Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2001eko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
891

IRAGARKIA, 3/01 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesatuta dauden guztiei epea jartzeko.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Inmaculada Aspiritxaga Gamarra andreak 3/01 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (pertsonaleko prozedura laburtua) jarri duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zk.ko Epaitegian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2000ko azaroaren 28ko Erabakiaren aurka. Erabaki horrek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren martxoaren 17ko 389/2000 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen. 389/2000 Ebazpenak Osasun Zerbitzuetako Erakundeetan lanpostua zuten Osasun Diplomadunen lanbide-taldeko erizain kategorikoentzat lekualdatze lehiaketa deitu zuen.

Ondorioz, interesatu guztiei jakinarazten zaie iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea dutela aipatutako prozedura judizialera bertaratzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 23a.

Lege Aholkularitzako zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala