Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 1999ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
830

IRAGARPENA, Ataunen Agauntza ibaiaren zati bat eta Aitzarte errekarekin elkartzen den lekua atontzeko proiektu aldatuko obrak egiteko kontratuaren esleipenaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Uren Zuzendaritza. Wellingtongo dukea, 2 Vitoria-Gasteiz, 01010.

c) Espediente zenbakia: 37/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu mota: Obra-kontratua.

b) Helburua: Ataunen Agauntza ibaiaren zati bat eta Aitzarte errekarekin elkartzen den lekua atontzea.

c) Loteak:

d) EHAA: 1998-11-11.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: Presazkoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Guztira: Laurogeita hamar milioi berrehun eta sei mila laurehun eta bederatzi (90.206.409) pezeta.

5.– Esleipena:

a) Eguna: 1998ko abenduaren 30a.

b) Kontratista: Construcciones Amenabar, SA.

c) Nazionalitatea: Espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: Laurogeita bi milioi berrogeita hamabi mila eta hirurogeita hemeretzi (82.052.079) pezeta.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria, JUAN MARÍA ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala