Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2001eko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
872

AGINDUA, 2001eko urtarrilaren 22koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Zamudioko (Bizkaia) "Fundación Robotiker" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa Fundazioen Babeslaritzak onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Zamudioko (Bizkaia) "Fundación Robotiker" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onar dezala Fundazioen Babeslaritzari eskatuz eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.– 2000ko uztailaren 28an, Ignacio Letona Picaza jaunak izenpetutako idazki bati eman zitzaion sarrera Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Idazkiaz, batetik, Fundazioen Babeslaritzari Zamudioko (Bizkaia) "Fundación Robotiker" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa onar dezala eskatu zitzaion, eta bestetik, aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

2.– Eskabide horrekin batera, dokumentazio hau aurkeztu zen:

1.– Kopia bikoitz baimendu bat, Bilbon 2000ko maiatzaren 4an "Fundación Robotiker" fundazioak Bilboko Notarioen Elkargoko Ignacio Linares Castrillon jaunaren aurrean egindako eskritura publikoarena (1.484 protokolo zk.). Eskritura horrek publiko egin zuen fundazioko partronatuak estatutuko 18. artikulua aldatzeko hartutako erabakia, patrono karguaren iraupenari eta kargua uzteko arrazoiei buruzkoa.

2.– "Nota-Informe sobre modificación de los Estatutos de Fundación Robotiker" agiria, Adolfo Saiz Coca jaunak izenpetua.

3.– "Nota-Informe sobre renovación del Patronato de Fundación Robotiker" agiria, Adolfo Saiz Coca jaunak izenpetua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedienteari ebazpena ematea agindu-bidez. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) artikuluan.

Bigarrena.– Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua 62. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu dira. Espedientea, bestalde, Estatutuetan egindako aldaketen onarpenari buruzkoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Hirugarrena.– 2000ko irailaren 11n, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlan eta Lege Araubide zuzendariak, 404/1994 Dekretuaren 8.3 artikuluarekin bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatu zion "Fundación Robotiker" fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa erregistroan inskribatzeko behar den txostena egin zezala, eta hilabeteko epea eman zion horretarako. Epea igaro zen eta zuen txostenik eman; beraz, txostena aldekotzat hartu behar da, erregistroan inskribatzeko espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– "Fundación Robotiker" fundazioko estatutuetako 18. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea egun honetan, 2. aurrekarian adierazitako eskritura publikoan jasota dagoen moduan.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 22a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala