Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
355

LEHIAKETA. Iragarkia, "administrazio-idazkietan oinarritutako testuak idazteko ikastaroak" emateko zerbitzuetako administrazio-kontratua esleitzeko (Esp. KBN C02/47/1999).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C02/47/1999.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: administrazio-idazkietan oinarritutako testuak idazteko ikastaroak emateko kontratua.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): behin betiko fidantza gordailatzen denetik hasita 2000ko abenduaren 31ra arte, oinarri teknikoen pleguaren 2. klausulan zehazten den egutegiaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak, 1999ko abenduaren 23ko Ebazpenarekin bat.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 34.650.000 PTAko gutxi gorabeherako aurrekontua (208.250,69 euro); modulu eta ikasle-taldeko prezioa: 765.000 PTA (4.597,742599 euro).

Kontratuaren kontu-unitatea: kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan. Eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2000ko otsailaren 9a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: III taldea, 3 azpitaldea, B kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko otsailaren 9ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguaren 7. klausulan zehazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintza ekonomikoak zabaltzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxieneko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez dagokio.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2000ko otsailaren 10a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak (edo esleipendunek) ordainduko ditu, Administrazioak ezartzen duen proportzioaren arabera.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio):

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 12a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala