Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Caja Vital Kutxa
364

IRAGARKIA, Aparteko Batzar Nagusirako deiaren berri emateko dena.

2000ko urtarrilaren 20an Administrazio Kontseiluaren bileran hartutako akordioaren arabera, Kontseilari Orokor jaun-andre guztiei dei egiten zaie datorren otsailaren 11n (ostirala) izango den Aparteko Batzar Nagusira. "Caja Vital Kutxa Fundazioa" Kultur Aretoan (Posta, Bakea eta Independentzia kaleetatik sarrera) izango da arratxaldeko 18:30etan lehen deialdian eta ordu erdi geroago bigarrenean, honoko

EGUNEKO GAI-ZERRENDAREKIN

1.– Batzar Nagusiaren eraketa.

2.– Kontseilari Nagusi berrien jabetza hartzea.

3.– Korporazio Eratzaileen lau ordezkarien hautaketa Administrazio Kontseilukide izateko.

4.– Korporazio Eratzaileen bi ordezkarien hautaketa Kontrol Batzordeko kontseilukide izateko eta beste bat Udal Korporazioen ordezkarien artean.

5.– Bileraren akta onartzeko akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 21a.

Administrazio Kontseiluaren lehendakariak,

JUAN MARÍA URDANGARIN BERRIOTXOA.


Azterketa dokumentala