Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2000eko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5498

EBAZPENA, 2000ko azaroaren 29koa, Industria Politikarako sailburuordearena, EAEko cluster nagusien barruan dauden enpresa-taldeei 2000 ekitaldian laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko azaroaren 29ko Aginduak arautu egiten ditu EAEko clauster nagusietan sartuta dauden enpresa-taldeentzako laguntzak.

Agindu horren 9. artikuluan finkatutakoaren arabera, bidezko da bertan 2000 ekitaldirako jasotzen diren laguntzen deialdia betetzea eta, ondorioz, beharrezko diren arauak eman dira.

Ondorioz, aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Hona hemen ebazpen honen xedea: dei egitea Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko azaroaren 29eko Aginduak 2000 ekitaldirako jasotzen dituen laguntzen deialdirako. Agindu horrek arautu egiten ditu EAEko clauster nagusietan sartuta dauden enpresa-taldeentzako laguntzak.

Helburu horretarako, guztira 340.000.000 PTA (2.043.441,16 euro) bideratuko dira 2000rako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontu Orokorretan horretarako finkatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Diruzenbateko hori aldatzea badago, kontuan hartuta guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk burutzetik agortu ez diren aurrekontu-zuzkiduren arabera eta laguntzak ebatzi aurretik.

2. artikulua.– Betekizunak.

1.– 2000ko azaroaren 29ko Aginduan jasotako laguntzak eskuratu ahal izateko, eskatzaileek onuradun izan beharko dute, aipatutako aginduaren 4. artikuluan finkatutakoaren arabera.

2.– Era berean, eskatzaileek eskariak eta agiri osagarriak aurkeztu beharko dituzte Lehiakortasun Zuzendaritzan, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, finkatutako bideen bidez.

3.– Eskariak aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean izango du indarra ebazpen honek.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hile bateko epearen barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko azaroaren 29a.

Industria Politikarako sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala