Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2001eko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
871

3/2001 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenak, ondoren aipatzen direnak, argitaratzeko dena.

Eusko Jaurlaritzak hainbat hitzarmen izenpetu ditu eta, dagokien publizitatea emateko, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hitzarmen hauek argitaratzea:

– Partaide, S.COOP. eta Eusko Ikastola Batza elkarteekin sinatutako hitzarmena, 2000/01 ikasturtean, "Eleanitz" eleaniztasun-proiektua finantzatzen laguntzeko (I. eranskina).

– Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) sinatutako hitzarmena, Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen hizkuntza-prestakuntzarako (II. eranskina).

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Hernaniko udalaren arteko hitzarmena, udaleko langileen prestakuntza areagotzeko eta jarduera hobetzeko (III. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urtarrilaren 31.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

I. ERANSKINA
PARTAIDE, S.COOP. ETA EUSKO IKASTOLA
BATZA ELKARTEEKIN SINATUTAKO
HITZARMENA, 2000/01 IKASTURTEAN,
"ELEANITZ" ELEANIZTASUN-PROIEKTUA
FINANTZIATZEN LAGUNTZEKO.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 27an.

BILDURIK:

Alde batetik, Inaxio Oliveri jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

Eta bestetik, Miguel Angel Muñagorri jauna, PARTAIDE, S. COOP.en izenean eta hura ordezkatuz, eta Ramon Madariaga jauna EUSKO IKASTOLA BATZAren izenean eta hura ordezkatuz.

ADIERAZTEN DUTE:

I.– Partaide, S. Coop.ek eta EIBek ordezkaturiko eta I. eranskinean bildutako erakunde denak izatez ikastetxeak direla.

II.– PARTAIDE, S. COOP eta EUSKO IKASTOLA BATZAk ordezkatutako ikastolak une honetan Euskadiko irakaskuntzaren gainerako sektorearekiko hezkuntza-eredu berezia garatzen ari direla. Eredu honen oinarriak hauek dira: euskara transmisio-hizkuntza bezala erabiltzea eta ingelesa hiru urtetik aurrera sartzea, derrigorrezko irakaskuntza amaitu artean, teknika propioak eta pedagogiaren arloan aurreratuak erabiliz eta gainerako euskal ikastetxeetan erabiltzen direnekiko ezberdinak.

III.– Ikastoletan ezarritako "ELEANITZ" eleaniztasun-proiektuak planteamendu berritzailea egiten duela. Ingelesa 3 urterekin ikasten hasten dira haurrak eta 16 urtera artean arian-arian ikasten dute, horretarako behar diren curriculum materialak sortzen dira, bai eta irakasleen prestakuntza eta jarraipen plana eta proiektuaren eta ikasleen ebaluazioa ere egiten direla.

IV.– Europako Batasunak proiektu hori aztertu ondoren balorazio positiboa egin duela, eta Europako Batzordeak ematen duen Atzerriko Hizkuntzen Irakaskuntza eta Ikaskuntzako Berrikuntzaren Europar Zigilua jaso duela.

V.– Ikastola horiek ez dira euskararen hizkuntza-normalkuntzarako tresna garrantzitsua bakarrik, horrez gain euskal hezkuntza-sistemari ekarpen handia egiten baitiote.

VI.– Hezkuntza-proiektu hau, hitzarmenen bidez eusten den oinarrizko hezkuntza baino harantzago doala eta daukan gizarte-interesa dela-eta komenigarria dela diruz laguntzea.

VII.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak ordaindu beharreko dirua II. eranskinean adierazten den bezala kalkulatuko dela.

VIII.– Dirulaguntzaren organo kudeatzailea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Baliabideetako zuzendaria izango dela.

KLAUSULAK

Lehena.– Helburua.– Hitzarmen honen helburua irakaskuntza eleanitzeko sistema hiru urtetik aurrera ezartzea da (gaztelania, euskara, ingelesa), Haur Hezkuntzako 2. Zikloan eta Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan (bost ikasturte guztira), hitzarmen honen I. eranskinean biltzen diren itundutako erakunde eta geletan.

Bigarrena.– PARTAIDE, S. COOP. eta EUSKO IKASTOLA BATZAREN ARTEKO KONPROMISOAK.– PARTAIDE, S. COOP.ek eta EUSKO IKASTOLA BATZAK honako konpromiso hau hartzen dute:

1.– Dokumentu honi osagarri gisa erantsitako III. eranskinean adierazten den hezkuntza-proiektu eleanitza beteko dutela.

2.– Eskumeneko hezkuntza-ikuskaritzari uneoro behar duen informazioa emango zaiola itundutakoa behar bezala betetzen dela egiaztatzeko.

3.– III. eranskinean deskribatutako hezkuntza-programa burutzea, lau ikasturteko epean.

4.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aurrean, urtero uztailaren 30a baino lehen, dagokion ikasturterako jasotako dirulaguntza justifikatzea, zinpeko aitorpen bat aurkeztuz. Zinpeko aitorpen horretan dirulaguntzari eman zaion erabilera zehatza kreditatuko da, hitzarmen honen aurreikuspenen arabera.

5.– Administrazioak eskatzen duenean, metodo pedagogiko berrien ezarpenaren bidez lortutako aurrerapenen eta emaitzen berri ematea. Dena den, urtero ere emango zaio horren berri; ikasturte bakoitzaren amaieran, erabilitako metodoak arrazoitzen edo justifikatzen dituen memoria bat aurkeztuko zaio.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Konpromisoak.–

Berrikuntza pedagogiko hauek ezartzeak gastuak handitzea dakarrenez, eta dokumentu hau sinatzen duten ikastolek halako kopurua euren gain hartzeko zailtasunak dituztenez, Administrazioak kopuru bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du. Kopurua honakoa izango da: II. eranskinaren arabera, dagokion ikasturteko Haur Hezkuntzako 2. Zikloko eta Lehen Hezkuntzako 1. Zikloko gela itunduei kalkulatutako zifra aplikatzean lortzen den kopurua.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dirulaguntza ikasturtearen lehen hiruhilekoan egiteko konpromisoa hartzen du, behin itundu beharreko gelak ezagutu ondoren.

Laugarrena.– Hitzarmenaren Iraupena.– Hitzarmen hau ezartzen deneko epea 2000ko abenduaren 31rainokoa da. Hala eta guztiz ere, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean berrituko da baldin eta aurrekontuan honetarako dirurik baldin badago, eta bi alderdietako edozeinek hilabeteko aldeaurrez salatzen ez badu, II. eranskineko eguneratzea erabiliko delarik zenbatekoa adierazteko.

Bosgarrena.– Batzorde Parekidea.– Hitzarmen honi loturik, Batzorde parekidea sortuko da; Administrazioko 3 kide eta PARTAIDE, S. COOP. eta EUSKO IKASTOLA BATZAk ordezkatutako erakundeek izendatutako 3 kide. Batzorde honen zeregin nagusia gastuen kudeaketaren eta hitzarmen honetan azaltzen diren sistemen ezarpenaren koordinazioa izango da.

Seigarrena.– Beste Laguntza batzuekiko bateragarritasuna: Emandako laguntzen kopurua sekula ez da garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izango.

Hitzarmen honetan aurreikusitako dirulaguntza, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako eman ditzakeen besteekin bateragarria da, baldin eta horrek gainfinantzaketarik sortzen ez badu. Halakorik gertatzen bada kopuruak doitu egingo dira.

Eta dokumentu honetan ezarritakoarekiko adostasuna adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagokion lekuan ondorioak izan ditzan, jatorrizko hiru aletan izenpetzen dute hitzarmenaren buruan adierazten diren lekuan eta datan.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketaren sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Partaide, S.Coop.,

MIGUEL ANGEL MUÑAGORRI.

Eusko Ikastola Batza,

RAMÓN MADARIAGA.

ERANSKINA / ANEXO I:

EUSKO IKASTOLA BATZA

HIRUGARRENA IKASTOLA EUSKO IKASTOLA BATZA UDALERRIA HAURHEZK. LEHEN GELAK PEZETAK

GELAK HEZK.GELAK GUZTIRA GUZTIRA

TERCERO IKASTOLA EUSKO IKASTOLA BATZA MUNICIPIO AULAS AULAS AULAS TOTAL

INFANTIL PRIMARIA TOTAL PESETAS

10F0100836600 P.RAIMUNDO OLABIDE IKASTOLA GASTEIZ 12 8 20 9.345.800

GUZTIRA / TOTAL12 8 20 9.345.800

10Q2000181D00 MARIAREN LAGUNDIA IKASTOLA BERGARA 6 4 10 4.672.900

10G2008796100 EKINTZA IKASTOLA DONOSTIA 6 4 10 4.672.900

10Q2000442J00 MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA DONOSTIA 3 2 5 2.336.450

GUZTIRA / TOTAL15 10 25 11.682.250

10F4809092200 LAUAXETA IKASTOLA ZORNOTZA 9 6 15 7.009.350

6148020000400 ARTXANDAPE IKASTOLA BILBO 6 4 10 4.672.900

6148020000700 BEGOÑAZPI IKASTOLA BILBO 9 4 13 6.074.770

10Q4800109O00 KARMENGO IKASTOLA BILBO 4 0 4 1.869.160

10F4805848100 LAURO IKASTOLA LOIU 15 10 25 11.682.250

10Q2000379F00 BERA KRUZ IKASTOLA MARKINA 3 2 5 2.336.450

6148073000100 TXOMIN AGIRRE IKASTOLA ONDARROA 3 3 6 2.803.740

GUZTIRA / TOTAL49 29 78 36.448.620

EIB GUZTIRA / TOTAL EIB 57.476.670

PARTAIDE S.COOP.

HIRUGARRENA IKASTOLA PARTAIDE S.COOP. UDALERRIA HAURHEZK. LEHEN GELAK PEZETAK

GELAK HEZK.GELAK GUZTIRA GUZTIRA

TERCERO IKASTOLA PARTAIDE S.COOP. MUNICIPIO AULAS AULAS AULAS TOTAL

INFANTIL PRIMARIA TOTAL PESETAS

10F0103115200 ARESKETA IKASTOLA AMURRIO 5 4 9 4.205.610

10F0102010601 MAINUETA IKASTOLA MAINUETA 1 0 1 467.290

10F0114336100 ARMENTIA IKASTOLA GASTEIZ 6 4 10 4.672.900

10F0104426200 BASTIDA IKASTOLA BASTIDA 3 2 5 2.336.450

10F0102010600 ASSA IKASTOLA LAPUEBLA 2 2 4 1.869.160

10F0100726900 LAUDIO IKASTOLA LAUDIO 6 4 10 4.672.900

10F0101933000 SAN BIZENTE IKASTOLA OION 3 2 5 2.336.450

10F0102010602 SAMANIEGO IKASTOLA SAMANIEGO 1 0 1 467.290

GUZTIRA / TOTAL 27 18 45 21.028.050

PEZETAK GELA BAKOITZEKO / PESETAS POR AULA: 467.290

10G2014455600 M. LARRAMENDI IKASTOLA ANDOAIN 6 4 10 4.672.900

10F2007254200 ANOETAKO IKASTOLA ANOETA 3 3 6 2.803.740

10F2052574700 IKASBERRI IKASTOLA AZPEITIA 3 2 5 2.336.450

10F2008097400 ARANZADI IKASTOLA BERGARA 9 6 15 7.009.350

10A2002909600 STO. TOMAS LIZEOA DONOSTIA 12 8 20 9.345.800

10F2006860700 ZURRIOLA IKASTOLA DONOSTIA 9 4 13 6.074.770

10A2004322000 HERRI AMETSA IKASTOLA DONOSTIA 6 4 10 4.672.900

10A2004657900 AXULAR LIZEOA IKASTOLA DONOSTIA 6 4 10 4.672.900

10F2003909900 S.BARTOLOME IKASTOLA ELGOIBAR 6 4 10 4.672.900

10F2007209600 NTRA. SRA. DE DORLETA IKASTOLA ESKORIATZA 0 5 5 2.336.450

10F2004652000 JOSE ARANA IKASTOLA ESKORIATZA 3 0 3 1.401.870

10G2007093400 UZTURPE IKASTOLA IBARRA 2 1 3 1.401.870

10G2008658300 IRURAKO IKASTOLA IRURA 2 0 2 934.580

10G2008809200 SAN BENITO IKASTOLA LAZKAO 7 5 12 5.607.480

10G2009642601 HAZTEGI IKASTOLA LEGAZPIA 6 4 10 4.672.900

10F2006941500 UME ZAINTZA IKASTOLA ARRASATE 6 0 6 2.803.740

10F2004585200 SAN FCO. JAVIER IKASTOLA ARRASATE 9 8 17 7.943.930

10F2007054600 SAN VIATOR IKASTOLA ARRASATE 5 4 9 4.205.610

10F2007180900 HAURTZARO IKASTOLA OIARTZUN 7 4 11 5.140.190

10F2007219500 TXANTXIKU IKASTOLA OÑATI 6 4 10 4.672.900

10A2003677800 JAKINTZA IKASTOLA ORDIZIA 6 4 10 4.672.900

10A2007447200 ORIOKO IKASTOLA ORIO 4 3 7 3.271.030

10A2007487800 PASAI LIZEOA IKASTOLA PASAIA 9 6 15 7.009.350

10G2005881400 ORERETA IKASTOLA ERRENTERIA 12 6 18 8.411.220

PARTAIDE S.COOP.

HIRUGARRENA IKASTOLA PARTAIDE S.COOP. UDALERRIA HAURHEZK. LEHEN GELAK PEZETAK

GELAK HEZK.GELAK GUZTIRA GUZTIRA

TERCERO IKASTOLA PARTAIDE S.COOP. MUNICIPIO AULAS AULAS AULAS TOTAL

INFANTIL PRIMARIA TOTAL PESETAS

10F2009830700 LASKORAIN IKASTOLA TOLOSA 9 6 15 7.009.350

10G2006825000 NTRA. SRA. LOURDES IKASTOLA URRETXU 9 6 15 7.009.350

10G2008346500 UDARREGI IKASTOLA USURBIL 5 4 9 4.205.610

10Q2000242D00 JESUSEN BIHOTZA IKASTOLA BILLABONA 6 4 10 4.672.900

10F2004028300 S. MITXELENA IKASTOLA ZARAUTZ 9 5 14 6.542.060

GUZTIRA / TOTAL182 118 300 140.187.000

PEZETAK GELA BAKOITZEKO / PESETAS POR AULA: 467.290

10F4806280600 ANDRA MARI IKASTOLA ZORNOTZA 3 2 5 2.336.450

10F4806403400 ZUBI ZAHAR IKASTOLA BALMASEDA 3 2 5 2.336.450

10F4805633700 ELEIZALDE IKASTOLA BERMEO 5 4 9 4.205.610

10F4810804700 URRETXINDORRA IKASTOLA BILBO 6 4 10 4.672.900

10F4808347100 ABUSU IKASTOLA BILBO 3 2 5 2.336.450

10F4808641700 KIRIKIÑO IKASTOLA BILBO 9 6 15 7.009.350

10F4806540300 KURUTZIAGA IKASTOLA DURANGO 6 4 10 4.672.900

10F4877438400 TXINTXIRRI IKASTOLA ELORRIO 1 1 2 934.580

10F4806743300 EGUZKIBEGI IKASTOLA GALDAKAO 6 4 10 4.672.900

10Q4800394A00 SAN FIDEL IKASTOLA GERNIKA 6 4 10 4.672.900

10F4816802500 SEBER ALTUBE IKASTOLA GERNIKA 5 4 9 4.205.610

10F4806035400 SAN NIKOLAS IKASTOLA GETXO 6 6 12 5.607.480

10F4876432800 BETIKO IKASTOLA LEIOA 3 1 4 1.869.160

10F4810645400 RESURRECCION MARIA DE AZKUE IKAST. LEKEITIO 3 2 5 2.336.450

10F4809144100 LARRAMENDI IKASTOLA MUNGIA 7 4 11 5.140.190

10Q4805941D00 ZUBI ZAHAR IKASTOLA ONDARROA 3 2 5 2.336.450

10F4807522000 ASTILEKU IKASTOLA PORTUGALETE 12 8 20 9.345.800

10G4824344800 BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA SANTURTZI 6 4 10 4.672.900

10F4807704400 ANDER DEUNA IKASTOLA SOPELA 6 4 10 4.672.900

10G4819567100 ITXAROPENA IKASTOLA TRAPAGARAN 3 2 5 2.336.450

GUZTIRA / TOTAL102 70 172 80.373.880

PEZETAK GELA BAKOITZEKO / PESETAS POR AULA: 467.290

II. ERANSKINA

AURREKONTU ERANSKINA

Gela bakoitzak eleaniztasun-proiektu honi ematen dizkion ikastorduak astean 2,5 direla kontuan hartuz (ordu erdiko 5 saio), eta espezialitate honetako irakasleei ordu erdi bakoitza 40 irakastordu eraginkor bezala kontabilizatzen zaienez, irakasle hauen irakastordu-kopurua astean 1819koa izango litzateke, sektoreko hitzarmen kolektiboan aurreikusitako 24 orduen ordez:

30 min x 24 ordu / 40 min = 18 ordu astean

Horrek gela bakoitzeko irakasle ratio hau ematen du:

2,5 / 18 = 0,139, erreferentziako ratioa izango litzatekeena.

Dena den, 2000 urtean zehar gela bakoitzeko finantzatu beharreko kopurua gelako 0,09126 irakasleko ratioari dagokiona izatea erabaki da, hau da:

0,09126 x 5.120.394 = 467.290, pta. gela bakoitzeko

III. ERANSKINA
"ELEANITZ" ELEANIZTASUN PROIEKTUA

1.– Proiektuaren justifikazioa.

Hizkuntza bat baino gehiago ezagutzea beharrezkoa da, eta era berean erronka saihestezina. Lehenik eta behin, arrazoi instrumentalengatik eta norberaren interesengatik gero, hau da, gero eta handiagoa den ekonomia-elkarreraginak, bai eta elkarreragin horrek sortzen duen profesionalen eta ezagutzen zirkulazioak, pertsona eleanitzak eskatzen dituzte behar bezala kudeatu ahal izateko. Eta horrez gain, kohesio soziopolitikoko arrazoiengatik, Europa berriak beharrezkoa du bere barneko ezberdintasunak elkar aberasteko bide bihurtzea. Europako Hezkuntza, Prestakuntza eta Gazteriako Batzordeak Hezkuntzari eta Gazteriari buruzko Liburu Zurian (1996) ildo horretan dihardu hauxe esaten duenean: "Ahal bezainbat herritarrek Europako Batasuneko hainbat hizkuntza ezagutzeak eragin handia izango du EBko garapen ekonomikoan, teknikoan, zientifikoan eta kulturalean, baita barne kohesioan ere, herrialdeetako bakoitzaren eta eskualdetako bakoitzaren kultur nortasunarekiko errespetuan".

Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eraginkorra eskola sistema europarraren erronka handietako bat bihurtu da. Eskolak erantzun egokirik eman ez dion erronka. Europako Batzordearen inkesta baten arabera (1994), ikasle guztiek atzerriko hizkuntza bakarra ikasten dute eta ikasle horietako erdiak bakarrik lortzen du Bigarren Hezkuntza amaitzerakoan atzerriko hizkuntzako elkarrizketa batean parte hartzeko adinako gaitasuna.

Gure proiektuak erronka horiei planteamendu berritzaile baten bitartez aurre egitea du helburu. Planteamendu horren zutabetako bat ingelesa 3 urtetik aurrera irakasten hastea da 16 urtera arte arian-arian ikasiz. Horretarako behar diren curriculum-materialak sortzen ari gara, baita dagokion irakasleen prestakuntza eta jarraipen plana eta proiektuaren eta ikasleen ebaluazioa egiten ere.

Eskuratu nahi diren azken helburuak ondokoak dira:

a) Hautaturiko hizkuntzako komunikazio funtzioetan eta testuinguruetan ikasleak hitzezko eta idatzizko komunikazioa gauzatzeko gai izan daitezela.

b) Hautaturiko hizkuntza komunikazio-hizkuntza bezala erabiltzea aurrez hautaturiko eskola-gaietan.

c) Hautaturiko atzerriko hizkuntzaren eta hizkuntza ofizialaren (ofizialen) artean gogoeta gramatikala eta hizkuntzartekoa egiteko gai izatea.

2.– Proiektuan parte hartzen duten erakundeak Ikastolen Elkartearen koordinazio pean, proiektuaren aldi ezberdinetan bazkide bezala parte hartu dute honakook:

1. bazkidea: Dipartimento de Psicologia del Processi di Sviluppo e Socializazzione de la Università degli Studi di Roma "La Sapienza".

2. bazkidea: Gemeentelijk Pedologish Instituut (Amsterdam).

3. bazkidea: School of Education, University of Birmingham.

4. bazkidea: Instituto Cervantes (Alcalá de Henares – Madril).

5. bazkidea: HIZPEI (Hizkuntzen Pedagogia Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatea).

6. bazkidea: Scuola Media Statale A. Palno (Mesina).

7. bazkidea: Departamento de Filología Hispánica de la Universidad de Granada.

8. bazkidea: Instituid Teangeolaiochta Eireann, Dublin.

9. bazkidea: Fontys Hogeschhool Katholieke Leergangen, Tilburg (Holanda)

Proiektuak elkarteko ekintza-programa hauen dirulaguntza izan du: Socrates/Lingua D (TMLD19951ES21; 34982CP2961ESLINGUALD; 34982CP3971ESLINGUALD; 57844CP1981ESLINGUALD; 57844CP2991ESLINGUALD) eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren dirulaguntza halaber.

3.– Landutako materialak

Ikastolen Elkartearen koordinazio pean landutako materialak ondokoak dira:

STORY PROJECTS 8-10 urte INGELESA ITALIERA NEERLANDERA

CDROM (10 alea) + + +

Musikakasetea 1 + + +

Musikakasetea 2 + + +

Istoriokasetea 1 + + +

Istoriokasetea 2 + + +

Istorioak dituzten 10 liburuxka + - -

THE EXPLORERS 10-12 urte INGELESA ITALIERA NEERLANDERA

CDROM (10 ale) + + +

Musikakasetea 1 + + +

Musikakasetea 2 + + +

Testukasetea 1 + + +

Testukasetea 2 + + +

10 hormairudi + - -

SUBJECT PROJECTS (12-14 urte) INGELESA ITALIERA NEERLANDERA ESPAINIERA IRLANDERA

CDROM (10 ale) + + + + +

Testukasetea 1 + + + + +

Testukasetea 2 - - - - -

Oharra: "The Adventures of Hocus and Lotus" materialak, 3tik 8 urtera bitarteko adintaldekoak, Erromako Unibertsitatearen koordinazio pean sortu dira eta Ikastolen Elkarteak 68 urterako egokitu eta argitaratu ditu. Ingelesa atzerriko hizkuntza bezala 3tik 6 urtera bitarteko haurrei erakusteko erabiltzen ditugun materialak Josep Maria Artigalenak dira.

Proiektua amaitzeko 14tik 16 urtera bitarteko adinei dagozkien materialak lantzea falta zaigu, eta 20022003 urterako amaitzeko asmoa dugu.

4.– Proiektuaren ekarpenak.

1) Proiektuak atzerriko hizkuntzak oso txikitatik erakusteko aukera ematen du (3 urtetan hasita) koherentziaz garatzen den proposamen baten bidez, nola metodologiari dagokionez hala edukiari dagokionez ere, Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arte (oraingoz DBHko lehen zikloa amaitu arteko materialak badauzkagu).

2) Haurraren psikologia ebolutiboaren ikerketan eta hizkuntzaren eskuratze prozesuaren azterketan oinarritzen da. Eta teoria psikolinguistikoa eta praktika didaktikoa uztartzen ditu haurraren behar psikokognitiboetan oinarrituriko metodologiaz eta hizkuntzaren eskurapenaren garapen naturalean oinarrituriko hizkuntza-edukien sekuentziazioaren bidez.

3) Materialak sortzerakoan oso kontuan hartzen dira dimentsio edo neurri europarra eta kulturartekotasunaren planteamendua. Materialak Europako hainbat herrialdetako pertsonaz osatutako talde batek diseinatu ditu (Italia, Holanda, Erresuma Batua, Euskal Herria, Espainia, Irlanda), materialak Europako kultur eta eskola inguru ezberdinetara egokitzeko beharra kontuan hartuz. Era berean, zeharkako kezketako bat kulturartekotasuna da, horregatik pertsonaiak euren tipologiaren arabera hautatu dira, errespetu-baloreen eta aniztasunaren tolerantziaren arabera.

4) Ikastolen Elkartearen koordinaziopean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzen Pedagogien Institutuaren (Hizpei) lankidetzarekin jatorrizko bertsioan ingelesez sortu diren materialak, italiera irakasteko itzuli egokitu ditu Erromako Unibertsitateak eta Mesinako A. Paino Estatuko Eskola Ertainak; nederlanderara Amsterdameko Gemeentelij Pedologish Instituutek eta Tilburgeko Fontys Hogeschoolek; espainierara Cervantes Institutuak eta Granadako Unibertsitateak; irlanderara Dublingo Institúid Teangeolaiochta Éireannek.

5) Atzerriko hizkuntzak irakasteko metodo eta testuliburu gehienek egitura itxia eta lineala izan ohi dute. Gure materialek ikuskera irekia dute; irakasleak istorio bakoitzarentzat hainbat ibilbide aukera ditzake eta ibilbide bakoitzaren barruan hainbat jarduera. Malgutasun honek aniztasunari erantzutea ahalbidetzen du, bai ikasleari dagokionez baita Europako herrialdeetako kultur testuinguru eta testuinguru pedagogikoei ere.

6) CDRom euskarria erabiltzeak hainbat abantaila ematen ditu ohiko inprimatutako formatuarekin alderatzen badugu:

– Merkeagoa da produzitzeko garaian, argitalpen murriztuetan bereziki.

– Askoz ere malguagoa da eta hainbat hizkuntza eta curriculumetara egokitzea ahalbidetzen du, bai eta aldaketak eta hobekuntzak ezartzea ere.

– Hainbat bitarteko barne hartzen dira (bideoa, audioa, grafikoak, marrazkiak) euskarri bakar batean, eta hori oso aberasgarria suertatzen da materialen erabilera pedagogikoei dagokienez.

– Elkarrekintza ahalbidetzen du, baita informaziorako sarbidea sekuentziala izan beharrean nabigazio modukoa izatea ere.

– Oso espazio txikian informazio mordoa biltzeko aukera ematen du.

– Irakasleari bere programazio propioa egiteko aukera ematen dio, testuinguruaren eta beharren arabera egokituz.

– Beharren arabera, ikasleentzako materialak inprimatzeko aukera ematen dio irakasleari.

7) Material hauek, produkzio-aldira igaro aurretik, Euskal Herriko, Italiako, Holandako, Austriako, Finlandiako, Espainiako eta Erresuma Batuko eskoletan esperimentatu eta ebaluatu dira, aldez aurretik aztertuta daude beraz eta emaitza onak lortu dituzte gainera.

Esperanza Agirre andreak, Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura ministro ohiak, eta Madame Edith Cresson andreak, Ikerketa, Berrikuntza, Hezkuntza, Prestakuntza eta Gazteriako Europako Batzordeko lehendakariak, 1998an "Atzerriko Hizkuntzen Irakaskuntza eta Ikaskuntzako Berrikuntzaren Europar Zigilua" saria eman zieten Ikastolen Elkarteak landutako Lehen Hezkuntzarako ingelesaren irakaskuntzako irakasmaterialei.

II. ERANSKINA
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
SAILAK ETA HELDUEN ALFABETATZE
BERREUSKALDUNTZERAKO ERAKUNDEAK
(HABE) IZENPETUTAKO LANKIDETZA
HITZARMENA, JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZURA DIHARDUTEN LANGILEEN
HIZKUNTZA PRESTAKUNTZARAKO

Gasteizen, 2001eko urtarrilaren 16an.

Batetik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburu Sabin Intxaurraga Mendibil jaunak, eta

bestetik, Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) lehendakari M.ª Karmen Garmendia Lasa andreak,

Biek duten ordezkaritzarekin eta hitzarmen hau sinatzeko lege-ahalmenarekin.

ADIERAZTEN DUTE

Lehenik.– EAEko Estatutuko 35.3 artikuluaren arabera, 13.1 artikuluari loturik, Autonomia Erkidegoko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari dagozkio Justizia Administrazioak dituen material eta langile beharrizanetarako laguntzen eskumenak. Administrazio horren jarduera azaroaren 6ko 1684/1987 errege dekretuarekin hasi zen, eta martxoaren 1eko 410/1996 eta martxoaren 15eko 514/1996 errege dekretuen ondorioz egin ziren eskualdatzeei esker, eskumenok premia horiei hobeto aurre egitea ahalbidetzen dute.

Era berean, Estatutuaren subrogaziozko klausuletatik, "Administrazioko Justizia Administrazioaren" delako eskumenak ere bere gain hartu ditu.

Bigarren.– Azaroaren 25eko 29/1983 legearen bitartez Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) sortu zen, Kultura Sailari loturiko administrazio-erakunde autonomoa. Lege horretan azaltzen dira erakundearen helburuak, hainbat sektore espezifikoren hizkuntza-prestakuntza bermatzeko.

Hirugarren.– Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 6. artikuluak euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza izendatzen du, eta gaztelaniarekin batera hizkuntza ofizialtzat onartu. Halaber, biztanleek bi hizkuntza horiek jakiteko eta erabiltzeko eskubidea dutela aitortzen du; eskubide hori EAEko erakunde komunek bermatu beharko dute, euskararen ezagutza ziurtatzeko beharrezko neurriak eta bitartekoak jarriz eta arautuz.

Azaroaren 24ko 10/1982 legeak, euskararen erabileraren normalkuntzarako oinarrizkoa denak, EAEko berezko hizkuntza euskara dela, eta gaztelaniaren eta euskararen ofizialkidetasuna berretsi zituen, baita botere publikoek biztanleen hizkuntza-eskubideak bermatzearren neurri egokiak jartzeko betebeharra dutela ere.

EAEko Justizia Administrazioari dagokionez, lege horren 9. artikuluak xedatu zuen esparru horretan euskararen erabileraren normalkuntza bultzatuko zuela Eusko Jaurlaritzak.

Laugarren.– Uztailaren 28an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako "EAEko Administrazioan hizkuntz normalkuntzari eta euskalduntzeari dagozkien eskumenen aginpideari eta antolamenduari buruzko txostenean", 1998ko urtarrilaren 22an Ekonomia Batzorde Delegatuak hartu zuen Erabakia betez, hizkuntza-prestakuntzari loturiko zenbait jarraibide finkatu dira, bi premisa hauetan oinarrituta:

HABEk EGA eta horren baliokideen maila arteko oinarrizko hizkuntza-prestakuntza eskainiko du, eta HAEEk goi-mailako hizkuntza-prestakuntza eskainiko du, bere baliabideen bitartez edo beste batzuen bitartez.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta euskaltegien arteko harremanak HABEk bideratuko ditu, eta horretarako dagokion lankidetza-hitzarmena izenpetuko dute.

EAEko Justizia Administrazioko langileen artean (agente, laguntzaile, ofizial eta auzitegi-medikuen kidegoak) euskararen erabileraren normalkuntza arautuko duen dekretuaren proiektuak ere, hirugarren xedapen gehigarrian, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta HABEren arteko lankidetza aurreikusten du.

Bosgarren.– Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzak, berezkoak zituzten eskumenak gauzatuz, 1999ko otsailaren 18an lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten. Hitzarmen horren xedea EAEko Justizia Administrazioan euskararen erabileraren normalkuntza bultzatzea da, besteak beste Karrera Judizialeko kideek, karrera horretarako izangaiek eta bake-epaileek euskara ikasi eta sakon dezaten.

Halaber, 2001eko urtarrilaren 15eko eranskinaren bidez, hitzarmeneko hirugarren eta bosgarren klausuletan HAEEri buruzko erreferentziak aldatu ziren, eta horren bitartez HABEri esleitutako eginkizunak hizkuntza-prestakuntzaren eskumena duen EAEko erakundeak hartuko ditu bere gain, orokorki.

Bestalde, 1997ko maiatzaren 29an fiskalen eta idazkari judizialen etengabeko prestakuntzarako izenpetu zen lankidetza-hitzarmenean 2000 urterako egindako eranskinean, euskara ikasteko eskaintza barne hartzen da.

Seigarren.– Hala ere, hitzarmen honetako laugarren artikuluean aipatzen diren jarraibideekin bat eginik, HAEE eta HABE erakundeek beren eginkizunen berregokitze bat egingo dute, Justizia Administrazioko agenteen, laguntzaileen eta ofizialen, eta auzitegi-medikuen hizkuntza-prestakuntza HABEri esleitzeko asmoarekin. Hortaz, sistema judizialarekin zerikusia duten langile guztiei trataera berdina ematearren, komenigarri jotzen dute hitzarmen honetan Karrera Judizialeko kideen prestakuntza sartzea, baita izangaiena, ordezkoena eta bake-epaileena ere. Horretarako, eranskinez baliatuz aldaketak egin dira, hitzarmeneko bosgarren klausulan azaltzen direnak.

Era berean, fiskalen eta idazkari judizialen hizkuntza-prestakuntzaren antolaketak aurreko taldeen berdin-berdina izan behar du, eta, xede horrekin, egokia litzateke Justizia Administrazioaren Ikasketa Juridikoen Erakundearekin urtero izenpetzen den etengabeko prestakuntzari buruzko lankidetza-hitzarmeneko eranskinean aldaketak egitea, hitzarmen honetan fiskalentzat eta idazkari judizialentzat egin nahi diren jarduerak barne hartzearren.

Horregatik, dekretu-proiektu horren eta eranskinaren aurreikuspenak betez, dagokion unean gai honen eskumena duen erakundeari HAEEri egindako erreferentziak egin diezazkioten, eta sinatzaileak 3. eskakizunerako maila arteko (EGA) hizkuntza-prestakuntzaren eskumenak bere gain hartu dituenez, HABEri aurretik aipatutako taldeei loturik dagozkion gaiak esleitzen zaizkio, eta HAEEk berez dagokionekin jarraitzen du (4. hizkuntza-eskakizunerako prestakuntza eta hizkuntza-eskakizunen ziurtagiriak).

Azaldutako guztia kontuan izanik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute, ondoko hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen xedea bi erakundeen arteko elkarlana finkatzea da, EAEko Justizia Administrazioko langileen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko, alegia: Justizia Administrazioko agente, laguntzaile eta ofizialen kidegoa; auzitegi-medikuena; Karrera Judizialeko kideak, karrerarako izangaiak, magistratu ordezkariak, ordezkoak, bake-epaileak, fiskalak eta idazkari judizialak. Hona hemen gaiak:

a) Programa eta material didaktikoak egitea, egokitzea eta homologatzea, funtzionario judizialei dagokien hizkuntza-eskakizun bakoitzaren oinarrizko edukietara egokitua.

b) Langile horiek 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak eskura ditzaten behar den gaitasun-maila lortzeko moduko eskolak ematea.

c) Langile horiek euskara beren kabuz ikas dezaten baliabideak hornitzea.

d) Euskalduntze jarduerak antolatzeko laguntzaileak

hornitzea.

Bigarrena.– Lankidetzarako araubidea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Justizia Administrazioko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, HABErekin batera antolatuko ditu hitzarmen honetan aurreikusten diren prestakuntzarako jarduerak, ondoren zehazturik doazenak:

Programa eta material didaktikoak egitea, egokitzea eta homologatzea:

1.– Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) oinarrizko prestakuntzarako behar den material didaktikoa egin eta homologatuko du, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak zehaztutako hizkuntza-eskakizun bakoitzaren oinarrizko edukietara egokitu.

2.– Halaber, Justizia Administrazioko langileentzako oinarrizko euskalduntzeari dagokion programa didaktikoa egingo du, hau da, 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunei dagozkien hizkuntza-gaitasunak lortzeko direnak.

3.– Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) euskara ikasleentzako espresuki egiten duen HABE aldizkaria banatuko die programa honetan parte hartzen duten funtzionario guztiei.

B) Eskolak:

B.1.– Karrera Judizialeko kideei, karrerarako izangaiei, magistratu ordezkariei, ordezkoei, bake-epaileei, fiskalei eta idazkari judizialei dagokienez:

Ikastaroak emateko araubidea, 1999ko otsailaren 18an Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzak izenpetu zuten lankidetza-hitzarmeneko hirugarren klausulan eta hurrengoetan dauden aurreikuspenei lotuko zaie; eta zuzenketak dituena bai 2001eko urtarrilaren 15eko eranskinean bai Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Justizia Ministerioko Justizia Administrazioaren Ikasketa Juridikoen Erakundeak izenpetutako hitzarmenaren urteko jarduera-eranskinean ere.

Eskolei buruz hitzarmenak aurreikusten ez duenari dagokionez, gainerako funtzionario judizialei dagozkien hitzarmeneko irizpide berdinak ezarriko dira.

B.2.– Justizia Administrazioko gainerako langileei dagokienez, irizpide hauek ezarriko zaizkie:

1.– Hizkuntza-gaitasunerako ikastaroetarako deialdiaren aurretik, HABE eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila koordinatu egingo dira hitzarmen honetan aurreikusitako batzorde mistoaren bitartez. Batzorde horren lana Justizia Administrazioak dituen euskalduntzerako beharrizanak moduluekin eta eskaini beharreko ikastaroekin bateragarri egitea izango da; baita egutegia finkatzea eta hurrengo prozedura guztiak indarrean jartzeko epeak finkatzea ere.

2.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak hizkuntz gaitasunen ikastaroen deialdiak onartuko ditu, eta gero deialdien eskaerak bildu eta kudeatuko ditu.

3.– Hizkuntza-gaitasunerako ikastaroak egokitzerakoan, Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) finkatutako moduluei emango zaie lehentasuna. Moduluei dagozkien salbuespenak, HABEk eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak aztertuko dituzte.

4.– Lehendik euskara ikastarorik egin ez duten eskatzaileak maila egokian sailkatzeko, HABEk beharrezko frogak egingo ditu Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak hala eskatuta.

5.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak egin beharreko ikastaroen aurreikuspena bidaliko dio HABEri.

6.– HABEk ikuskapena eta eskolen jarraipen tekniko-pedagogikoa egingo du, baita ikasleak eskoletara bertaratzen diren eta behar bezala aprobetxatzen dituzten egiaztatu ere, horretarako beharrezko baliabide materialak eta gizabaliabideak jarriz. Bestalde, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, egoki jotzen duenean, txosten espezifikoak eskatu ahal izango dizkio HABEri.

7.– Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari ikasleak gaitasun-jardueretara joatea eta haien aprobetxamendua egiaztatzeko datuak jakinarazteko neurriak jarriko ditu.

HABEk, hautatutako metodoa edozein izanda ere, hitz ematen du eskoletara bertaratzeari buruzko hileroko datu eguneratuak emango dituela hurrengo hilaren barnean, eta eskolen aprobetxamenduari buruzkoak ebaluazioak burutu eta ondorengo hilaren barnean.

8.– Hitzarmen honek diona betez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak euskara-ikastaroak egin dituzten Justizia Administrazioko langile publikoek eskuratutako hizkuntza-eskakizunen egiaztapen-datuak emango dizkio HABEri, erakunde horrek Justizia Administrazioaren esparruko Hizkuntz Normalkuntza Planaren barnean egiten diren prestakuntza-jarduerak ebaluatu ahal ditzan.

9.– Bi erakundeen arteko koordinazioa errazteko, HABEk izendatutako koordinatzaile edo arduradun nagusi bat eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko koordinatzaile bat egongo dira gutxienez, eta jarraipen-batzorde mistoko partaideak izango dira. Halaber, HABEk izendatutako koordinatzaile bat egongo da lurralde bakoitzean.

10.– Ikastaroak egiten diren bitartean gertatzen diren gorabeherak arazo administratiboak badira, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak konponduko ditu; alderdi pedagogikoei buruzkoak, ordea, Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) esku izango dira. Hala ere, arazoen aurrean erabakirik hartu baino lehen, batak besteari kontsultatuko dio.

11.– Hitzarmen honen sinatzaileek hitz ematen dute ikastaroei buruz egoki jotzen dituzten ebaluaketa-sistemak finkatuko dituztela parte hartu dutenen iritzia jakiteko eta satisfazio-maila neurtzeko, hurrengo ikasturteko programaketa berregokitzeko erabiliko dituzte-eta.

C) Euskara nork bere kabuz ikasteko baliabide-hornikuntza:

1.– Sinatzaileek euskara nork bere kabuz multimedia-sistemen bidez ikasteko aukera tekniko-pedagogikoak aztertuko dituzte, euskara ikasteko sistema hori ezartzeko baldintzak zehazteko, egoki jotzen dituzten kasu eta baldintzetan.

2.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren onespenarekin, HABEk euskara nork bere kabuz ikasteko sistema ezartzeko behar diren baliabideak hornituko ditu, egoki jotzen diren kasu eta baldintzetan.

3.– Nork bere kabuz ikasteko sistemaren prestakuntza-jardueren jarraipen pedagogikoa eta ikuskapena HABEk egingo du, eta hori koordinatzeko egoki jotzen dituen gizabaliabideak jarriko ditu. Dena den, eskoletara bertaratzeari buruzko datuak eta prestakuntza-jardueren aprobetxamenduari buruzkoak informazio orokorrean sartzeko behar diren neurriak hartuko ditu HABEk, gero Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari emateko.

B) Euskalduntze-jardueren antolamendurako laguntzaileak hornitzea:

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ikastaroak antolatzeko nahikoa baliabide izango ez balu, HABEk lagunduko diola aurreikusten du lankidetzarako araubideak, sail horrek aldez aurretik hala eskatuta eta ikastaroek ekar dezaketen gastuen txostena aldekoa izanez gero.

Hirugarrena.– Finantzabidea.

Hitzarmen honetako jardueren finantzabidea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak hizkuntza-normalkuntzarako aurreikusi dituen aurrekontuen barnean egongo da, hitzarmeneko I. eranskineko irizpideen eta tarifen arabera.

Hala ere, 1999ko otsailaren 18ko hitzarmeneko hirugarren klausulako bigarren puntuan dauden aurreikuspenak kontuan izanik, Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiak erakundeari berari loturiko ikasleen ikastaroen gastuen .-50 ordainduko du, hau da, Karrera Judizialeko kideena, magistratu ordezkariena, ordezkoena, izangaiena eta bake-epaileena.

Era berean, 1997ko maiatzaren 29ko Justizia Administrazioaren Ikasketa Juridikoen Erakundeak fiskalen eta idazkari judizialen etengabeko prestakuntzarako izenpetutako hitzarmenaren I. eranskinarekin ados, eta talde horien hizkuntza-prestakuntzari dagokionez, Ikasketa Erakundeak bere gain hartzen du euskara ikastaroen kostuaren .-50.

Hala ere, finantzabide hori aurrekontuan nahikoa kreditu badago bakarrik beteko da.

2.– Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) hizkuntza-gaitasuna eskuratzeko eskoletarako behar diren baliabide materialak eta gizabaliabideak jarriko ditu; eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, berriz, bere egoitzak utziko dizkio HABEri EAEko Justizia Administrazioko langileentzako hizkuntz gaitasunerako eskola horiek emateko.

3.– 20002001 ikasturterako, urte akademikoa eta aurrekontu-ekitaldiak bat egiten ez dutenez gero, hitzarmen honi 2000ko urritik aurrera matrikula egin duten ikasleen edo taldeen gastuak hitzarmenaren baitan dauden langileak egokituko zaizkio, eta beste administrazioetako langileekin osatutako talde mistoetatik dagokion kopurua ere, I. eranskineko aurreikuspenenekin ados.

Laugarrena.– Jarraipen-batzordea.

Lankidetza-hitzarmen honen koordinazioa bermatzeko, jarraipen-batzorde bat eratuko da, partaide hauekin: Justizia Administrazioko Harremanetarako zuzendari andrea, Gizabaliabideen Zuzendaritzako ordezkari bat eta HABEko zuzendaria, edo beraien ordez jartzen dituzten pertsonak. Bestalde, bigarren klausulako B) ataleko 9. zenbakiak ezartzen dituen koordinatzaileak ere batzordean egongo dira eta gutxienez hiru hilabetean behin elkartuko dira. Hauek izango dira batzordearen eginkizunak:

a) Hitzarmen honen barnean garatuko diren prestakuntza-planen urteko plangintza eta haien kostua proposatzea, eta programa betetzea.

b) Hitzarmenaren iraunaldiko azken hiruhilekoan 2000, 2001 eta 2002ko jardueretan izan ezik, II. eranskinean daudenak, hurrengo jarduera-ekitaldian egingo diren gastuen aurreikuspenen proposamena erakunde sinatzaileen ordezkariei aurkeztea, onar dezaten. Proposamen hori eranskinean dago eta egingo diren jarduerak zehazten ditu.

c) Urteko prestakuntza-programa egitea eta betetzea, baita hitzarmen honetan batzorde horri bereziki esleitutako jarduerak ere.

d) Hitzarmena betetzen den bitartean sor daitezkeen kezkak interpretatzea eta konpontzea.

e) Hitzarmeneko jardueren jarraipena egitea eta ebaluatzea.

Bosgarrena.– Gastuen justifikazioa.

HABEk hitzarmenari dagozkion gastuen ziurtagiriak hilero aurkeztuko dizkio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, sail horrek egiaztapen egokiak egin ondoren transferentzia egiteko agindua eman dezan.

Seigarrena.– Iraunaldia.

Hitzarmen hau formalizatzen den egunean bertan hasiko da eta 2001eko irailaren 31 arte balioa izango du. Hitzarmena urte naturalez luza daiteke, alderdietako batek espresuki salatzen ez badu behintzat, betiere hitzarmena amaitu baino hiru hilabeteko gutxieneko epearen barnean, eta hitzarmenaren babesean hasi diren jarduerak edo egitasmoak bukatzea eragotzi gabe.

Aurrekoarekin ados, sinatzaileek dauzkaten eskumenez baliatuz, hitzarmen hau hirukoizturik sinatzen dute goian adierazten den tokian eta egunean.

Justizia, Lan eta Gizarte, Segurantza Sailaren izenean,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) izenean,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERANSKINA
XEDAPEN OROKORRAK ETA FINANTZABIDEA

Hitzarmenaren jardueren finantzabidea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren gain egongo da, irizpide hauen arabera:

A.Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroen irakaskuntza, koordinazioa eta jarraipena ordaintzeko, tarifa hauek ezarriko dira:

A.1.Administrazio publikoetako langileek osatutako taldeak:

A.1.1. Euskaltegi publikoek euskaltegitan emandako eskolak: 9.061 pta. ordu/talde

A.1.2. Euskaltegi publikoek administrazio publikoko egoitzetan emandako eskolak: 8.622 pta. ordu/talde

A.1.3. Euskaltegi pribatu homologatuek euskaltegiko egoitzetan emandako eskolak: 5.713 pta. ordu/talde

A.1.4. Euskaltegi pribatu homologatuek administrazio publikoko egoitzetan emandako eskolak: 5.274 pta. ordu/talde

A.1.5.Barnetegia:

a)Ikasturtean zehar astebeteko ikastaroak: 204.000 pta./aste/talde

b)Ikastaroak eta egonaldiak HAEEkoak ez diren euskaltegitan egiten badira, egonaldi eta ostatu gastuengatik:

1.200 pta./egun/ikasle, mantenu erdirako.

3.000 pta./egun/ikasle, mantenu osorako.

A.2.Administraziokoak diren taldetan ez dauden ikasleak (ikasle solteak). Modulua euskaltegia dagoen herri edo hiriaren biztanle kopuruaren araberakoa da. Hona hemen moduluak:

A.2.1. Ikastaroak euskaltegi publikotan:

A.2.1.1.-5000 biztanle baino gutxiagoko herriak: 1.018 pta./ikasle/ordu

A.2.1.2.-5000 eta 10.000 biztanle arteko herriak: 974 pta./ikasle/ordu

A.2.1.3.-10.001 eta 25.000 biztanle arteko herriak: 835 pta./ikasle/ordu

A.2.1.4.-25.000 biztanle baino gehiagoko herriak: 768 pta./ikasle/ordu

A.2.2.Ikastaroak euskaltegi pribatu homologatuetan ikastaroak:

A.2.2.1.-5000 biztanle baino gutxiagoko herriak: 642 pta./ikasle/ordu

A.2.2.2.-5000 eta 10.000 biztanle arteko herriak: 614 pta./ikasle/ordu

A.2.2.3.-10.001 eta 25.000 biztanle arteko herriak: 526 pta./ikasle/ordu

A.2.2.4.-25.000 biztanle baino gehiagoko herriak: 485 pta./ikasle/ordu

A.2.3. Barnetegietako ikastaroetarako matrikulak:

A.2.3.1. Bi edo hiru asteko ikastaroa (90 ordu): 102.000 pta./ikasle/orduko modulua. Aste horietako prestakuntza, egonaldia eta ostatua barne daude.

A.2.3.2.Lau asteko ikastaroa edo hilabetekoa (120 ordu): 137.000 pta./ikasle/orduko modulua. Aste horietako prestakuntza, egonaldia eta ostatua barne daude.

B.Nork bere kabuz euskara ikasteko sistemen hornikuntzari dagozkion gastuak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari fakturatuko dizkiote HABEren bitartez, kontratazioaren ondoren eta indarrean dauden tarifen arabera.

C.Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroetarako HABEren koordinazio eta jarraipen gastuak: 9.500.000 pta. urteko.

AZKEN XEDAPENA

Luzapenen bat eginez gero, finantzabideari buruzko klausulak urtero eguneratuko dira, bi helburuekin: batetik, euskaltegira joaten diren Justizia Administrazioko funtzionarioen edo funtzionario-taldeen kopurua finkatzea; bestetik, aleko kostua zehaztea, hori irakasleen soldataren aldaketen arabera egingo baita. Soldata horiek nola aldatuko diren zehazteko, ARCEPAFE hitzarmena kontuan hartuko da euskaltegi publikoetako langileentzat, eta Euskadiko ikastetxe pribatuen hitzarmena euskaltegi pribatuetako langileentzat. Aldaketak egin baino lehenagoko ekarpenak aurreko urteko aleko kostua egokituz egingo dira, KPIren aurreikuspenen arabera.

Ekitaldi jakin bateko benetako jarduerak ez balu bat egingo hasierako aurreikuspenekin, eta zenbatekoa aurreikuspenen azpitik edo goitik egongo balitz, hitzarmen honetako sinatzaileek desbideraketa hori zuzendu ahal izango dute elkarrekin ados jarri ondoren, eta aldaketa horiek hurrengo urterako ekarpenak eguneratzeko egindako aurreikuspenetan sartuko dituzte.

II. ERANSKINA
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

2000 2001 2002

IVAP taldeetan 22.725.017 63.779.184 62.232.144

Ikasle solteak 8.919.100 26.757.300 26.757.300

Teknikari bat 6.500.000 6.500.000

HABE aldizkaria 0 741.200 741.200

Autoikaskuntza 0 3.129.696 3.129.696

CGPJ taldeak 0 14.486.040 14.486.040

Ministerioko taldeak 0 11.266.920 11.266.920

31.644.117 126.660.340 125.113.300

HABE aldizkaria: 436 ikasle x 1700 = 741.200

Autoikaskuntza: lizentziak 3 egoitza x 10 2.448.000

lizentzia x 81.600 =

tutoretza 36 ordu x 6.312 x 681.696

x 3 egoitza =

Irizpideak:

1) Datuak 2000-2001 ikasturtekoak dira, 1999ko kostuekin

2) Gaur egun IVAP taldeetan ari diren Justiziako langileak euren egoitzan taldea osatuz, ahal denean

Horretarako gutxienez, 8 ikasle behar dira, eta 15ekin 2 talde.

Taldeetan sartzen ez direnak, solte.

3) Gaur egun solte izateko IVAPetik fitxa jaso dutenak, berdin tratatzen dira.

4) Teknikari baten kontratazioa Justiziarako, 23. Mailakoa.

5) HABE aldizkaria ikasle guztioi erdi prezioan banatzea aurreikusten da.

6) Autoikaskuntza: 3 epaitegi nagusietan, 10na lizentziarekin. Astean ordubete tutoretza.

7) Epaile eta magistratuak sartu gabe daude. Horien eskolak 2001 urtean 25.752.960 pezeta.

Gaur egun IVAPi fakturatzen zaio osorik

III. ERANSKINA

HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL
ERAKUNDEAREN ETA HERNANIKO
UDALAREN ARTEKO HITZARMENA,
UDALEKO LANGILEEN PRESTAKUNTZA
AREAGOTZEKO ETA JARDUERA
HOBETZEKO.

Bertaratuak

Batetik, Jon Urrutia Mingo jauna, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria, erakunde horren ordezkari den aldetik.

Beste batetik, Mertxe Etxebarria Aranburu andrea Hernaniko Udaleko alkatea, Udalaren ordezkaria den aldetik.

Adierazitakoak

I.– Euskal Funtzio Publikoari Buruzko 6/1989 Legearen 69. artikuluan jasotakoarekin bat, Euskal Administrazio Publikoek beren funtzionarioei lan egiteko beharrezkoa duten babesa eskainiko diete eta dagozkien eskubideak bermatuko dituzte. Eskubide horien artean etengabeko lanbide-prestakuntza jasotzeko eskubidea dago.

II.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Lege Jaurbideari buruzko 16/1983 Legearen 1. eta 2. artikuluetan jasotakoaren arabera, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea autonomiadun erakundea da, administrazio mailakoa, eta berezko izaera juridikoa eta bere helburuei begira jarduteko gaitasun osoa du.

III.– Urtarrilaren 9ko 1/1996 Dekretuaren, hau da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura organikoa erabakitzen duen dekretuaren 2. artikuluak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helburuak zeintzuk diren zehazten du. Helburu horien artean "Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko langile publikoak prestatu eta hobetzea eta gainerako euskal administrazio publikoei beren langile publikoak prestatu eta hobetzen laguntzea" dago.

IV.– 1/1996 Dekretuaren 10. artikuluak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Prestakuntza Zerbitzuaren egitekoak zeintzuk diren zehazten du. Eginkizun horietako bat "Euskadiko lurralde historikoetako foru-erakundeei, udalei eta beste toki-administrazioei langileak prestatu eta hobetzeko prozesuetan laguntzea eta horretarako lankidetza-itunak eta lankidetza-hitzarmenak egitea" da.

V.– Hori guztia kontuan hartuta, Hernaniko Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen laguntza eskatzen du, Udalaren langile publikoak prestatu eta hobetzeko helburua lortu ahal izateko. Izan ere, helburu hori lortuz gero, Udalak herritarrei ematen dizkien zerbitzuen kalitatea hobetuko litzateke.

Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Hernaniko Udalak HITZARMEN hau izenpetzea erabaki dute, udal-langile publikoak prestatu eta hobetzeko elkarlanean aritzeko, ondoren adierazitako printzipio eta jardunbideen arabera.

Hitzarmenaren helburua.

Lehenengoa.– Hitzarmen honen helburua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Hernaniko Udalaren arteko lankidetzarako esparrua zehaztea eta arautzea da, udal-langileentzako Prestakuntza Plana egiteko.

Bigarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak laguntza emango dio Hernaniko Udalari bere langileentzako Prestakuntza Plana behar bezala garatzeko. Laguntza hori honako jarduketetan gauzatuko da:

• Udal-langileen prestakuntzarako hasierako beharrak zeintzuk diren aztertzea.

• Hasierako azterketa horren emaitzen arabera, udal-langileentzako Prestakuntza Plana egiteko laguntza eta aholkularitza eskaintzea.

• Prestakuntza Planaren barruan egingo diren ikastaro, mintegi eta gainerakoak kudeatzea.

• Prestakuntza Planaren garapenari buruzko azken ebaluaketa egitea. Horrez gain, hala badagokio, Prestakuntza Planaren barruan egindako ikastaro, mintegi eta gainerako jarduketei dagozkien bertaratze agiriak egitea parte hartu duten langileentzat.

Prestakuntzarako hasierako beharrak aztertzea.

Hirugarrena.– HAEEk udaleko langileen prestakuntzarako beharrak aztertuko ditu, udalaren laguntzarekin eta Udalak bete nahi dituen estrategi helburuen arabera. HAEEk prestakuntzarako beharrak zeintzuk diren zehazki jakin ahal izateko, Hernaniko Udalak bere gain hartzen du HAEEk beharrezkoa deritzon edozein argibide eta laguntza ematea.

Prestakuntzarako beharrak aztertu ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak txosten bat igorriko dio Udalari. Txostenak azterketaren emaitzak eta udal-langileak prestatzeko proposamenak zehaztuko ditu.

Prestakuntza Plana diseinatu eta antolatzea.

Laugarrena.– HAEEk, Hernaniko Udaleko laguntzarekin, udal horretako Prestakuntza Plana diseinatuko du. Horretarako, HAEEk egokien derizkion prestakuntza-jarduketak proposatuko dizkio udalari, baina beti ere, udal horren behar zehatzen araberakoak. Prestakuntza-jarduketa horiek ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak eta abar izan daitezke.

Prestakuntza Planean, helburu orokorrez eta aurrekontuaz gain, beste datu hauek ere zehaztu beharko dira, proposatzen diren prestakuntza-jarduketa guztietarako:

• Prestakuntza-jarduketaren helburuak.

• Norentzat den.

• Egitaraua.

• Iraupena.

• Egun aproposenak zeintzuk izango liratekeen.

• Aukera daitezkeen irakasleak.

• Ikasleek ordaindu beharreko matrikula.

Bosgarrena.– Prestakuntza Planaren diseinua amaitzen duenean, HAEEk Hernaniko Udalari igorriko dio, Udalak onar dezan. Udalak onartzen duenean plana berehala martxan jarriko da.

Prestakuntza Plana osatzen duten ikastaro, mintegi eta gainerako jarduketak kudeatzea.

Seigarrena.– HAEEk bere gain hartzen du Prestakuntza Plana behar bezala garatzeko beharrezkoak diren jarduketa guztiak burutzea. Erantzukizun horren ildotik, hona hemen prestakuntza-jarduketa bakoitzeko HAEEk dituen egitekoak:

• Irakasleak kontratatu.

• Irakasleak egoki deritzon ikasmateriala gertatu eta ikasleei eman.

• Beharrezko euskarri teknikoak eskaini.

• Ikasleak jarduketetan parte hartzen dutela egiaztatu eta prestakuntza-jarduketa amaitzen denean bertaratzeari buruzko argibideak igorri Udalari.

Zazpigarrena.– Ikasle bakoitzak prestakuntza-jarduketa bakoitzeko ordaindu beharko duen matrikularen zenbatekoa indarrean dagoen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduak zehaztuko du. Izan ere, agindu horrek HAEEko zerbitzuek eskaintzen dituzten jarduketen jendaurreko prezioa finkatzen du.

HAEE eta Hernaniko Udala bat etorri dira ikastaroetako gutxieneko ikasle-kopurua 6 ikasletakoa izango dela erabakitzeko. Hala ere, Hernaniko Udalaren iritziz, gutxiengo kopuruan erabakitakoak baino ikasle gutxiago behar badira ikastaroren batean, gutxieneko kopurua osatu arteko matrikulak udal horrek ordaindu beharko ditu.

Zortzigarrena.– Ikastaroen matrikulei dagozkien ordainketak hiru hilabete bukatzerakoan egingo dira.

Prestakuntza Planaren azken ebaluaketa eta bertaratze agiriak egitea

Bederatzigarrena.– HAEEk prestakuntza-jarduketa bakoitzari dagokion ebaluaketa txostena egingo du eta txostenaren kopia Hernaniko Udalari igorriko dio. Horrez gain, Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-jarduketa guztiak amaituta daudenean, HAEEk Planaren ebaluaketa-txosten orokorra egingo du eta Udalari ebaluaketa-txosten orokor horren kopia igorriko dio.

Hamargarrena.– Prestakuntza-jarduketa bakoitzaren amaieran HAEEk jarduketa egin izanaren egiaztagiria emango die partehartzaileei, jarduketak irauten duen denboraren .-80 osatu badute gutxienez.

Era berean, prestakuntza-jarduketa batek aprobetxamendua neurtzeko ebaluaketa froga egitea aurreikusten duenean, jarduketa hori ikaslearentzako onuragarria izan dela ziurtatzen duen agiri ofiziala eman dezake HAEEk.

Hitzarmenaren indarraldia.

Hamaikagarrena.– Hitzarmen hau bi partehartzaileek izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera egongo da indarrean eta bertan jasotako hitzarkinak 2001eko abenduaren 31arte egongo dira indarrean. Hala ere, indarraldia urtero-urtero automatikoki luzatuko da partehartzaileek hitzarmena amaitzeko borondatea agertzen ez duten bitartean. Edozein modutan, partehartzaileek hitzarmena amaitzeko borondatea agertzen duten egunetik bi hilabetera bukatuko da indarraldia.

Esandakoarekin bat datozela frogatzeko, bi aldeek hitzarmena izenpetzen dute, Vitoria-Gasteizen, 2001eko urtarrilaren 11n.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen izenean,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

Hernaniko Udalaren izenean,

MERTXE ETXEBARRIA ARANBURU.


Azterketa dokumentala