Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2001eko martxoaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arabako Foru Aldundia
1314

IRAGARKIA, Ogasun Zuzendaritzako Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2001eko martxoaren 2ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (26 zk.), Ogasun Zuzendaritzako Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesatuek, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte eskabideak, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 38. artikuluan aipatzen dituen moduetako batez. Lehendakaritza saileko foru-diputatuari zuzendu beharko dizkiote euren eskabideak. Hamabost egun baliodun izango dituzte horretarako, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko otsailaren 23a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

ENRIQUE AGUIRREZÁBAL OTÁLORA.


Azterketa dokumentala