Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
353

EBAZPENA, 1999ko abenduaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, zeinaren bitartez, 1999ko edizioko Musika Sorkuntza Garaikidearentzako Sariak direla eta, Epaimahaiak hartutako erabakia jakinarazten den.

AURREKARIAK

1.– 1999ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn 1999ko uztailaren 14ko Agindua, Kultura sailburuarena, 1999ko edizioko Musika Sorkuntza Garaikideari Sariak emateko deialdia egiten duena eta sari horiek arautzen dituena.

2.– Aipatu Aginduaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraiki eta Kultura sailburuak 1999ko azaroaren 26an emandako Aginduaren bidez osatutako berariazko Epaimahaiak 1999ko abenduaren 10ean Gasteizen bere erabakia eman zuela kontuan hartuta,

Hauxe

EBATZI DUT:

Lehena.– 1999ko edizioko Musika Sorkuntza Garaikidearentzako Sarien Epaimahaiaren erabakia jakinaztea. Epaimahaiak aho batez Sariak honako Musika Sorkuntza Garaikideei ematea erabaki du.

Saria: Hilario Extremiana Barrasa jaunaren "Interludio variado –Termes III-" konposaketari.

Saria: Javier Jacinto Rial jaunaren "Quinteto n.º 1 (Haizearen ahotsa)" konposaketari.

Saria: M.ª Eugenia Luc De Cazzaniga andrearen "Nada es mejor" konposaketari.

Saria: Sofía Martínez Ramírez andrearen "A inventari i numeri / Distrazione interplanetaria / Como nel como" konposaketari.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko abenduaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala