Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 1999ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
829

IRAGARPENA, Errenteriako Masti-Loidin Pekin errekaren ibilgua atontzeko proiektuko obrak egiteko kontratuaren esleipenaren berri emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Uren Zuzendaritza. Wellingtongo dukea, 2 Vitoria-Gasteiz, 01010.

c) Espediente zenbakia: 25/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Kontratu mota: Obra-kontratua.

b) Helburua: Errenteriako Masti-Loidin Pekin errekaren ibilgua atontzea.

c) Loteak:

d) EHAA: 1998-10-22.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: Presazkoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Guztira: Ehun eta laurogeita bat milioi bederatziehun eta hamahiru mila eta hamahiru (181.913.013) pezeta.

5.– Esleipena:

a) Eguna: 1998ko abenduaren 17a.

b) Kontratista: Construcciones Mariezcurrena, SL.

c) Nazionalitatea: Espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: Ehun eta hirurogeita lau milioi bostehun eta hogeita hamabost mila zazpiehun eta hirurogeita bi (164.535.762) pezeta.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria, JUAN MARÍA ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala