Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 1998ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4736

263/1998 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntz Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena.

Euskaltzaindiaren D tituluaren jarraipen gisa Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) sortu zenetik (1982/4/22ko Agindua, 1982/5/4ko EHAAn argitaratua eta 1982/9/20ko Agindua, 1982/11/6ko EHAAn argitaratua) hainbat baliokidetza ezarri izan zaizkio urteetan zehar Agiri honi, beste hainbat arau-xedapenen bidez, esate baterako Euskal Filologiako karrerarekin, hizkuntza eskola ofizialetako euskal ikasketen gaitasun-mailarekin eta abar. Xedapen horiek data desberdinetako testuetan barreiaturik daude, ordea, eta gertaera horrek bilatze-lana zaildu egiten du. Horregatik, arauzko erabaki horiek bildu egin dira dekretu honetan, erreferentzia bakar bat eskaintzeko. Biltzeaz gainera, zenbait kasutan eguneratu ere egiten da oraingoan baliokidetza horien balio-esparrua.

Era berean, kontuan hartzekoa da apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko prozesua arautzen duenak, bere 41. atalean baliokidetza batzuk ezartzen dituela bere esparruan.

Bestetik, garai bateko IGA, GUMA eta EIT ez dira dekretu honen xedapen-zatian aipatzen. Horiek irakasleen kasuan kasuko hizkuntz eskakizunarekin baliokidetzeko aukera 47/1993 Dekretuan finkatu zen, 42/1998 Dekretuaren idazkuntzaren arabera zehaztu zelarik, eta zehaztapen-lan horri jadanik amaiera eman zaio. Gaur egun ez da, gainera, ez IGArik eta ez GUMArik luzatzen.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko urriaren 6an egindako bilkuran berariaz aztertu eta onartu ondoren hauxe

1. atala.– Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) baliokide dira ondoko multzootan zehazten diren titulu eta egiaztagiriak (dekretu honetan izartxo bidez adierazten direnak balio-aitormenak dira):

– Euskaltzaindiaren D titulua.

– Labayru Ikastegiko 3. mailako agiria (1982ko irailaren 19a baino lehen emana).

3. multzoa: euskal filologiako ikasketak.

– Euskal Filologiaren alorreko irakasle-diplomatura*.

– Bizkaiko Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan euskal adarren batean egindako irakasle-diplomatura, 1985ean edo handik aurrera lortua denean*.

– Donostiako OHOko Irakaslegoaren Elizbarrutiko Irakasle Eskolan euskal adarren batean egindako irakasle-diplomatura, 1984an edo handik aurrera lortua denean* (Eskola hau itxita dago gaur egun).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lau irakasle-eskolotako tituludunei baliokidetza hori aitortu ahal izateko, EHAAk zehazten duen tramitazioa (1984/6/26ko Aginduaren lehen atala, 1984/7/9ko EHAAn, eta 1985/3/4ko Aginduaren lehen atala, 1985/5/8ko EHAAn) edo bere ordez ezartzen dena burutu behar dute kasuan kasuko irakasle-eskola horiek.

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren irakasleen 2. Hizkuntz Eskakizuna (HE2) (azterketa bidez lortua denean).

2. atala.– Euskal irakas-sisteman ezarri diren hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko, baliokidetzat joko dira honako hauek:

EGA (eta bere baliokideak).

EAEko hizkuntza eskola ofizialetako euskal ikasketen 4. maila gainditua izatea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Baimena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dekretu honetan ezarritakoa bete eta garatzeko xedapenak emateko. <P ALIGN="JUSTIFY">Bigarrena.– Honako arau hauek indargabetuta uzten dira:

– 1982/9/20ko Aginduaren 30. atalaren 1. puntuaren lehen pasartea eta 32. atalaren lehen pasartea (EHAA: 1982/11/6);

– 1984/6/26ko Aginduaren 2. atala (EHAA: 1984/7/9);

– 1991/11/15eko Aginduaren 1. atala (EHAA: 1991/12/4);

– 1997/2/14ko Aginduaren 1. atala (EHAA: 1997/3/24).

Hirugarrena.– Dekretu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Lehendakaria,

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala