Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
347

EBAZPENA, 2000ko urtarrilaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Irakasle Titularrak izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 1999ko urtarrilaren 19ko (otsailaren 12ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez egin zen.

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1999ko urtarrilaren 19ko (otsailaren 12ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Irakaskuntza-Kidegoetako plaza batzuk betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 1999ko irailaren 24ko (urriaren 14ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hauek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko, Unibertsitateko Irakasle Titularrak izendatzea erabaki du:

Unibertsitateko Irakasle Titularrak:

.– Aintzane Doiz Bienzobas andrea NAN-zkia. 14.602.322, jakintza-arloa: "Ingeles Filologia". Saila: Ingeles eta Alemaniar Filologia.

.– Francisco Jose Perez Elortondo jauna, NAN-zkia. 72.571.756, jakintza-arloa: "Elikadura eta Bromatologia". Saila: Farmazia, Elikadura,Teknologi eta Animal Ekoizpena.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2000ko urtarrilaren 14a.

ERREKTOREA.
E.E. (96-11-5eko Erabakia)
Irakasleen errektoreordea,
MIREN AZKARATE VILLAR.

Azterketa dokumentala