Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2001eko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
877

IRAGARKIA, "Euskal Y" izeneko trenbide azpiegiturak nekazaritzako jardunean duen eraginaren ebaluazioa eta neurri zuzentzaileak eta osagarriak hartzea helburutzat duen kontratua esleitu dela jakitera ematen duena. (KBN C02/26/2000 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C02/26/2000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: kontsultoria eta sorospena.

b) Helburua: "Euskal Y" izeneko trenbide azpiegiturak nekazaritzako jardunean duen eraginaren ebaluazioa eta neurri zuzentzaileak eta osagarriak hartzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratutako eguna eta aldizkari ofiziala: 2000ko abuztuaren 7ko EHAA, 150 zk.; 2000ko uztailaren 24ko EAO, 176 zk.; eta 2000ko uztailaren 19an EBAOra bidalia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 200.000.000 PTA (1.202.024,20 euro).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2000ko abenduaren 21a.

b) Kontratista: Nekazal Ikerketa eta Teknologia, S.A. (IKT).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 189.000.000 PTA (1.135.912,88 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 10a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala