Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 1999ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
824

92/1999 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Zabalgarbi, S.A. enpresak egin behar duen kapital-gehiketan parte hartzeko, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44.2 atalean xedatzen denez, Jaurlaritzak, zuzenbide pribatupeko izaiki publikoei edozein eratako sozietate sortzeko edo horietan partaide izateko baimena eman ahal izango die, baina, beti ere, bakoitzak dituen aurrekontuen kargura noski. Horretarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak eta aipatu diren erakunde instituzionalak hari atxikita daudeneko Saileko sailburuak egin beharko dute baterako proposamena.

Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak, 1998ko abenduaren 11n egin zuen bileran, Zabalgarbi, S.A. enpresak egin behar duen 800 milioi pezetako kapital-gehiketan, Energiaren Euskal Erakundeak, kapital sozialaren %10arekin, parte hartzeko baimena emateko akordioa hartu zuen. Ordainketa egiteko baimena ere eman zitzaion, baina, horretan, Administrazio Kontseiluak har dezan akordioari jarraitu beharko dio. Aurreko lerroaldean esan denaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da hori egin ahal izateko.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko otsailaren 9an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Zabalgarbi, S.A. erakundeak egin behar duen kapital-gehiketan 80 milioi pezetekin parte hartzeko baimena ematea Energiaren Euskal Erakundeari. Guztirako gehiketa 800 milioi pezetakoa izango da; ondorioz, partaidetza, dirutza osoaren %10ekoa. Baimena ematen da baita ere, %25 1999ko urtarrilaren 15a baino lehen ordaintzeko eta gainontzekoa 1999ko apirilaren 15a baino lehen.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala