Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2000eko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
5500

AGINDUA, 2000ko uztailaren 26koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, SD3-00765/00 espedientean aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK

1.– Angel Domínguez García jaunak eta Inmaculada Naranjo Gallego andreak etxebitza-eskatzaileen erregistroan inskribatzeko 2000ko otsailaren 11n egin zuten eskaria da egintza hauen jatorria.

2.– 2000ko maiatzaren 15ean, agiri batzuk falta zirenez, Angel Domínguez García jaunari eta Inmaculada Naranjo Gallego andreari hamar eguneko epean, jakinarazpena jasotako egunetik aurrera, agiri hauek aurkezteko eskatu zitzaien: Angel Domínguez García jaunaren eta Inmaculada Naranjo Gallego andrearen erroldatze-egiaztagiriak, non eta noiztik erroldatuta dauden egiaztatzeko. Halaber, jakinarazi zitzaien epe horretan agiriak aurkeztu ezean, eskabidea artxibatu egingo zitzaiela beste izapiderik egin gabe. Bestalde, 10-T edo "Cotegui, S.A.L." enpresaren eta Errenteriako Udalaren agiria aurkezteko ere eskatu zitzaien, Angel Domínguez García jaunak 1998an izandako irabazi gordinak egiaztatzeko eta 10-T edo "Codimex, S.A." enpresaren egiaztagiria, Inmaculada Naranjo Gallego andreak 1998an izandako irabazi gordinak egiaztatzeko. Espedientean badago jakinarazpen horren hartu-agiria 2000ko maiatzaren 22ko egunaz.

3.– Eskatutako agiriak aurkezteko epea igaro denez, eta agiririk aurkeztu ez dutenez, 2000ko ekainaren 27an Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak SD3-00765/00 espedienteari baja eman zion Etxebizitzen Erregistroan.

4.– 2000ko uztailaren 14an, Inmaculada Naranjo Gallego andreak konpontze-idazkia aurkeztu zuen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, eta horrez gain, Angel Domínguez García jaunaren 1998ko 10-T eta Errenteriako Udalaleko erroldatze-egiaztagiriak aurkeztu zituen. Agirion arabera, Angel Domínguez García jauna 1996ko azaroaren 8tik geroztik bizi da udalerri horretan, eta Inmaculada Naranjo Gallego andrea, berriz, 1981eko martxoaren 1etik geroztik.

Aurrekari horien gainean, oinarri hauek formulatzen dira

OINARRIAK

1.– Sail honetako sailburuak du errekurtso hori ebazteko eskumena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzaren 176/1995 eta 356/1985 Dekretuetan. Bestalde, errekurtsoa indarrean dagoen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako eskakizun formalak beteta aurkeztu da.

2.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. artikuluan ezartzen denez, errekurtso-egileak errekurtsoa kalifikatzerakoan huts egiten badu ere, hori ez da oztopo izango errekurtsoa izapidetzeko, betiere errekurtso hori benetan zer den ikusten bada.

Kasu honetan, Inmaculada Naranjo Gallego andreak konpontze-idazkia deiturikoa aurkeztu zuen, baina berraztertzeko errekurtsoa zen, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan baja eman zion sailburuaren aginduaren aurkakoa. Beraz, berraztertzeko errekurtsoa bailitzan ebatzi zen.

3.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluan jartzen duenez, interesatuek bete beharreko izapideak hamar eguneko epean egin beharko dituzte egintza jakinarazten zaien egunetik aurrera. Edozein unetan ikusten bada interesatuen egintzaren batek ez dituela betetzen bete beharreko baldintzak, egileari jakinaraziko dio eta hamar eguneko epea emango, falta dena betetzeko. Aurreko idatz-zatietan agindutako betetzen ez duten interatuei dagokienez, dagokion izapiderako eskubidea galdu dutela deklaratu ahalko da.

Aipatutako arauan ezarritakoa aplikatuz, 2000ko maiatzaren 15ean, Angel Domínguez García jaunari eta Inmaculada Naranjo Gallego andreari hau eskatu zitzaien: jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean bien erroldatze-egiaztagiria aurkez zezatela, non eta noiztik erroldatuta daude egiaztatzeko; eta batetik, 10-T edo "Cotegui, S.A.L." enpresaren eta Errenteriako Udalaren egiaztagiria aurkezteko, Angel Domínguez García jaunak 1998an izandako irabazi gordinak egiaztatzeko; eta bestetik, 10-T edo "Codimex, S.A." enpresaren egaiztagiria, Inmaculada Naranjo Gallego andreak 1998an izandako irabazi gordinak egiaztatzeko. Espedientean badago jakinarazpen horren hartu-agiria 2000ko maiatzaren 22ko egunaz. Hori dela eta, eskatu zitzaizkien agiriak jarritako epean aurkeztu ez zituztenez, ekainaren 27ko agindua eman zuen sailburuak, espedienteari baja emateko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan, betiere aipatutako araua betez.

Aurrekoa gorabehera, errekurtsoarekin batera, Errenteriako Udaleko erroldatze-egiaztagiriak aurkeztu zituzten, Angel Domínguez García jaunarena —1996ko azaroaren 8az geroztik dago erroldatuta—, eta Inmaculada Naranjo Gallego andrearena —1981eko martxoaren 1etik geroztik dago erroldatuta—; halaber, Errenteriako Udalaren 1998ko 10-T agiria aurkeztu zuten, Angel Domínguez García jaunarena. Agiri horiek kontutan hartu beharrekoak dira, beraz.

Aipatutako xedapenak eta aplikatzekoak diren bateragarriak eta osagarriak ikusita, hau

XEDATU DUT:

Angel Domínguez García jaunak eta Inmaculada Naranjo Gallego andreak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak SD3-00765/00 espedientearen gainean hartutako aginduaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa onartzea. Beraz, haien eskabidea Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen Erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) inskribatzeko agintzen dut.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari. Horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko uztailaren 26a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala