Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 1999ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
823

ERABAKIA, 1999ko otsailaren 8koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko konparaziozko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebazten dituena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 1998ko maiatzaren 12ko Erabakiz (EHAA, 1998-05-22; 94 zk.), hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogetarako deia egin zuen.

Deialdi honetako konparaziozko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 1998ko urriaren 27ko Erabakiz (EHAA, 1998-11-06; 212 zk.) argitaratu zen.

Zerrenda honen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Gauzak horrela,

ERABAKI DUT:

1.– Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko konparaziozko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak gaitzestea.

2.– Erabaki honetan xedatutakoaren kontra errekurtso arrunta ezarri ahal izango da Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuaren aurrean, berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko otsailaren 8a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala