Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 1999ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
826

ERABAKIA, 1998ko urriaren 7koa, Industria, Energia eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, Idiazabalgo Udalerriko (Gipuzkoako lurralde historikoan) etxeetan eta merkataritza-guneetan erabiltzeko kanalizatutako gas propanoa hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoaren administrazio-emakida «Repsol Butano, SA» merkataritza-erakundeari ematen diona.

Esptea.: C.A.-20/12.127/C.G.A.6/98/A.u.

GERTAKARIAK

1.– 1996ko maiatzaren 10ean, «Euskadiko Gas Baltzua SAk 1996ko maiatzaren 7an egindako idatzi bidez, Idiazabalgo udalerrian (Gipuzkoa) gas naturala hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikorako administrazio-emakida eskatu zion Gipuzkoako lehengo Lurralde Ordezkaritzari. Horretarako, zegokion proiektua eta ekonomi azterketa aurkeztu zituen.

2.– 1996ko uztailaren 1ean, lehengo lurralde ordezkaritzak jendaurrean jarri zituen «Euskadiko Gas Baltzua SAk» 1996ko maiatzaren 10ean aurkeztutako eskabidea eta proiektua. Jendaurreko informazio hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen - besteak beste- 1996ko uztailaren 23an.

3.– 1996ko irailaren 27an, 1996ko urriaren 23an egindako idatzi bidez, Idiazabalgo Udalak Gipuzkoako lehengo Lurralde Ordezkaritzari 1996ko abuztuaren 29ko bilkura osoan hartutako erabakiaa helarazi zion, ekainaren 15eko 10/1987 Legean adierazitakoaren arabera. Erabaki horren bidez Idiazabalgo udalak uko egiten zion «Euskadiko Gas Baltzua SAk» 1996ko maiatzaren 10ean eskatutako zerbitzu publikoa eskaintzeko erreserba-eskubideari.

4.– 1997ko urtarrilaren 31n, «Euskadiko Gas baltzua SAk», lehenagoko lurralde ordezkaritzari bidalitako 1997ko urtarrilaren 28ko idatzi bidez uko egin zion 1996ko maiatzaren 10ean eskatutako administrazio-emakidari. Horrenbestez, artxibatu egin zen eskaera egitean hasitako emakida-espedientearen eskabidea.

5.– Eduardo F. Martinez Perez jaunak, 1998ko uztailaren 7an, «Repsol Butano SA»ren (egoitza: Urkijo zumarkalea 80; Bilbao) izenean eta ordezkapenean, Idiazabalgo udalerrian (Gipuzkoa) kanalizatutako gas propanoa hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoaren administrazio-emakida eskatu zion Gipuzkoako Lurralde Bulegoari, hirurogeita hamabost urteko eperako. Eskabide horrekin batera ekonomi azterketa eta proiektua aurkeztu ziren. Hona proiektu horren ezaugarriak:

– Biltegiratzea: Petrolioaren gas likidotua (PGL) 49.500 litro kubikoko edukiera duten altzairuzko bi ontzietan, behar bezala itxita dagoen tokian kokatuta.

– 3.020 metroko banaketa-sarea, ia trazadura osoa lurpean dagoelarik, dentsitate ertaineko 160, 110, 90, 63, 40 eta 32 mm.ko diametro normalizatuko polietilenozko hodien bitartez. Sarea bateragarria izango da gas naturalak garraiorako duen potentzialerako.

– Zerbitzuko gehienezko presio erlatiboa: B presio ertaina. – Aurrekontu osoa: hamabost milioi (15.000.000) pezeta.

– «Repsol Butano, SAk» 1998ko uztailaren 7an aurkeztutako eskabidean dauden gainerako ezaugarri teknikoak Gipuzkoako Lurralde Bulegoan dagoen espedientean azaltzen dira.

6.– Aipatutako eskabideak jendaurreko informazioaren tramitea bete zuen, hala agintzen baita Gas Erregarrien Zerbitzu Publikoaren Araudi Orokorraren 11. atalean; delako araudia urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez onartu zen.

7.– Idiazabalgo udalbatzako bilkura osoak honako erabaki hau hartu zuen 1998ko irailaren 22an: 1) «Repsol Butano, S.A.k» Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari administrazio-emakida eskatu dio gas naturala banatzeko Idiazabalgo udalerrian. Industri Sailak jendaurrean ipini du dagokion espedientea eta Idiazabalgo udalari horri buruzko irizpena eskatu dio. Gogorarazi behar dugu 1996an Euskadiko Gas Baltzua SA izan zela eskabide berbera egin zuena eta udal horrek urte bereko abuztuaren 29ko bilkura osoan hartu zuela horri buruzko erabakia. Baina, geroago «Euskadiko Gas Baltzua SAk» uko egin zion gas zerbitzua emateko erreserba-eskubideari eta espedientea gelditu egin zen. Udalak erabaki behar du gasaren banaketa-zerbitzua emateko eskubidea erreserbatu nahi duen edo, aitzitik, aipatutako zerbitzu hori berriro ere beste baten eskuetan utziko duen. Kontuan hartuta Repsolek azken urteotan ia ia Idiazabalgo erdigune osoa gasifikatu duela, udalbatzak aho batez erabaki du honako hau: 1.– Gasa banatzeko zerbitzua eskaintzeko erreserba-eskubideari uko egitea (Erregai Gaseosoen arloan Ekintzak Koordinatuta Garatzeko Oinarrizko Xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legearen 1. ataleko 3. idazatian udalei aitortzen zaien eskubidea). 2.– Erabaki hori Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoari jakinaraztea.

Gertakari hauei ondoko zuzenbidezko oinarriak aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Industria, Energia eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari dagokio erabakia emateko eskumena, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena ezartzen duen Dekretua hirugarrenez aldatzeari buruzko urriaren 14ko 227/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2.– «Repsol Butano, S.A.» merkataritza-erakundeak, eskabidea eta proiektua aurkeztu zituen 1998ko uztailaren 7an Lurralde Ordezkaritzan. Jendaurreko informazioak iraun zuen bitartean, ez zen ez eskabiderik ez lehian egon zitekeen proiekturik aurkeztu. Jendaurreko informazioa urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuko 11. atalean arautua dago.

3.– Idiazabalgo Udalak, gasez hornitzeko zerbitzu publikoa bere gain hartzeari uko egin zion 1998ko irailaren 22an egindako Osoko Bilkuran. Zerbitzu publiko hori emateko ahalmena zenbait atalek aitortzen diote Udalari, honakook: ekainaren 15eko 10/1987 Legearen 1. eta 6. atalek (Gas-erregaien alorrean Jarduera Koordinatuak Garatzeko Oinarrizko Xedapenak biltzen dituen Legea), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 86.3 atalak aurreikusitakoarekin bat (Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

4.– «Repsol Butano, S.A.» merkataritza-erakundeak 2913/1973 Dekretuaren 10. atalak ezarritakoa bete du, eskaerari, burutzeko-epeari, hornitzen hasteko epeari eta proiektuari dagokionez, eta hala frogatzen du espedienteak. Proiektuak (dagozkion memoria, eroanbideen plano orokorra eta aurrekontua) ondokoa biltzen du: horniduren bermeak, ustiapenaren ekonomia-erregimena eta B presio ertaineko sareari buruz indarrean dauden arau teknikoak, bai sare horiek eraikitzeari dagokienez, bai horien mantenimenduari eta etorkizunean gas naturala garraiatu eta banatu ahal izateko aukerari dagokionez.

5.– «Repsol Butano, S.A.» merkataritza-erakundeak esperientzia handia du Gipuzkoako Lurralde Historikoko etxeetan eta merkataritza-guneetan erabiltzeko kanalizatutako propano gasa banatzen. Esperientzia hori aurkeztutako eskabide eta memorian jasota dago.

Hori guztia kontuan hartuta,

ERABAKI DUT:

1. atala.– Idiazabalgo udalerriko (Gipuzkoako Lurralde Historikoan) etxeetan eta merkataritza-guneetan erabiltzeko kanalizatutako gas propanoa hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoaren administrazio-emakida «Repsol Butano, SA» enpresari ematea.

2. atala.– «Repsol Butano, SA» enpresari ondoko baldintzetan eskaintzen zaio emakida:

1.– «Repsol Butano, SA» enpresak 300.000 (hirurehun mila) PTA jarri beharko ditu, bi hilabeteko epean, fidantza bakarrean edo bat baino gehiagotan, instalazio-eginbeharren berme gisa, ekainaren 15eko 10/1987 Legearen 7. atalean aurreikusitakoaren arabera. Fidantza hori Euskadiko Gordailuen Kontu Nagusian jarriko da, dirutan, estatuko baloreetan, edo banku-abalen bidez, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuaren 11. ataleko 3. idazatian xedatutakoaren arabera, edo aseguru-kontratu baten bidez. Azken aukera horren kasuan, aseguru-kontratua ematen duten aseguru-etxeek araudi honen menpe egon beharko dute: 1954ko abenduaren 16ko Legearen eta aseguru pribatua antolatzeari buruzko abuztuaren 2ko 33/1984 Legearen menpe, eta Espainia EEEri atxikitzeko Itunaren ondoriozko konpromisoak egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/86 Legegintzako Errege Dekretuaren menpe.

Instalazioek baimena jaso eta muntatzeko baimenean ezartzen diren epeetan eraiki ondoren, instalazioak martxan jartzeko akta edo aktak formalizatzen direnean itzuliko zaio «Repsol Butano, SA» enpresari fidantza.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana