitate etaIkerketa Saila

Zientzia Politikarako Zuzendaritza

Erreferentzia: Ikertzaile bisitariak (A edo A.1) edo

Bisitarien kanpoko egonaldiak (B.edo B.2) (dagokionaren arabera)

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako baten bidez.

Deialdiaren testua eta eskabideen inprimakiak eskuratzeko interneteko helbidea hau da: http://www.euskadi.net/ciencia.

4. artikulua.– Eskabideak formalizatzeko eskatzen diren agiriak.

Eskabideekin batera, I. eta II. eranskinetan laguntza- mota bakoitzarentzat ezartzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren barruan ez dauden entitateek zerga-eginkizunak beteta dituztela, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan (urriaren 15eko EHAA, 208 zk.) xedatutakoaren arabera, eta ekitaldi honetarako eguneratuta dituztela egiaztatu beharko dute.

Bidalitako eskabideek eta agiriek artikulu honetan eskatutako punturen bat betetzen ez badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak eskatzaileei dei egingo die, 10 eguneko epearen barruan akatsak zuzendu edo beharrezkoak diren agiriak aurkez ditzaten, eta jakinaraziko die ezen horrela egin ezean, eskabideari uko egin diotela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak) 71.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5. artikulua.– Eskabideen ebaluazioa.

5.1.– Batzorde batek ebaluatuko ditu programak burutzeko laguntzetarako eskabideak, deialdi honetako berariazko arauek ezarritako baldintzen arabera. Zientzia Politikarako zuzendariak eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute batzordea, dagokion zerbitzuburuaren laguntzarekin.

5.2.– Laguntzen esleipendunak hautatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan, denak berdin baloratuta:

a) Hautagaiaren merezimendu zientifiko eta akademikoak.

b) Egingo den lanaren interesa eta bideragarritasuna.

c) Hautagaia sartuko den ikerketa-taldearen historial zientifiko-akademikoa.

5.3.– Batzordeak eskabide bakoitzari buruzko informeak eska diezazkioke eskatzaileek diharduten arloetan itzal handia eta ebaluatzean esperientzia duten ikertzaile zenbaiti.

6. artikulua.– Bateragarritasuna.

Laguntza hauetaz baliatuz gero, ezin izango da antzeko beste diru-laguntzarik jaso xede horretarako.

7. artikulua.– Laguntzak esleitzea.

Ebaluazio Batzordeak proposamena egin ondoren, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak ebazpen bat emango du laguntzak esleitu eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, eta interesatuari jakinaraziko dio. Ebazpen hori eskabideak aurkeztu eta hiru hilabeteko epean eman beharko da.

Aipatutako epean ebazpenaren jakinarazpenik ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu behar dute interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak) 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Sailburuordearen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, honen berri eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Aurrekontuko ekitaldia amaitzean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda.

8. artikulua.– Laguntza onartzea.

Laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hamabost eguneko epean interesatuak edo zentro jasotzaileek berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, onartzen duela ulertuko da.

Laguntza onartzen badute, esleipendunek diru-laguntzei buruz indarrean dauden arauek ezarritako betebeharrak konplitu beharko dituzte, bai eta agindu honetan ezarritako arauak zein Zientzia Politikarako zuzendaritzak programen jarraipenerako ezartzen dituen betebeharrak ere.

9. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Agindu honen bidez araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea.

b) Diru-laguntza zertarako eman den, horrexetarako erabiltzea.

c) Zentroa edo ikerketa-taldea aldatu edo jarduerak eten nahi badira, edo esleipendunak denbora batez kanpora joan nahi badu, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, hark berariazko baimena eman dezan.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren funtzioak betez deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzak direla eta eskatzen duten informazioa ematea.

e) Bere jardueran bisitatzen duen zentroaren arauei lotzea eta dedikazio esklusiboz aritzea.

10. artikulua.– Laguntzen justifikazioa eta jarraipena.

Agindu honen bidez araututako laguntzen onuradunek finantzatzekoa den egonaldia burutu egin dela justifikatu beharko dute, hura amaitu eta bi hilabeteko epean. Horretarako, egindako lana deskribatzen duen txosten bat aurkeztuko dute Zientzia Politikarako Zuzendaritzan, eta argitalpenak, patenteak edo ikerketaren beste edozein emaitza jasoko da bertan.

Egonaldia zein datetan izan den ere zehaztu beharko da txostenean, eta hartzaile den talde zientifikoko zuzendariak ontzat eman beharko du.

Eskatutako agiriak zein I. eta II. eranskinetan laguntza-mota bakoitzarentzat berariaz zehaztutakoak aurkezten ez badira, diru-laguntza galdu egingo da, eta jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira; horretaz gain, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. Tituluan ezarritakoa aplikatuta ateratzen diren legezko interesak ere ordaindu beharko dira.

Justifikatutako gastuak emandako diru-laguntza baino txikiagoak badira, gutxitu egingo da diru-laguntza justifikatu ez den kopurua kenduta.

11. artikulua.– Ez-betetzea eta laguntza itzultzea.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, eta, hala badagokio, jasotako diru-kopuruak gehi legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, baldin eta onuradunak ez badu betetzen deialdi honetan edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat. Laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela ebazpen baten bidez adieraziko da, dagozkion prozedurako izapideak burutu ondoren. Horretaz gain, bestelako egintza batzuk ere bidezkoak izan daitezke.

Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.

I. ERANSKINA

A) Ikertzaile bisitariak

1.– Programaren xedea.

Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia, teknologia eta humanistika arloetan diharduten taldeen eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo ikerketak egin ohi dituzten ospe handiko ikertzaileen arteko harremanak indartzea. Horretarako, Euskal Teknologia Sarean integratuta dauden Ikerketarako Entitate Teknologikoetan ikertzaile horiek egingo dituzten egonaldiak finantzatuko dira.

Horren gain, Europako Batasunaren (EB) Giza Baliabideak eta Mugikortasuna izeneko programaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko I+G proiektuak garatzen dituzten zientzia eta teknika alorreko lankidetza-sareetan parte hartzea eta, EBrenak izan ez arren, oniritzia jaso duten sareetan parte hartzea.

2.– Programaren ezaugarriak.

Egonaldien iraupena gutxienez hilabetekoa izango da eta gehienez hamabi hilabete jarraikoa. 2000ko urtarrilaren 1etik 2000ko abenduaren 30era bitartean hasiko dira.

Salbuespen gisa, irakasle bisitaria bertaratu baino lehen, egonaldia atzeratzea eskatu ahal izango da. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak ebatziko du atzerapen hori egin daitekeen ala ez, eta bere ustez salbuespenezko kasuak badira eta behar bezala frogatuta badaude, baimena eman ahal izango du.

3.– Hautagaiak.

a) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi ikertzaileek har dezakete parte; horretarako, eszedentzian edo urte sabatikoan egon behar dute edo beren jatorrizko instituzioen baimena beharko dute.

b) A.1) modalitateko hautagaiek doktoretza egindako ikertzaileak eta 1. puntuan aipatutako programaren barruan dauden zientzia eta teknika alorreko lankidetza sareetako laboratorio batekoak izan behar dute, nahiz eta ikertzaileak berak sare horietan integratuta ez egon. Laboratorio horiek EAEtik kanpo egon behar dute. Halaber, sare horietan sartuta ez dauden doktoratu ondokoak izan litezke.

4.– Eskabideak.

Eskabideak batera aurkeztu beharko dituzte hautagaiak eta ikerketa-talde hartzailearen arduradunak. Azken honek Euskal Teknologia Sarean integratutako Ikerketarako Entitate Teknologikoko kide izan beharko du. Zentro hartzailea babesten duen erakundeko legezko ordezkariak bere sinaduraz abalatu beharko du eskabidea.

2b) puntuaren barruan sartzen diren hautagaiei dagokienez, hautagaia sartuko litzatekeen zientzia eta teknikako lankidetza-sareari buruzko proposamenak EBko batzordearen oniritzia duela egiaztatu beharko da agiri bidez. Gainera, hala badagokio, hautagaiak EAEtik kanpo dauden sare horretako laboratorioren batekoa dela egiaztatu beharko du agiri bidez.

5.– Eskabideak egiteko behar diren agiriak.

Eskabideekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Ikerketa-talde hartzailearen zuzendariak izenpetutako, eskabide orria, 1. inprimaki normalizatuan.

b) Eskabidea, 2-A inprimaki normalizatuan, erakundearen legezko ordezkariaren onirizpenarekin, eta memoria.

c) Ikertzaile gonbidatuaren curriculum vitaea.

d) Ikerketa-talde hartzailearen arduradunaren curriculum vitaea, inprimaki normalizatuaren arabera.

e) Ikerketak sortuko dituen gastuen aurreikuspena, 3. inprimaki normalizatuan. Bisitaria ikastetxe hartzailean dagoela, material suntsigarrian izango dituen gastuak eta jatorrizko zentrotik egingo dituen joan-etorriko bidaia-gastuak jasoko dira aurrekontuan.

f) Ikerketa-talde hartzailearen arduradunak idatzitako onarpen gutuna.

g) Hala badagokio, zientziako lankidetza-sareko laboratorioren batean sartuta dagoela egiaztatzeko ziurtagiria.

6.– Aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean irekiko da. Bisitari ekiteko ezarrita dagoen eguna baino bi hilabete lehenago gutxienez aurkeztu beharko dira eskabideak. 2000ko urtarrilaren 1etik 2000ko maiatzaren 31ra bitartean egingo diren bisiten kasuan, ostera, eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen denetik hasita.

Dena dela, deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea 2000ko urriaren 27an amaituko da.

7.– Laguntzen zenbatekoa.

3a) idatz-zatiko eskatzaileei dagokienez, laguntzaren zenbatekoa hileko 200.000 eta 325.000 PTA gordinen artekoa izango da (1.202,02 eta 1.953,29 euro), hautagaiaren garrantziaren arabera. Zenbateko horri PFEZrengatik dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden arau fiskalek ezarritakoaren arabera.

3b) idatz-zatiko eskatzaileei dagokienez, zenbatekoa hileko 150.000 eta 200.000 PTA gordinen artekoa izango da (901,52 eta 1.202,02 euro), hautagaiaren garrantziaren arabera.

Bisitariaren egonaldia dela eta sortzen diren gehigarrizko ikerketa gastuetarako laguntza (eranskin honetako 5.e) idatz-zatian aipatutako gastu osagarriak) gehienez ere 500.000 PTAkoa izango da (3.005,06 euro).

Bisitari bakoitzak, gainera, gehigarri bat jaso dezake, jatorrizko zentrotik joan-etorriko bidaia-gastuetan laguntzeko.

Kopuru bi horiek eskatzaileak gastuetarako egindako aurrekontuaren araberakoak izango dira, eranskin honetako bosgarren paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

Emandako diru-laguntza ezin izango da erabili Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean zerbitzuan diharduen pertsonalarentzat aurreikusten dena baino soldata-igoera handiagoa ordaintzeko.

8.– Laguntzak ordaintzea.

Bisitariak egonaldiko lehenengo hiletik bere lansaria jaso dezan, beharrezko kopuruak aurreratuko dituzte zentro hartzaileen buru diren erakundeek.

Programa honetako diru-laguntzen kopuruak zentro hartzaileen buru diren erakundeen alde libratuko dira, behin hileroko lansariei dagozkien ordainagiriak Zientzia Politikarako Zuzendaritzari aurkeztu ondoren. Ordainagiri horiekin batera, jatorrizko txartelak eta fakturak edo horien kopiak ere aurkeztuko dira; hala ere, kopiak aurkeztekotan, jatorrizkoak erakunde hartzailearen esku daudela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Erakunde hartzaileak bere aurrekontuetan sartu beharko ditu kopuru horiek.

II. ERANSKINA

B) Euskal Teknologia Sarean integratuta dauden Ikerketarako Entitate Teknologikoetako ikertzaileak kanpoan egotea, hau da, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden ikerketa zentroetan.

Agindu hau Euskal Teknologia Sarean integratuta dauden Ikerketarako Entitate Teknologikoei dagokie; hala ere, Euskal Herriko Unibertsitateari dagokionez, ikerketa talde kontsolidatuetan integratuta dauden irakasleek bakarrik hartu ahal izango dute parte.

1.– Xedea.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden ikerketa-zentroetan teknika berriak ikastea eta ezagutzak eguneratzea.

Programa honek bi azpiprograma ditu:

B.1.– Egonaldi luzeak: azpiprograma honen barruan, onuradunak talde hartzailearen ikerketa alorreko proiektu bat garatu beharko du bere egonaldian.

B.2.– Egonaldi laburrak: azpiprograma honetan honako ekintzak sartzen dira, besteak beste: teknika zehatzak ikastea, kalitate handiko ikastaroetara joatea, lan bereziak egiteko egonaldiak eta goi mailako harreman zientifikoak bideratzeko bestelako egintzak.

2.– Programaren ezaugarriak.

a) B.1. azpiprograman, egonaldien iraupena hilabetekoa izango da gutxienez eta hamabi hilabetekoa gehienez. B.2 azpiprograman, berriz, bi astekoa izango da gehienez ere. Kasu bietan egonaldiak 2000ko urtarrilaren 1etik 2000ko abenduaren 30era bitartean hasiko dira.

b) B.1. azpiprograman, salbuespen gisa, irakasle bisitaria bertaratu baino lehen eta goian aipatutako epearen barruan, egonaldia atzeratzea eskatu ahal izango da.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzak ebatziko du atzerapen hori egin daitekeen ala ez, eta bere ustez salbuespenezko kasuak badira, baimena eman ahal izango du.

3.– Hautagaiak.

Honako baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek:

a) Laguntza eskatzen denean doktore izatea.

b) Euskal Teknologia Sarean integratuta dauden Ikerketarako Entitate Teknologikoetako plantillako kide izatea, gutxienez 3 urteko antzinatasunez B.1 azpiprogramarako, eta bi urtekoaz B.2 azpiprogramarako.

4.– Eskabideak egiteko aurkeztu behar diren agiriak:

Eskabideekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskabide orria, 1 inprimaki normalizatuan.

b) Kanpoko egonaldietako programan parte hartzeko eskabidea, 2-B inprimaki normalizatuaren arabera, eta memoria.

c) Eskatzailearen curriculum vitaea, inprimaki normalizatuaren arabera.

d) B.1 eta B.2 azpiprogrametan, ikastetxe hartzailerako bidaia-gastuen aurrekontua. Gainera, B.2 azpiprograman, garraioari, ostatuari eta mantenuari dagozkien kopuruen aurrekontua jasoko da. Kasu bietan, gastuei dagozkien aurrekontuak 3 inprimaki normalizatuan aurkeztuko dira.

e) NANaren fotokopia.

f) Ikerketa-talde hartzailearen arduradunaren gutuna. Eskutitz horretan,eskatzailea egite-bidean dauden egitasmoetako batean onartu dela jakinaraziko da. B.1 azpiprogramaren kasuan, arduradun horren curriculuma ere bidali behar da.

g) Eskatzaileak diru-laguntza jasoko balu joateko baimena izango lukeela egiaztatzen duen agiria, ikertzailea bidaltzen duen zentroaren legezko ordezkariak emana.

h) Hirugarren interesatuaren datuen alta.

5.– Aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean irekiko da. Bisitari ekiteko ezarrita dagoen eguna baino bi hilabete lehenago gutxienez aurkeztu beharko dira eskabideak. 2000ko urtarrilaren 1etik 2000ko maiatzaren 31ra bitartean egingo diren bisiten kasuan, ostera, eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, agindu hau indarrean sartzen denetik hasita.

Dena dela, deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea 2000ko urriaren 27an amaituko da.

6.– Laguntzen zenbatekoa.

a) B.1 azpiprogramako eskatzaileei dagokienez, laguntzaren zenbatekoa hileko 200.000 eta 325.000 PTA gordinen artekoa izango da (1.202,02 eta 1.953,29 euro), eskatzailearen curriculumaren eta joatekoa den lekuaren arabera.

Gainera, gehigarri bat eman daiteke, joateko zentrorako joan-etorriko bidaia-gastuetan laguntzeko; kopuru hori gastuetarako egindako aurrekontuaren araberakoa izango da, eranskin honetako 4.d) idatz-zatian ezarritakoari jarraituz.

Emandako diru-laguntza ezin izango da erabili Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrean zerbitzuan diharduen pertsonalarentzat aurreikusten dena baino soldata-igoera handiagoa ordaintzeko.

b) B.2 azpiprogramaren kasuan, aurkeztu eta onartutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da kopuru hori. Eranskin honetako 4.d) idatz-zatian ezarritakoan oinarrituta, kopuru hori oso-osorik ordaindu ahalko da, eskatzailearen curriculuma kontuan izanik.

7.– Laguntzak ordaintzea.

Onuradunei beraiei ordainduko zaizkie zuzenean diru-laguntzak, honela:

a) B.1 azpiprogramari dagokionez, onuraduna zentro hartzailera sartu dela egiaztatzen duen agiria Zientzia Politikarako Zuzendaritzari aurkeztu ondoren "Lansariak" kontzeptuari dagokion kopurua ordainduko zaio. "Joan-etorriak" kontzeptua, egonez gero, erabilitako garraioen txartel eta faktura orijinalak aurkeztu ondoren ordainduko dira.

b) B.2 azpiprogramari dagokionez, aldiz, bertaratze ziurtagiria eta erabilitako garraioen eta diruz lagundutako gainontzeko kontzeptuen txartel eta faktura orijinalak aurkeztu ondoren ordainduko dira.

ESKATUTAKO AGIRIAK (BAKOITZETIK ALE BAKARRA) ETA AURKEZTEKO HURRENKERA,

MODALITATEAREN ARABERA

MODALITATEA

A A1 B1 B2

D a.- ESKABIDEA, 1. INPRIMAKI NORMALIZATUA X X X X

O b.- 2-A EDO 2-B INPRIMAKIA, DAGOKIONAREN ARABERA X X X X

K c.- IKERTZAILE GONBIDATUAREN CURRICULUM VITAEA X X

U d.- IKERKETA TALDEAREN ARDURADUNAREN CURRICULUM VITAEA. X X

M e.- ESKATZAILEAREN CURRICULUM VITAEA X X

E f.- GASTUEN AURREIKUSPENA - 3. INPRIMAKI NORMALIZATUA X X X X

N g.- NAN-AREN FOTOKOPIA. X X

T h.- IKERKETA-TALDE HARTZAILEAREN ARDURADUNAREN GUTUNA X X X X

A ETA CURRICULUM VITAEA X

Z i.- ZIENTZIA-LANKIDETZARAKO SARE BATEKO LABORATORIOAN

I SARTUTA EGOTEAREN JUSTIFIKANTEA X

O j.- DEPARTAMENTUKO ZUZENDARIAREN ONIRITZIA X X

A k.- HIRUGARREN INTERESATUAREN DATUEN ALTA X X

1. INPRIMAKI NORMALIZATUA

Jaun hori.:

Hau izenpetzen duenak, (bi abizen eta izena)

k,

NAN zenbakidunak,

ko

bizi denak, P.K,

ikertzaile edo/eta irakasle gisa .

kategoriarekin

-n

(Fakultatea, Eskola, Zentroa, Departamentua, etab.) diharduenak,

ko

Aginduaz baliatuz, (…....……..ko EHAA,…….. zk.)

ESKATZEN DU

A, A.1, B.1, B.2. (ezabatu behar ez dena) programaren barruan laguntza eman dakiola, honekin batera

doazen agiriekin bat etorriz, -n

(joan nahi duen lekua)

bitartean (datak)

-ko xedez (eskabidearen helburua)

ZINPEAN DEKLARATZEN DU:

Egonaldi hau egiteko ez duela bestelako laguntzarik jasoko.

Eta jasota gera dadin sinatzen du hau, 2001eko………………………….ren ………………..(e)an

Izpta.:

UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDEA.

2-A INPRIMAKI NORMALIZATUA
ESKABIDE-INPRIMAKI NORMALIZATUA
IKERTZAILEEN HOBEKUNTZARAKO ETA MUGIKORTASUNA ERRAZTEKO PROGRAMAK

1.– ESKATZEN DEN PROGRAMA (Jarri X bat dagokion lekuan)

A. IKERTZAILE BISITARIAK n

A.1. DOKTORATU ONDOKOAK n

2.– IKERTZAILE BISITARIAREN DATU PERTSONALAK

ABIZENAK: IZENA: ..…...............................…………….......

NAN EDO.PASAPORTE ZK.

KALEA ZENB. ……... SOL. …….. LETRA ……....

P.K. HERRIA ...................................................... PROBINTZIA ......................................................

HERRIALDEA TELEFONOA (.…....) ......………………...

3.– ZEIN PROIEKTU/EGITASMOTARAKO ESKATZEN DEN LAGUNTZA

IZENA

Finantzazio publikoko proiektu baten barruan badago, proiektuaren erreferentzia zenbakia

4.– GAUZATZEKO ZENTROA

ERAKUNDEA

FAKULTATEA/ZENTROA

DEPARTAMENTUA

5.– IKERKETA-TALDE HARTZAILEAREN ARDURADUNA

ABIZENAK IZENA ..…...............................…………….......

TITULAZIO AKADEMIKOA

KARGUA, KATEGORIA, etab.

IKERKETA-TALDE ZENTRO HARTZAILEAREN

HARTZAILEAREN ARDURADUNAREN LEGEZKO ARDURADUNAREN

SINADURA SINADURA

DATA: DATA:

2-B INPRIMAKI NORMALIZATUA
ESKABIDE-INPRIMAKI NORMALIZATUA
IKERTZAILEEN HOBEKUNTZARAKO ETA MUGIKORTASUNA ERRAZTEKO PROGRAMAK

1. ESKATZEN DEN PROGRAMA (jarri X bat dagokion lekuan)

B. KANPOKO EGONALDIAK n

B.1. EGONALDI LUZEAK n

B.2. EGONALDI LABURRAK n

2.– ESKATZAILEAREN DATU PERTSONALAK

ABIZENAK: IZENA: ..…...............................…………….......

NAN EDO PASAPORTE ZK.

KALEA ZENB. ……... SOL. …….. LETRA ……....

P.K. HERRIA ...................................................... PROBINTZIA ......................................................

HERRIALDEA TELEFONOA (.…....) ......………………...

3.– ZEIN IKERKETA-PROIEKTU/EGITASMOTARAKO ESKATZEN DEN LAGUNTZA

(B1-erako)

IZENA

4.– GAUZATZEKO ZENTROA

ERAKUNDEA

FAKULTATEA/ZENTROA

DEPARTAMENTUA

5.– IKERKETA-TALDE HARTZAILEAREN ARDURADUNA

ABIZENAK IZENA ..…...............................…………….......

TITULAZIO AKADEMIKOA

KARGUA, KATEGORIA, etab.

ESKATZAILEAREN SINADURA
DATA:

EGIN NAHI DEN IKERKETA-PROIEKTUAREN AZALPEN LABURRA (BEHAR BESTE ORRI ERANTSI)

3. INPRIMAKI NORMALIZATUA

AURREIKUSITAKO GASTUAK

ESKATZAILEAREN DATUAK

ABIZENAK IZENA ..…...............................…………….......

GAUZATZEKO ZENTROA

DATAK 200...…...(e)ko...........…………….tik 200……(e)ko

GARRAIOBIDEAK (A, A1, B.1 eta B.2-rentzat)

KOLEKTIBOA (1)

NORBERARENA (2)

OSTATUA (B.2-rentzat) (3)

MANTENUA (B.2-rentzat)

BESTERIK (Aeta A1-entzat)

AURREIKUSITAKO GASTUAK GUZTIRA:

(1) Garraiobidea zehaztu (hegazkina, trena, autobusa):

Txartel mota (joan-etorrikoa, klasea ...):

Irteera eguna:

(2) Autoaren matrikula zenbakia ............................................................ eta kilometroak

Kilometroko gehienez 20 PTA. Lehentasuna emango zaio garraiobide kolektiboak erabiltzeari.

(3) Izena, eta hala badagokio kategoria, zehaztu:

CURRÍCULUM VITAEA
INPRIMAKI NORMALIZATUA

Orri kopurua: ______________

Izena:

Eguna:

Sinadura:

Goian sinatzen duenak curriculum honetan jasotzen diren datuak benetakoak direla adierazten du. Horrela ez balitz, bere gain hartuko lituzke bertan ageri diren zehazgabetasunen ondorioz sortutako erantzukizunak.

– Ez ahaztu orrialde bakoitzaren marjinan sinatu behar duzula.

– Curriculum hau aurkeztu arren, bertan emandako informazioa osatzeko dei diezazukete ebaluaketa egin bitartean.

ABIZENAK:

IZENA: SEXUA:

NAN: JAIOTEGUNA: FUNTZIONARIO ZK.:

HELBIDE PARTIKULARRA:

HIRIA: POSTA BARRUTIA: TELEFONOA:

ESPEZIALIZAZIOA (UNESCORE KODEA):

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Lizentziatura/Ingeniaritza Zentroa Data

Doktoretza

TESIAREN ZUZENDARIA(K):

GAUR EGUNGO LAN-EGOERA

ERAKUNDEA:

ZENTROA:

DEPT/ATAL/UNITATE ESTR::

LANBIDE KATEGORIA ETA HASTEKO EGUNA:

POSTA HELBIDEA:

TELEFONOA (Aurrezenbakia, zenbakia eta luzapena zehaztu):

PLANTILLAN n DEDIKAZIOA: OSOA n

BEHIN BEHINEKOA n PARTZIALA n

BEKADUNA n

ZIENTZIA EDO LANBIDE ARLOETAN LEHENDIK EGINDAKO JARDUERAK

Datak Lanpostua Erakundea

ZIENTZIAN ERABILTZEN DIREN HIZKUNTZAK (E=erdizka; O=ongi; Z=zuzen)

HIZKUNTZA MINTZATU IRAKURRI IDATZI

FINANTZATUTAKO IKERKETA-PROIEKTUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA
(azken 10 urteetakoak)
PROIEKTUAREN IZENA:

ENTITATE FINANTZATZAILEA:

NOIZTIK: NOIZ ARTE:

IKERTZAILE NAGUSIA:

ARGITALPENAK
(azken 10 urteetakoak; 10 argitalpen gehienez ere)

Liburukia, lehenengo eta azken orrialdeak (urtea) eta gakoa zehaztu.

GAKOA: L= liburu osoa, L-K= liburuaren kapitulua, A= artikulua, R= review, AR= argitaratzailea.

EGILEAK (sinaduren hurrenkeran):

IZENBURUA:

ALDIZKARIA/LIBURUA: GAKOA:

ENPRESA EDO/ETA ADMNISTRAZIOEKIN BATERA EGINIKO GARRANTZI BEREZIKO

IKERKETA-KONTRATUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA
(azken 10 urteetakoak)
KONTRATUAREN IZENA:

ENPRESA/ADMINISTRAZIO FINANTZATZAILEA:

NOIZTIK: NOIZ ARTE:

IKERTZAILE ARDURADUNA:

PATENTE ETA EREDU ERABILGARRIAK
(azken 10 urteetakoak)

ASMATZAILEAK (sinaduren hurrenkeran):

IZENA:

ESKABIDE ZK.: LEHENTASUNEZKO HERRIALDEA: LEHENTASUNEZKO DATA:

ENTITATE TITULARRA:

ZEIN HERRIALDETARA ZABALDU DEN:

ZEIN ENPRESAK USTIATZEN DUEN:

EGONALDIAK ATZERRIKO ZENTROETAN

(azken 10 urteetako sei hilabetetik gorako egonaldi jarraiak)

GAKOA: D=doktoregaia; DO=doktoratu-ondokoa; G=gonbidatua; K=kontratatua; B=beste batzuk (zehaztu)

ZENTROA:

HERRIA: HERRIALDEA: URTEA: IRAUNALDIA:

GAIA: GAKOA:

KONGRESUAK
(azken 10 urteetan egindako bost ekarpen gehienez ere)

EGILEAK:

IZENBURUA:

PARTE-HARTZE MOTA:

KONGRESUA:

ARGITALPENA:

LEKUA:

URTEA:

ZUZENDUTAKO DOKTORETZA-TESIAK

(azken 10 urteetakoak)

IZENBURUA:

DOKTOREGAIA:

UNIBERTSITATEA: FAKULTATEA EDO ESKOLA:

URTEA: KALIFIKAZIOA:

AIPATU NAHI DIREN BESTE MEREZIMENDU EDO ARGIBIDE BATZUK
(inprimaki honek eskaintzen duen tartea bakarrik erabili)
DATUEN ALTA
HIRUGARREN INTERESATUA
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK (A-ESKATZAILEA)

(1) I.F.Z.:

(2) Bi abizen eta izena / Enpresaren izena

HELBIDERATZEKO DATUAK (B-JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA)

Kalea, zk. , solairua

Herria

Herrialdea

Herriaren kodea Posta-kodea

BANKUAREN DATUAK

(1) Bankua

(2) Agentzia

(3) Kontu zk.

(4) Titularra

Administrazioak betetzekoa

Bankua ados Hirugarrena ados Departamenduaren O.E. Kontabilitatearen O.E.

Zigilua eta sinadura Zigilua eta sinadura Sinadura baimendua Sinadura baimendua


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana