Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
345

EBAZPENA, 2000ko urtarrilaren 14koa, Nekazaritza zuzendariarena, zeinaren bitartez Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduan aurreikusitako egokitzapen-garaia finkatzen baita (agindu horren bidez, artzain txakurren inguruan lehiaketa eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortu, eta lehiaketen nahiz gertakizunen aintzatespen ofiziala arautu zen).

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduaren bitartez, artzain txakurren inguruan lehiaketa eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortu, eta lehiaketen nahiz gertakizunen aintzatespen ofiziala arautu zen (1999ko abuztuaren 30eko EHAA, 165. zk.koa)

Lehiaketa edo bestelako gertakizun bat ofizialtzat hartu ahal izateko, beharrezkoa da parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko txakur guztiak bat etor daitezen aipaturiko agindu horren eranskinean ofizialki onartutako arraza-prototipoekin. Horrez gain, eranskinaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera, eranskinaren 1. paragrafoko arrazen arteko gurutzaketen ondorioz sortutako arraza-taldeak, eta 1. paragrafoko arrazen eta bestelako arrazen arteko gurutzaketen ondorioz sortutako arraza-taldeak ere onartuko dira egokitzapen-garaian zehar, baina ez da zehazten garai hori zenbatekoa den. Hortaz, beharrezkoa da egokitzapen-garaia zehaztu eta finkatzea.

Beraz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduaren azken xedapenetariko lehenengoan ezarritakoaren arabera, artzain txakurren inguruan lehiaketa eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortu, eta lehiaketen nahiz gertakizunen aintzatespen ofiziala arautu baitzen haren bitartez, hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduaren eranskineko 2. paragrafoan ezarritako egokitzapen-garaia finkatu da: 10 urtekoa izango da (agindu horren bidez, artzain txakurren inguruan lehiaketa eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortu, eta lehiaketen nahiz gertakizunen aintzatespen ofiziala arautu zen).

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko urtarrilaren 14a.

Nekazaritza zuzendaria,

JOSE ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala