Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
356

IRAGARKIA, Hernanin (Gipuzkoa) Elizatxo Ikastola handitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO/1/00.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hernanin (Gipuzkoa) Elizatxo Ikastola handitzeko lanak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Hernani.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: zazpi hilabete, zuinketa-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipenaren era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipenaren era: enkantea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 165.423.002 PTA (994.212,27 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurralde Burutza.

b) Helbidea: Andia 13.

c) Herria eta posta kodea: 20004 Donostia-San Sebastián.

d) Telefonoa: 943 41 28 97.

e) Faxa: 943 41 28 51.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko otsailaren 4a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, E kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 17. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko otsailaren 8ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" kartazalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz –Lakua II, 3. solairua-.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hamar egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua –0 Aretoa–.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Eguna: 2000ko otsailaren 10a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarki-gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 13a.

Baliabide zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala