Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2000eko abenduaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
5496

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 1ekoa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren zuzendari andrearena, Eskolta izateko Gaikuntzarako Ikastaroko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena. Ertzaintzako oinarrizko mailako Agente kategoriako Karrerako Funtzionarioentzako da deialdia.

Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 7. atalean eta uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 52. atalean eta ondorengoetan ezarritakoaren arabera, zeinaren bitartez Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onartzen baita, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren Zuzendaritzak, Herrizaingo Saileko Segurtasun sailburuordeak ezarritako helburuen arabera, oinarrizko mailako ertzainei zuzendutako eskoltak izateko gaikuntzarako ikastaroko hautaketa-prozeduran parte hartzeko deia egiten du.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

1.– Ertzaintzako oinarrizko mailako Agente kategoriako Karrera Funtzionarioentzat, oposizio-lehiaketa bitartez, Eskolta izateko Gaikuntzarako Ikastaroko hautaketa-prozedurarako deia egiten da.

2.– Deitutako ikastokiak 80 dira.

Bigarrena.– Izangaien betekizunak.

1.-Hautaketa-prozeduran esku hartu nahi dutenek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Aldez aurretiko eskaera, horretarako Ebazpen honetako 1. Eranskinean dagoen eskabide-orria betez.

b) Ertzaintzako Karrerako Funtzionarioa izatea.

c) Ertzaintzako oinarrizko mailan, Agente kategorian lanean aritzea.

d) 2.Eranskineko taulan jasotzen diren osasun eragozpen baztertzaileetarikorik ez izatea.

e) Uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65,5 artiluluaren arabera eta abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 5,3 azken paragrafoaren arabera, Ebazpen hau argitaratzen den egunean, lanean gutxieneko aldia egon beharra ezarrita duen lanpostuari atxikita ez egotea izangaia, hala ere horrek salbuespena izango du, eta hain zuzen ere, aldi hori beteta ez dagoenean edo organo eskudunak lanpostu hari uko egitea onartzen duenean, edo lanpostuaren lotura eta xede bereko lanposturik dagoenean gertatuko dira aipatutako salbuespenok.

f) Uztaileran 19ko 315/1994 Dekretuko 56.artikuluak ezarritakoen arabera, Eskolta Ikastaroko hiru deialdiagortutzat ez izatea.

2.– Aurreko puntuan jasotako baldintzak eskeidazkiak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete beharko dituzte izangaiek.

3.– Hautaketa-prozeduran onartua izateko eta parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek, beren eskabide-orrian, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea, beti ere, eskabidek aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dituzte.Horretarako, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren beharrezko egiaztagiria eskatuko da, eta ofizioz, deialdia egin duen organoak egiaztatuko du.

4.– Aurrekoa hala bada ere, hautaketa-sistemaren edo prestakuntza ikastaroaren edota praktikaldiaren uneren batean, onartutako eta baztertzeko zerrenda egiten duen eskudun organoak jakingo balu izangaietariko bati deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzen bat falta zaiola, huataketa prozesutik kanpo utziko luke, edo hala badagokio, prestakuntza ikastarotik edo praktikalditik baztertu egingo luke, beti ere, interesatuari jakinarazi ondoren.

Hirugarrena.– Eskabideak.

1.– Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek, Ebazpen honetako 1. Eranskinean azaltzen den eskabide eredu normalizatuez baliatuz egin beharko dute eskea.

2.– Eskabideak egiteko epea, ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 20 egun baliodunekoa izango da.

3.– Eskabideak Euskal Herriko Polizia Ikastegian aurkeztu beharko dira, edo aipatutako erakundera igorri azaroaren 26ko Herri-Administrazioen Lege-Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 atalean jakinarazitako edozein bide baliatuz.

4.– Interesatuek, eskabidean zehaztu egin beharko dute zein hizkuntzatan egin nahiko dituzten oposaketa-probak; hau da, gazteleraz edo euskaraz.

5.– Merituak ere, eskabidean zehaztu beharko dituzte ,izan ere, eskabidea aurkeztu beharreko epe barruan, horretarako agiriaren originala edo kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.Hori horrela bada ere, Administrazioak bere esku dituen merituen egiaztagiririk ez da aurkeztu behar izango, Administrazio horrek ofizioz konprobatuko baititu.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren zuzendariak onartutako eta bazter utzitako behin-behineko zerrenda onartuko du.Zerrenda hori Euskal Herriko Polizia iKastegiko iragarki-taulan argitaratuko da.

2.– Behin-behineko zerrendan baztertuta agertzen diren izangaiei dagozkien arrazoiak adieraziko zaizkie, eta interesatuek 10 asteguneko epea izango dute erreklamazioa aurkezteko baita eskabideak izan ditzakeen hutsak zuzentzeko.

3.– Aurkeztutako erreklamazioak Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren zuzendari andrearen Ebazpenean izango dira onartuak edo ezetsiak, eta horren bitartez, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuta agertuko den onartutako eta baztertutako zerrenda behin betikoa izango da.

Bosgarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eta Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legean aurreikusitakoen arabera, oposizio probak erabakitzeko, garatzeko eta ebaluatzeko eta merituak baloratzeko xedeaz, kasuan-kasuan, Epaimahai Kalifikatzaile bat izendatuko da. Epaimahai hori Lehendakari batek, lau bokalek eta idazkari batek osatuko dute.

Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kideen eta ordezkoen izendapena Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragargi-taulan argitaratuko da eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andrearen Ebazpen bitartez egingo da.

2.– Epaimahai Kalifikatzailearen jardunak organo kolegiatuen funtzionamenduko araudi erregulatzailean indarrean diren xedapenak aintzat hartuko ditu.

Epaimahai Kalifikatzaileko kideek ez dute parte hartuko prozeduran eta izendatu dituen autoritateari emango dio horren berri eta Epaimahai horretako kideen ezespena eragin ahal izango dute interesatuek, Herri-Administrazioen Lege-Jardunbidea eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko Legearen 28 eta 29 artikuluen arabera.

3.– Hautaketa sistema osatzen duten merezimenduak, eta proben garapena eta ebaluaketa, Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, eta horrek, jarduteko autonomia osoa izango du. Prozeduraren objetibotasunaz Epaimahai Kalifikatzailea arduratuko da baita deildiko oinarriak betetzea bermatu ere.

4.– Epaimahai Kalifikatzaileak, bere jardunerako, -hautaketa- sistema osatzen duten probetarako-, aholkulari edo adituen laguntza izan dezake. Horien lana, beren berezitasun-jarduna ikusirik, aholkatzea eta teknikoki kolaboratzea izango da.

5.– Deialdiaren oinarrietan aurreikusten ez diren alderdiei dagokienez, hautaketa-sistema burutzeko beharrezko jotzen dituzten neurriak hartu, eta oinarri horiek ulertu eta ezartzerakoan sortzen diren arazo guztiak erabaki ahal izango ditu epaimahaiak, baita bere funtzioetako jarduna ere.

6.– Epaimahaiak ezin izango ditu deitutako ikastokiak baino ikasle gehiago hautatu. Horrelakorik gertatuz gero, gehiagoko horiek baliogabetuak izango lirateke eskubide osoz.

7.– Epaimahai kalifikatzailearen erabakiak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Seigarrena.– Hautaketa-sistema.

1.– Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa bitartez egingo da.Oposizio eta lehiaketa sistemak izango dira izangaien gaitasuna eta hauen arteko lehentasun ordena zehazteko.

2.– Lehiaketan, eskabideak aurkezteko epe-amaiera baino lehen lortutako merezimenduak baloratuko dira, soilik, euskera-ezagutzaren baloraziorako ezarritakoa salbu. Kasu horretan, Bederatzigarren Oinarrian agertzen dena ezarriko da.

3.– Lehiaketa-aldia ez da baztertzekoa izango, eta horretan lortutako puntuazioarekin ez dira gainditutzat emango oposizio ariketak, ezta ariketotan lortutako emaitzak aldatu.

Zazpigarrena.– Oposaketa.

Oposaketa-aldi honetan saio hauek egin beharko dira:

1.– Lehenengo saioa(sasoiarena): beharrezko eta baztertzeko izaera izango du. Ondorengo hariketa hauek osatzen dute saio hau:

a.– Indar-testa. 0tik 250 puntura baloratuko da.

b.– Abiadura lasterketa. 0tik 100 puntura baloratuko da.

c.– Iraupen lasterketa. 0tik 100 puntura baloratuko da.

d.– Igeriketa proba.0tik 50 puntura baloratuko da.

Izangaiek, 3. Eranskinean adierazitakoaren eta bertan zehaztutako baremoaren arabera, egingo dituzte aipatutako ariketok.

Saio honen kalifikazioa, gehienez, 500 puntukoa izango da. Indar testean gutxienez 125 puntu lortu beharko dira eta saioa osatzen duten guztien artean 250 puntu behetik jota.

2.– Bigarren saioa (proba psikoteknikoak): beharrezko eta baztertzaile izaera izango dute. Proba hauek, eskolta lanpostuari dagozkion lanetarako izangaien gaitasuna eta jarrera neurtzeko egingo dira. Proba honetan, ondorengo ariketak egingo dira:

a.– Gaitasun probak, izangaien, adimen maila, ulermen gaitasuna, arrazoibide abstraktua, arreta eta ikusmena eta espazio-hautematea neurtzera zuzenduak dira. 0tik 100 puntura baloratuko dira.

b.– Nortasun probak, izangaiak lanpostuak eskatzen duenari egokitzen zaizkion ikertzera zuzenduak, alegia.0tik 100puntura baloratuko dira.

Proba psikoteknikoak, gehienez, 200 puntu baloratuko dira. Gainditzeko, gutxienez, 100 puntu lortu beharko dira.

3.– Hirugarren saioa(proba psikofisikoak): beharrezko eta baztertzaile sistema izango dute. 4.Eranskinean adierazten diren hariketa guztiak egin beharko dituzte izangaiek, baita bertan zehazten den baremoaren arabera neurtu ere. Gehienez, 175 puntu baloratuko da eta gainditzeko, gutxienez, 90 puntu lortu beharko dira.

4.– Laugarren saioa (bakarkako edo/eta taldekako elkarrizketa):beharrezko eta baztertzaile izaera izango dute. Zenbait aldagai psikologiko neurtuko da, besteak beste: inguruko adierazpenak, dispertsio gaitasuna arretan, buru-prozesaketaren taiuaren kontrola jokabide kognitiboaren malgutasuna eta zurruntasuna, hitz eta kontzeptu jario, gizarte trebetasunak, talde lanerako eta egoera larrietan jarduteko gaitasuna. Ariketa hau, gehienez, 100 puntu baloratuko da eta gainditzeko, gutxienez, 50 puntu lortu beharko dira.

Zortzigarrena.– Oposaketako ariketen garapena.

1.– Saioak, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte ezin izango dira hasi.

2.– Lehenengo ariketa noiz, non eta zer ordutan izango den, gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko da. Gainerako ariketei buruzko iragarkiak, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan, gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago iragarriko dira.

3.– Epaimahai Kalifikatzaileak, deialdi honetan ezarritakoa ez bezala, egin ahal izango ditu proba hauek, orden desberdinean edo proba batzuk egun berean egitea erabaki dezake. Kasu horretan, proba bakoitza ebaluatzeko, aurrekoa gainditu behar izango da. Proba bakoitza egiteko, txanda desberdinetan deitu ahal izango zaie izangaiei, horrela zerbitzuaren beharrak eta probak egitea bat etorriko dira.

4.– Epaimahaiak beharrezko izaera duten saioak egiteko finkatutako tokian, egunean eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa saioetatik baztertuta geldituko dira behin betiko, ez agertzearen arrazoia ezinbestekoa izan arren. Beharrezko izaera duten probak egiten hasten diren izangaiei ere arau berbera ezarriko zaie.

Beharrezko izaera dutenetariko probaren batek ariketa bat baino gehiago baditu, beraietariko bat ez egitea edo ariketa horretara berandu agertzea, ez aurkeztutzat kontsideratuko da.

5.– Izangaiek nortasun agiria eraman beharko dute saio guztietara; Epaimahai Kalifikatzaileak edozein unetan eska diezaieke berori erakustea.

6.– Proben emaitzak, Epaimai Kalifikatzailearen hitzarmen bidez, Euskal herriko Polizia iKastegiko iragarki-taulan jendaurreratuko dira.

Bederatzigarrena.– Lehiaketa.

1.– Euskararen ezagutza meritu gisa baloratuko da, 5. Eranskinean ezarritako baremoaren arabera, gehienez 50 punturekin.

2.– Euskararen ezagutza egiaztatzeko borondatezko den proba bat edo probak eginen dira, honetan izangaiek Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ahal izango dute otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren arabera, Ertzaintzaren Euskararen normalkuntzari buruzkoarena.

3.– Froga honen edukiak, garapena eta ebaluaketa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahai hau Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak izendatuko du otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren arabera. Betiere, Epaimahai hau Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeko ordezkari batez osatuta egongo da. Izendapena Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan jendeaurreratuko da.

4.– Oinarri honetan aurreikusitako Epaimahai Kalifikatzaileari Bosgarren Oinarriko 2, 3, 4, 5 eta 7an agertzen diren arauak ezarriko zaizkio, hain zuzen, funtzio horiei buruzko arloan.

5.– Euskara ezagutzaren balorazio probaren emaitzak aprobatzeko Akordioa bidaliko zaio Epaimahai Kalifikatzaileari, hain zuzen, Bosgarren oinarrian arautzen denari.

6.– Hautaketa-prozesu horren bidez egingo diren Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuneko kreditazioak Euskal Herriko Polizia Ikastegian eratutako Hizkuntza-Eskakizunen erregistroan inskribatuko dira eta pertsonal arduradun organoari emango zaie hauen berri, era berean, interesatuen espediente pertsonaletan ager daitezen.

7.– EGA edota baliokideak dituztenei edo Ertzaintzaren 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu dituzten izangaiei, oinarri honetan arautzen den Epaimahai Kalifikatzaileak ofizioz kreditatu eta baloratuko die.

8.– Oinarri honetako probak egiteko epea heldu arte onartu egingo da EGA edo baliokideak egiaztatuta izatea, otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren Bosgarren Xedapen Gehigarrian eta Hirugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoaren ondorioetarako.

9.– Proba hauek edo dituen ariketa ez berdinak egitera ez agertzea edo berandu agertzea, ukaziotzat joko da.

Hamargarrena.– Lehiaketa-oposaketaren azken kalifikazioa.

1.– Lehiaketa-oposaketako azken kalifikazioa, bi aldiekin lortutako puntuaketaren batuketa izango da eta horrexek zehaztuko du izangaien lehentasun-hurrunkera.

2.– Sailkapen hurrunkeran puntu berdinketarik izango balitz, sasoi probetan emaitzarik onena lortutakoaren alde egingo litzateke.

3.– Izangaien kategoriaren arabera, deitutako lanpostuen izendapenaren irizpideak egingo dira. Hautaketa sistemaren kalifikazioa amaitzen denean, epaimahaiak, honako hauek onartu eta argitaratuko ditu Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andreari igorriko ditu:

a) Oposaketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hau puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera antolatuta egongo da.

b) Hautaketa sistema gainditu ondoren eta sailkapen hurrenkerari jarraituz, deitutako ikastoki kopuruan sartzen direnen zerrenda lehentasun hurrunkeran.

4.– Aipatutako argitaralpenaren eta Eskolten Gaikuntzarako Ikastaroaren artean, hautatutako izangaien zerrendan edozein zirkunstantziagatik aldaketaren bat izanez gero, aldaketa hori zehazten duen Akordio edo Ebazpena, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Iragarki-taulan jendeaurreratuko litzateke.

Hamikagarrena.– Osasun arazo baztertzailerik ez egotea.

Bigarren oinarriko 1zk.ko d) atalean aurreikusitako baldintza egiaztatzeko, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak izendatuko du Mediku Epaimahai bat, eta izendapen hori Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da. Epaimahai hori hiru kidek osatuko dute,eta botoa eta hitza izango dituzte.Hiru epaimahaikideok gehiengoz hartuko dituzte erabakiak eta hauek proposamen izaera izango dute. Proposamen baztertzaile horiek arrazoiren bat izan beharko dute eta erabakia Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andreak hartuko du, interesatuari jakinarazi ondoren.

Hamabigarrena.– Eskolta izateko Gaikuntzarako Ikastaroa.

1.– Deialdian esku hartzeko betekizunak behar bezala egiaztatu dituzten hautatutako izangaiek, Eskolta izateko Gaikuntzarako Ikastaroa egingo dute.

2.– Hautatutako izangaiak segidako txandetan banatu ahal izango ditu Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andreak, betiere, Akademiako irakasleen beharren, eta, Ertzaintzaren eta bere antolakuntzaren arabera.

3.– Interesatuei ikastarora etortzeko jakinarazpena, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bidez, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andreak berak egingo die.

4.– Eskolta izateko Gaikuntzarako Ikastaroak honako bi aldi izango ditu: bata heziketa eta bestea praktika aldia. Bi aldiek beharrezko eta baztertzeko izaera izango dute, eta ikastaroa gainditzeko bi aldiak gainditu beharko ditu izangaiak.

5.– Eskolta izateko Gaikuntzarako Ikastaroa Euskal Herriko Polizia Ikastegian egingo da edo Ikastegiko zuzendari andreak erabakitzen duen egoitzan. Ikastaro hau,Ikasketa plangintzan aurreikusitakoaren araberakoa izango da, halaber bertan adierazten den iraupena izango du.

6.– Ikastaroaren azken emaitza gai edo ez gai izango da, eta hala agertuko da argitaratuta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarik-taulan.

Hamahirugarrena.– Lanpostu hutsak bete.

Eskolta izateko Gaikuntzarako Ikastaroa gainditu dutenak, ikastaro horretan jasotako ezagupenak eta trebetasunak beharrezkoak dituzten lanpostu hutsak betetzeko eskaera egitera behartuta daude. Horrela egin ezean, nahitaez atxiki ahal izango dira horrelako edozeinetara.

Hamalaugarrena.– Azken xedapenak.

1.– Hautatutako izangaia ikasle gisa dagoenean, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Barne Araudiaren Erregelamenduko barne erregelamendu eta disziplinazkoaren arauen menpe izango da.Araudi horrek gehigarrizko izaera edukiko du, hain zuzen, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Disziplinazko Erregelamenduko Arauetan,egintza ikasle disziplina baino gehiago izan ahal den kasuetan.

2.– Funtzionarioek, gehienez ere, Eskolta izateko Gaikuntzarako Ikastaroetarako egindako hiru deialditan esku hartu ahal izango dute. Deialdia erabilitzat joko da, beraz, zenbagarria, funtzionario berorretarako onartua izan denean. Hala ere, deialdia egin duen organuak, ez agertzearen eta ikastaroa ez bukatzearen arrazoiari erabat egiaztatuta dagoela iritziko balitzaio, ez litzateke zenbatua izango.

3.– Deialdi honetako esku hartzeak borondatezko izaera du eta indemnizazio erregimena indarrean dagoen araudikoa izango da.

4.– Eskolta izateko Gaikuntzarako ikastaroan zehar eta beronen bukaera arte, ikasleei, Ebazpen honetan jasotako osasun arazo baztertzaileetarikorik ez dutela egiaztatzeko, nahi beste azterketa mediko egin ahal izango zaie. Mediku Epaimahaiak, Euskal Heriko Polizia Ikastegiko zuzendari andreak erabakiko duen kanporatzea proposatu lezake, interesatuari jakinarazi ondoren.

5.– Ebazpen honen kontra, -bide administratiboari amaiera ematen diona-, interesatuek Administrazio Auzigaietako Errekurtsoa jarri ahal izango dute, hain zuzen, eskumena duen Administrazio Auzigaietako Epaitegiari zuzenduta. Hori guztia, Administrazio Auzigaietako Jurisdikzioari buruzko Arautzeko Legearen 14. Artikuluaren arabera egingo da, eta horretarako, bi hilabeteko epea izango dute, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuta agertzen den hurrengo egunetik hasita.

Honako deialdi honi,Euskal Herriko Polizia Ikastegiko organuei, Epaimahai Kalifikatzailearen jardunari eta beroni darion edozein ekintza administratiboei aurka egin ahal izango die interesatuek, guztiontzako administrazio-jardunbidearen araudi erregulatzailean jasotakoaren arabera.

Arkauten, 2000ko abenduaren 1ean.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCIA.

1. ERANSKINA / ANEXO 1
Agiri hau izenpetzen duenak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendari andrearen 2000ko abenduaren 1eko Ebazpenak deitutako hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen du. Hautaketa prozesua Eskolta Gaikuntzarako Ikastarora sartzekoa da. Ondorio horretarako, honako hau dio:
El que suscribe solicita tomar parte en el procedimiento selectivo de acceso al Curso de Capacitación de Escoltas convocado por Resolución de 1 de diciembre de 2000, de la Directora de la Academia de Policía del País Vasco, haciéndose constar a dicho efecto lo siguiente:

IZEN ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS

LANBIDE ZK. KATEGORIA

N.º PROFESIONALCATEGORÍA

FROGAK EGITEKO NAHI DUEN HIZKUNTZA (seinalatu nahi den hizkuntza)

IDIOMA EN QUE DESEA REALIZAR LAS PRUEBAS (marcar lo que proceda).

EUSKARA / EUSKERA

GAZTELANIA / CASTELLANO

ADIERAZTEN DITUEN MERITOAK

MERITOS QUE ALEGA

MERITUAK EGIAZTETZEKO HONAKO AGIRI HAUEK ERANSTEN DITU

DOCUMENTO QUE ADJUNTA EN ACREDITACIÓN DE LOS MÉRITOS

OHARRA.– Karnet tamainako argazki bat erantsi behar da.

NOTA.– Deberá adjuntarse una fotografía tamaño carnet.

Arkauten, _______(e)ko ____________aren ____(e)an.
En Arkaute, a ______ de __________ de ______.

Interesatuaren izenpea / Firma del interesado

_________________________

EUSKAL HERRIKO POLIZIA IKASTEGIKO ZUZENDARI ANDREA.

DIRECTORA DE LA ACADEMIA DE POLICÍA DEL PAÍS VASCO.

2. ERANSKINA
KANPOAN GELDITZEKO ARRAZOI MEDIKOAK

A.– Antropometria.

1.– 28tik gorako Gorpuzkera Indizea izan dezatenak kanpo utziko dira. Honako formula honi jarraiki aterako da indize hori:

Pisua (kilogramotan)

GI = _____________________________

Altuera karratua (metrotan)

B.– Kanporatzeko kasuan kasuko arrazoiak.

2.– Trebakuntza ikastaroa hasteko edo jarraitzeko ezintasuna dakartenak.

C.– Ikusmena.

3.– Ikusmenaren zehaztasun-gaitasuna: ez da izango begi bakoitzean zortzi hamarrenak (8/10) baino gutxiagokoa, bai urrutirako eta bai hurbilerako.

4.– Ikusgunea nabarmenki murriztea.

5.– Ikusmenak koloreen aurrean dituen aldaketak.

D.– Entzumena.

6.– 1.000 eta 3.000 hertzio arteko frekuentzietan, entzumen gaitasuna 35 dezibeliotik gora galtzea, edo 45 dezibeliotik gora 4.000 hertzioko frekuentzietan.

7.– Edozein etiologiako zorabio sindromea.

E.– Ibilpide Aparatua.

8.– AMA edo Mediku Epaimahaiaren iritziz, ibilpide aparatuaren edozein mailatan, trebakuntza ikastaroa edo lanpostuko eginkizun bereziak betetzea eragotz dezaten mugaketak: hanketan edo besoetan hezurretako gaisotasunak, giharretako edo hezur-buruetako gaitzen batengatik izaten diren luzatu ezinak edo mugimendu mugaketak, bizkarrezurreko ermainak edo mugaketak eta baita hezurretako, giharretako eta hezur-buruetako beste gaisotasun batzuk ere.

F.– Liseriketa.

9.– Gastropatiak, hepatopatiak, hestea handitzen duten gaisotasun kronikoak eta lanean normaltasunez aritzeko eragozpenak edo zailtasunak ekar dezakeen antzeko beste edozein liseriketa prozesu.

G.– Odolbide Sistema.

10.– Edozein arrazoigatiko hipertentsio arteriala, arritmiak, zainetako zirkulazioaren arazo kronikoak, gutxiegitasun kardiakoa ekar dezaketen gaisotasunak eta lanean normaltasunez aritzea eragotz dezakeen antzeko beste edozein odolbide prozesu.

H.– Nerbio sistema.

11.– Sentimen edo mugikortasueneko gabeziaren bat, konprimatze erradikularrak (ziatika), legez kanpoko drogak hartzea, eta hala ulertuko da gernuan drogen metabolitoak agertzen direnean, alkoholismo eta lanpostua betetzeko orduan eragozpenak jar ditzakeen beste edozein prozesu.

I.– Arnasketa aparatua.

12.– Arnasketan etengabeko edo behin-behingo eragina duten gaisotasunak.

J.– Beste zenbait.

13.– Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko arazoak sor ditzaketen beste gaisotasun batzuk (endokrinopatiak, giltzurrenetako gaitzak, azalekoak, hematologikoak, psikiatrikoak).

3. ERANSKINA
SAIO FISIKOAK GOGORTASUN TESTA

Testak zortzi saio izango ditu:

1.– Saio bakoitzak 30 segundoko iraupena izango du, eta beste 30 segundoko denbora izango da indarbetetzeko.

2.– Saio bakoitzerako ezarritako gutxienekotik gora lor daitezen puntuaketa partzailen batuketa izango da azken puntuaketa.

Egin beharreko saioak (Egiteko era eta ebaluazioa).

1.– Sokatik igotzea.

Izangaiak zutik hasiko du saioa, 8 metroko sokari eskuez helduz

Luzera hori igotzeko eskuez eta hankez baliatuko da, eta goian kokatutako eraztuna 30 segundoko denboran edo gutxiagotan ikutu beharko du.

Saioa adierazi bezala gainditzen duenak bakarrik lortuko ditu 10 puntuak; bestela eginez gero, 0 puntu lortuko ditu.

Baremoa

LORTUTAKO ALTUERA BALIOA PUNTUTAN

8 m. 10

7 m. 0

6 m. 0

5 m. 0

4 m. 0

3 m. 0

2 m. 0

1 m. 0

2.– Sabel-Giharrekikoak.

Ahozgora, zangoak batera, eskuak garondoan gurutzatuta, oinak mailen kontra gatigatuz.

2.1.– Izangaia eseri egiten da eta gorputz enborrari ezkerrerantz eraginez, ezkerreko belauna jo behar du eskubiko ukondoaz.

2.2.– Hasierako egoerara itzuli.

2.3.– Eseri eta gorputz enborrari eskumara eraginez, eskubiko belauna jotzen du ezkerreko ukondoaz.

2.4.– Hasierako egoerara itzuli.

Baremoa

ERREPIKAPENAK BALIOA PUNTUTAN

25 baino gutxiago 0

25 25

26 26

27 27

28 28

29 29

Gehienez 50 aldiz egin arte 50

3.– Beso flexioak.

Esku eta oinetan oinarrituta; besoak luzatuta eta eskuak lurrean jarrita, sorbaldaren zabaleran, enborra eta zangoak luzatuta, beso flexioa egingo da bularrerakin markagailua jo arte, eta ezingo da lurra gorputzaren beste alderen batez ukitu.

Besoak luzatzerakoan, ezingo da orekaketa mugimenurik egin, ez soin enborrarekin eta ez aldakarekin. Bai zangoei, bai aldakari eta bai soin enborrari zuzen eutsi beharki zaie.

Saioa hasiz gero, ezin hartu ahal izango da atsedenaldirik eta ongi egindako flexioak hartuko dira kontuan.

Baremoa

ERREPIKAPENAK BALIOA PUNTUTA

20 baino gutxiago 0

20 20

21 21

22 22

23 23

Horrela gehienez 40 arte 40

4.– Aulki gainetiko jauziak.

Izangaia zutik jarriko da aulkiaren alde batean.

Bi hankak batera dituela aulkiaren gainetik egingo da salto, aulkiaren alde batetik bestera behin eta berriro.

Baremo

ERREPIKAPENAK BALIOA PUNTUTAN

40 baino gutxiago 0

40 40

41 41

42 42

43 43

44 44

Horrela gehienez 50 arte 50

5.– Trizepsak.

Ahozgora, zangoak batera aulki batean oinarrituta eta besoak luzatuta eta beste aulki batean oinarrituta, sorbaldaren zabaleran, izangaiak beso flexioa egingo du besoa eta besagainaren artean 90 graduko angelua lortu arte.

Baremoa.

ERREPIKAPENAK BALIOA PUNTUTAN

20 baino gutxiago 0

20 20

21 21

22 22

23 23

Horrela gehienez 30 arte 30

6.– Izar jauziak.

Kokoriko, zangoak bilduta eta besoak aurrean zangoen artean jarrita, jauziak egin behin eta berriro besoak eta zangoak luzatuz.

Baremoa.

ERREPIKAPENAK BALIOA PUNTUTAN

15 baino gutxiago 0

15 15

16 16

17 17

18 18

Horrela gehienez 20 arte 20

7.– Artaziak. Ahozgora, zangoak batera eta eskuak garondoan gurutzatuta, enborra eta hankak lurrean oinarrituta.

Izangaiak hankak jasoko ditu, lehenengo bat eta gero bestea, lurra ikutu gabe.

Baremoa

ERREPIKAPENAK BALIOA PUNTUTAN

80 baino gutziago 0

80tik 90era 5

90tik 100era 15

100etik 110era 20

110etik gora 30

8.– Barrako ariketa

Izangaia barratik zintzilik jarriko da, besoak luze dituela eta oinek lurra ikutzen ez dutela.

8.1.– Beso flexioa egingo du okotzarekin barra gainditu arte.

8.2.– Hasierako jarrerara itzuli.

Baremo

ERREPIKAPENAK BALIOA PUNTUTAN

5 baino gutxiago 0

5 10

6 12

7 14

8 16

9 18

10 20

Lasterketa saioa, 60 metro.

Hasierako jarrera zutik izango da, aurreko oina irteerako marra ukitzen.

Baremo

DENBORA BALIOA PUNTUTAN

7”6 100

7”7 90

7”8 80

7”9 70

8”0 60

8”1 50

8”2 40

8”3 30

8”4 20

8”5 10

8”5 baino gehiago 0

Erresistentzia hariketa 7 km.ko tartean.

Baremo

DENBORA BALIOA PUNTUTAN

25’ 100

26’ 94

27’ 88

28’ 82

29’ 76

30’ 70

31’ 64

32’ 58

33’ 52

34’ 46

35’ 40

36’ 34

37’ 28

38’ 22

39’ 16

40’ 10

40’ baino gehiago 0

Igeriketa saioak (igerilekuan).

a) Ur-azalean mantentzea.

Izangaia ur-azalean egongo da, geldi, jarrera aldatu gabe eta ezeri heldu gabe.

Ezkerreko edo eskubiko eskuaz kilo bateko pisuari eutsiko dio minutu bateko denboran zehar eta ariketa gainditu ahal izateko pisu horrek ez du ukitu beharko urik.

Baremoa

Gaindituz gero 10 puntu

Gainditzen ez bada, 0 puntu

b) Abiadura saioa, 100 metro.

Izangaiak igeri egin beharko du estilo librean 100 metroko tartea 2 minutu eta 30 segundu baino denbora laburragoan.

Baremoa

Gaindituz gero 15 puntu

Gaintitzen ez bada 0 puntu

c) Ur-azpiko saioa.

Izangaiak ur-azpitik 25 metroko gehinezko tartea zeharkatu beharko du.

Baremo

METROAK BALIOA PUNTUTAN

1 1

2 2

3 3

4 4

Horrela gehienez 25 metrora arte 25

4. ERANSKINA
PROBA PSIKO-FISIKOAK

1.– Sendotze testa.

Honako proba hau, 30 segunduko 10 hariketa egitean datza. Ariketen artean, hots, bata eta bestearen artean, 30 segundoko atsedena egingo da.

Honako ariketa hau, gehienez, 10 puntu baloratuko da.

2.– Begi eta sistema eragilearen arteko koordinazioa eta aplikazio pista.

Honako proba hau 4 ariketa ezberdin jarraian egitean datza. Ariketok koordinazioa, abiadura, indarra eta automatismoa neurtuko dituzte.

Honako ariketa hau, gehienez, 65 puntu baloratuko da.

3.– Lan bertikalak eta zenbait zelai motaren gaineko lasterketa.

Proba hau elkarren ondoko hiru ariketa egitean datza. Ariketokin lan edo zeregin garrantzitsuak betetzerakoan hartzen diren jarrerak ebaluatuko dira. Aipatutakoak, horrelakoak adibidez izango dira: bertigo egoerei aurre egiteko gaitasuna, potentzia gaitasuna, koordinazio psikomotorea, lan bat egiterakoan duen azkartasun edo arintasuna eta zenbait zelai motaren gaineko lasterketetara egokitzeko gaitasuna

Ariketa hau, gehienez, 10 puntu ebaluatuko da.

4.– Armarik gabeko borroka.

Basbekiak jantzirik, gorputzez gorputzeko borroketan datza honako proba hau. Berauetan 4 izangaiek esku hartuko dute eta beraien artean borrokatu beharko dute. Borrokek 3 minutu iraungo dute.

Proba honetan, gaitasun kritikoak babea tekniketan ebaluatuko dira.

Honako ariketa hau, gehienez, 25 puntu baloratuko da.

5.– Intentsitate psikomotorearen eta taxuaren proba.

Honako proba hau,eskoltaren betekizun garrantzitsuenetan oinarrizko eskumenak izatean datza. Aipatutakook horrelakoak adibidez izango dira: potentzia, koordinazio psikomotriza, nekearen kontrako erresistentzia, lana betetzean daukan arintasuna eta habilidadea.

Gehienez, 35 puntu emango zaizkio.

6.– Trebetasun eta indar testa.

Honako proba hau, gimnasioan zehar barreiaturiko zenbait elementu erabiliz, lurra ukitu gabe, antolatutako ibilbide osoa egitean datza.

Gehienez, 10 puntu emango zaizkio.

7.– Iraupen lasterketa.

Landan edota mendian zehar egin beharreko 12.300 metroko lasterketa egitean datza.

Gehienez, 10 puntu emango zaizkio.

8.– Orientazio proba.

Proba honetan horrelakoak adibidez ebaluatuko dira, besteak beste: orientazio gaitasuna, espazioaren pertzepzioa, lana betetzean duen arintasun eta doitasuna.

Proba hau, gehienez, 10 puntu baloratuko da.

9.– Eguneko eta gaueko ibilbide landatarra.

Proba honetan honako hauek ebaluatuko dira: nekearen kontrako erresistentzia gaitasuna eta denbora-espazioaren orientaziorako gaitasuna.

Proba hau gaintitzen ez duten izangaiak ez gaitzat joko dira proba psikofisikoetan.

5. ERANSKINA
EUSKARAKO AZTERKETAK

5 EUSKALDUNTZE MAILA 10 PUNTU

6 EUSKALDUNTZE MAILA 20 PUNTU

7 EUSKALDUNTZE MAILA 30 PUNTU

8 EUSKALDUNTZE MAILA 40 PUNTU

ERTZAINTZAREN 1. HIZKUNTZA

ESKAKIZUNA 50 PUNTU


Azterketa dokumentala