Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2000eko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
5504

EBAZPENA, 2000ko abuztuaren 22koa, Plangintza eta Finantza Kudeaketarako zuzendariarena, Elgoibarko (Gipuzkoa) udalerriko babes ofizialeko 120 etxebizitzaren itunpeko sustapenerako onurak esleitzen dituena.

2000ko maiatzaren 25eko ebazpenaren bidez egin zen espediente horretarako deialdi publikoa. Beraz, eskaintzak aurkezteko epea amaitu denez, bidezkoa da espedientea ebaztea.

Horren ondorioz,

EBATZI DUT:

"Elgoibarko (Gipuzkoa) udalerriko babes ofizialeko 120 etxebizitzaren itunpeko sustapenerako onurak" Viviendas y Contratas Sdad. Coop. erakundeari esleitzea, ondoren adierazten den moduan:

1.– Onurak:

a) Deialdi publikoaren oinarrietan adierazitako lur-zatiaren gainean azalera-eskubidea eratu beharko da eta, horren truke, 1.000.000 PTA eta dagokion BEZ ordaindu beharko dira.

b) Sorospen teknikorako diru-laguntza: eraikuntzarako oinarrizko proiektua emango zaio esleipendunari.

2.– Esleipen edo lehenengo eskualdaketarako gehienezko prezioak etxebizitza, trasteleku eta garajeko metro karratu erabilgarriko:

a.– Babes ofizialeko etxebizitzak: 1,2 Mp/m.2 erabilgarri.

b.– B.O.E.-ri atxikitako eranskinak: 0,6 Mp/m.2 erabilgarri.

Aldez aurretik egin beharreko ordainketei buruz indarrean dauden arauak bete beharko dituzte etxebizitzen erosleek. Esleipendunak, halaber, proposatutako finantzaketa sistemari eutsi beharko dio.

Etxebizitzen erosleek, ondorioz, honako banaketa honen arabera egin beharko dituzte ordainketak:

– Etxebizitzaren eta atxikitako eranskinen %5 kontratu pribatua izenpetzen denean.

– Etxebizitzaren prezioaren %10 eta atxikitako eranskinen %15: hilekotan, obrak dirauen bitartean.

– Gainerakoa eskritura publikoa izenpetzen denean.

3.– Lanak burutzeko epea:

Azaleradunak, lehiaketa esleitzen denetik hasi eta gehienez ere hilabeteko epearen barruan, eraiki beharreko eraikuntza Burutzeko Proiektua aurkeztu beharko du Sail honetan, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak onar dezan. Aldi berean, udal baimenaren eskabidea eta gizarte-etxebizitzen eta babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko sailkapenaren eskabidea aurkeztu beharko ditu.

Babespeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa lortu eta burutzeko proiektuaren onarpena jaso ondoren etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi beharko ditu azaleradunak, gehienez ere hilabeteko epean.

Azaleradunak, halaber, behin-behineko kalifikazioa lortu eta burutze proiektuaren onarpena jaso ondoren, 24 hilabeteko epea izango du, gehienez ere, etxebizitzen eraikitze lanak amaitzeko eta babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko sailkapena eskatzeko.

4.– Sustapenaren ezaugarri teknikoak:

Aurkeztutako eskaintzan zehaztutakoak, betiere baldintza tekniko eta juridikoen pleguari eta klausula administratiboen pleguari atxikiz, eta Sail honek onartu beharreko burutze proiektuan adierazten direnak

5.– Lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko baldintzak:

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren agindu baten bidez finkatuko dira lehenengo eskualdaketako etxebizitzen erosleek bete beharreko gutxieneko eskakizunak eta erosleak berak aukeratzeko prozedura.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordeari zuzenduta. Jakinarazpena ematen den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko abuztuaren 22a.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ZABALA ZABALA.


Azterketa dokumentala