Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
351

AGINDUA, 2000ko urtarrilaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Zayer, S.A.k jaulkitako baloreak, Bilboko Burtsan kotizatzeko onartuak, negoziatzetik baztertzea xedatzen duena.

1999ko abenduaren 31n, Zayer, S.A. sozietatearen Akziodunen Aparteko Batzar Nagusi Orokorrak erakunde eskudunari sozietate horren akzioak Bilboko Burtsan kotizatzetik bazter zitzala eskatzea erabaki zuen.

Baztertzeko erabakia bazkide guztiek aho batez hartu zuten, Batzar Unibertsalean bilduta.

Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren hogeita bederatzigarren paragrafoak dioenez, Autonomia Erkidegoak du eskumen esklusiboa Merkataritzako Burtsak eta merkantziak eta baloreak kontratatzeko gainerako zentroak indarrean den legeriaren arabera ezarri eta arautzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Baloreak Kontratatzeko Zentroen araubide juridikoa ezartzen duen martxoaren 9ko 159/1999 Dekretuaren 6. artikuluak dioenez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak du eskumena Bilboko Burtsan bakarrik negoziatzen diren baloreak negoziaziotik baztertzea erabakitzeko.

Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 16ko 99/1999 Dekretua kontuan hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Zayer, S.A. enpresak jaulkitako baloreak Bilboko Baloreen Burtsan negoziatzetik baztertzea.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 12a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala