Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 1999ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
825

93/1999 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Centro de Desarrollo Empresarial Margen Izquierda-Ezkerraldea Enpresak Garratzeko Zentro S.A. sozietateak egin behar duen kapital handiagoketan parte hartzeko, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (ISEB) baimena ematen diona.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB) sortu zeneko ekainaren 10eko 5/1981 Legeko 4.2 atalean zera xedatzen da, alegia, interes berezia duten enpresetako kapital sozialean partte hartu ahal izango duela baltzuak, baina, horretarako Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso beharko duela aurrez kasu bakoitzari ezarri dakizkiokeen baldintza bete.

Uztailaren 27ko Euskal Ondarearen 14/1983 Legearen 44.2 atalak xedatzen du, Jaurlaritzak, Eskubide Pribatuko Ente Publikoei baimena eman ahalko diela edozein eratako sozietateak sortu edo beraietan parte hartzeko, Enteen aurrekontuen kargura, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta aipatutako Enteen gainetik dauden kasuan kasuko sailburuaren artean batera proposatutako Dekretu bidez.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuko (ISEB) Administrazio Kontseiluak 1998ko azaroaren 19an egin zuen bileran Centro de Desarrollo Empresarial Margen Izquierda-Ezkerraldea Enpresak Garratzeko Zentro S.A. sozietateak egin behar duen kapital-handiagoketan parte hartzeko eskabidea egiteko akordioa hartu zuen. Eskabide horrek, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (ISEB) partaide izateko baimena ematea darama bere baitan. Partaidetza laurogeita hamasei milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (96.250.000) pezetakoa izango da, hau da, handiagoketaren -ehun eta laurogeita hamabi milioi eta bostehun mila (192.500.000) pezetaren-, %50. Aurreko lerroaldean esan denari jarraituaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da horretarako.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko otsailaren 9an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Centro de Desarrollo Empresarial Margen Izquierda-Ezkerraldea Enpresak Garratzeko Zentro S.A. sozietateak egin behar duen kapital-handiagoketan parte hartzeko Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuari (ISEB) baimena ematen zaio. Partaidetza laurogeita hamasei milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (96.250.000) pezetakoa izango da, hau da, handiagoketaren -ehun eta laurogeita hamabi milioi eta bostehun mila (192.500.000) pezetaren-, %50a.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazioa sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala