Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 1999ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
820

22/1999 ERABAKIA, urtarrilaren 25ekoa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzainaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera, onartzeko dena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 22ko 3199/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen, Osakidetzako erakunde sanitarioetan, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzainaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobak egiteko.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 29ko 29/1998 Erabakiaren bidez, onartu egin zen Osakidetzako erakunde sanitarioetan goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzainaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobetako oposizio-fasea gainditu dutenen zerrenda.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 3ko 55/1998 Erabakiaren bidez, onartu egin zen, puntuazioaren hurrenkeran, Osakidetzako erakunde sanitarioetan goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzainaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobetako oposizio-fasea gainditu dutenen zerrenda.

Epaimahaiak oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin–behineko zerrenda egin duenez, deialdi horretako 5.6. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako erakunde sanitarioetan goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzainaren kategorian, estatutupeko langile gisa lanpostuak betetzeko hautaprobetako oposizio-fasea gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera, onartzea. Zerrenda erabaki honetako eranskinetan agertzen da: lehenengo eranskinean destinoa eskuratu duen hautagaia agertzen da, eta bigarrenean oposizio-fasea gainditu duten hautagaiak.

Bigarrena.– I. eranskineko hautagaiak, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 10 egun balioduneko epean, bere onespena eman beharko dio esleitu zaion destinoari.

Hirugarrena.– Esleitu zaion destinoari bere onespena ematen ez dion hautagaiak hautaprobetako eskubideak galduko ditu.

Laugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko urtarrilaren 25a.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria,

IÑAKI FERNÁNDEZ MENDIZABAL.

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

14847145 PEREZ ANSORENA, M. ANGELES 100,12 43,5 143,62

II. ERANSKINA / ANEXO II

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

14847145 PEREZ ANSORENA, M. ANGELES 100,12 43,5 143,62

16040951 LEJONA MARTINEZ DE LECEA, BEGOÑA 72,12 28,94 101,06

<FONT SIZE=2>14594137 RAMIREZ GONZALEZ, M. DOLORES 75 18,10 93,10


Azterketa dokumentala