Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 1998ko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4100

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">196/1998 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia-finantzazko kudeaketaren erregimena arautzeko dena.

Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen autonomia aitortzen du V. idazpuruan. Autonomia horren agerbideetako bat ikastetxeek beren jarduera ekonomiko-finantzarioa kudeatzeko duten ahalmena da, ikastetxeak bere Kudeaketa Proiektua onartu eta burutzean gauzatzen dena. Proiektu hori Urteko Kudeaketa Programaren bidez gauzatzen da urtez urte eta aurrekontua osatzea eta onartzea da programa horren atalik garrantzitsuena. Izan ere, aurrekontua ikastetxeen kudeaketarako funtsezko tresna da, baita baliabideen kudeaketan eraginkortasuna lortzeko helburua betetzen den ala ez neurtuko duena ere.

Horri dagokionez, Legearen V. idazpuruko IV. atalburuak, kudeaketa autonomiaz diharduenak, honako alderdiak, besteak beste, araudi bidez garatuko direla aurreikusten du:

1.– Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen aurrekontuaren egituraren zehaztapena, baita kontularitza osotuko kudeaketa-eredua eta diruzaintzakoa ere.

2.– Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen aurrekontuko diru-sarreretan baliabide soberakinak nola sartu.

3.– Aurkeztu beharreko kudeaketa-kontuen ereduaren zehaztapena, baita zenbatean behin aurkeztu beharko diren ere.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

I. ATALBURUA

HELBURUA ETA EZARPEN-EREMUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Dekretu honen helburua hau da: euskal eskola publikoko ikastetxeen ekonomia eta finantzazko kudeaketa-eredua osatzen duten prozedurak arautzea, haien kudeaketa-autonomia garatzeko.

2. atala.– Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako herri ikastetxe guztiei ezarriko zaie, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 1. atalburuko lehen eta bigarren idazatietan xedatzen denari jarraituz.

<FONT FACE="Garamond 3" II. ATALBURUA

IKASTETXEAREN AURREKONTUAZ

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 3. atala.– Ikastetxearen aurrekontua Urteko Kudeaketa Programa oinarri hartuta egingo da urtebete bakoitzerako. Aurrekontuan, batetik, gastu guztiak sartuko dira, bai ohiko funtzionamenduari dagozkionak bai egitekoak diren inbertsioei buruzkoak ere; eta bestetik, gastu horiei aurre egiteko lortzekoak diren diru-sarrerak, Dekretu honetan ezartzen denaren arabera. Diru-sarreren zenbateko osoa izango da gastu-ahalmenaren gehienezko muga.

Diru-sarrerak beren jatorriaren arabera sailkatuko dira eta gastuak, berriz, motaren arabera, EAEko aurrekontu orokorren sailkapen ekonomikoari jarraituz. Dirusarreren guztizkoa eta gastuen guztizkoa, nahitaez berdinak izango dira.

Ordezkaritza Organo Gorenak du eskumena ikastetxearen aurrekontua onartzeko eta, beharrezkoa bada, aurrekontuaren aldian aldiko aldaketak onartzeko.

<FONT FACE="Garamond 3"

LEHEN SEKZIOA

DIRU-SARREREN EGOERA-ORRIAZ

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 4. atala.– Aurrekontuko diru-sarreren egoera-orrian, ikastetxeak ekitaldian bere jarduera burutzeko jasotzeko dituen baliabide guztiak agertuko dira. Tasa akademikoak edo irakaskuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoak direla-eta ikastetxeak jasotako fondoak ez dira diru-sarreratzat hartuko.

5. atala.– Aurrekontuko diru-sarreren egoera-orrian honako baliabide hauek agertuko dira:

1.– Ikastetxeak EAEko aurrekontu orokorren pentzutan jasotzen dituen diru-kopuruak.

2.– Ikastetxeak bere jarduera dela-eta sortutako gastuei aurre egiteko beste herri administrazio batzuetatik jasotzen dituen diru-kopuruak, hala badagokio.

3.– Tasen edo irakaskuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen kargarik ez duten bestelako zerbitzuak emateagatik eskuratutako diru-kopuruak, baita Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 9. atalak tasak ordaintzetik saulbuesten dituen zerbitzuak emateagatik eskuratakoak ere.

4.– Irakaskuntza alorreko jarduerak burutzeko ikastetxeari emandako dohaintza eta legatuetatik sortutako diru-kopuru eta irabaziak, EAEaren Ondareari buruzko legedian ezarritakoaren kalterik gabe.

5.– Ikastetxearen ohiko jarduerak sortutako produktuak saltzeagatik eskuratutako diru-sarrerak nahiz material edo ekipamendu zaharkitua edo hondatua saltzeagatik eskuratutakoak.

6.– Indarreko legediarekin bat etorriz ikastetxearen ondasunak edo instalazioak erabiltzeagatik etor daitezkeen beste diru-sarrera guztiak.

7.– Aurreko aurrekontu-ekitaldian soberakin izandako baliabideak ere sartuko dira, hau da, ekitaldi horretako gerakinak. Ekitaldiaren gerakina honela kalkulatuko da: aurreko ekitaldiko gerakinari aribideko ekitaldian jasotako diru-sarrerak batuko zaizkio; ondoren, aribideko ekitaldian jada ordaindutako gastuak kenduko zaizkio kopuru horri.

8.– Azkenik, finantza-autonomiako banku-kontuetan sortutako interesak ere ikastetxeen diru-sarreren aurrekontuan sartuko dira.

6. atala.– Ikastetxearen aurrekontuko diru-sarreren egoera-orriaren egitura hauxe izango da:

1.– Aurreko ekitaldiko gerakina.

2.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik jasotako diru-sarrerak.

A.– Funtzionamendu-gastuetarako.

B.– Ekipamendurako.

C.– Obra txikietarako.

D.– Kudeaketa zuzeneko jantokietarako.

E.– Hezkuntza-esperientzia eta beste jardueretarako.

3.– Herri-administrazioetatik jasotako beste diru-sarrera batzuk.

A.– EAEko Administrazio Orokorreko beste Sail batzuetatik. B.– EAEko Toki eta Foru Administrazioetatik.

C.– EAEko beste erakunde ofizialetatik.

D.– Estatuko Administraziotik.

E.– Beste Herri Administrazio batzuetatik.

4.– Beste diru-sarrera batzuk.

A.– Zerbitzuak emateagatiko diru-sarrerak.

B.– Kudeaketa zuzeneko jantokietako kuotak.

C.– Legatuak, dohaintzak eta beste emari batzuk.

D.– Ondasunak salduz lortutako diru-sarrerak.

E.– Banku-interesak.

F.– Beste diru-sarrera batzuk.

7. atala.– Ekitaldi hasierako diru-sarreren egoera-orrian ondoko epigrafe hauek baizik ez dira beteko:

1.– Aurreko ekitaldiaren gerakina.

2.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik etorritako diru-sarrerak, Sailaren jakinarazpen ofiziala euskarri dutelarik.

3.– Herri administrazioetatik etorritako beste diru-sarrera batzuk, ematearen erabaki irmoa egonez gero.

4. epigrafea, beste diru-sarrera batzuei buruzkoa, ekitaldian zehar beteko da, behin diru-sarrerak bilduta. Salbuetsita geratuko dira kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzua duten ikastetxeak, zeina 1997ko ekainaren 10eko Aginduak arautzen baitu; kasu horretan, bazkalkideek zerbitzu hori finantzatzeko ordaindu beharreko kuoten zenbateko aurreikusia hasieratik agertuko da diru-sarreren aurrekontuan, horrek dakarren gastuari aurre egiteko egin beharreko gastu guztiak aurrekontuan sartu ahal izateko.

<FONT FACE="Garamond 3"

BIGARREN SEKZIOA

GASTUEN EGOERA-ORRIAZ

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 8. atala.– Gastuen egoera-orrian ohiko funtzionamenduko gastuak eta ekitaldian ordaindu beharreko ekipamendurako eta obra txikietarako inbertsioak jasoko dira, inbertsioetarako programa zentralizatuetan sartuta ez badaude. Atal honetan ezin dira langileek eragindako gastuak sartu; bestalde, ikastetxearen aurrekontuko baliabideak ezin dira erabili legediaren arabera herri administrazio lokal edo autonomikoak ordaindu beharreko zerbitzu publikoak edo betebeharrak estaltzeko.

Gastuen egoera-orria aurrekontuko bi bloketan antolatuko da: batetik funtzionamendu gastuak eta bestetik inbertsioak; bloke bakoitzean aurrekontuko artikulu bakoitzeko gastuak banakatuko dira, unean uneko indarreko EAEko aurrekontu orokorren sailkapen ekonomikoari jarraituz.

<FONT FACE="Garamond 3"

HIRUGARREN SEKZIOA

AURREKONTUAREN ALDAKETAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 9. atala.– Ordezkaritza Organo Nagusiak, ikastetxearen kudeaketaren azken erantzulea izanik, ikastetxearen aurrekontuaren aldaketak onartu ahal izango ditu, hurrengo bi ataletan ezarritakoaren arabera.

10. atala.– Ekitaldi ekonomikoan zehar aldaketak egin daitezke diru-sarreren egoera-orrian, ekitaldiaren hasieran aurreikusi gabeko diru-sarrerak bildu direlako edo hasiera batean aurrekontuan jarritakoa baino diru gehiago lortu delako.

Gehigarrizko diru-sarrera horiek ikastetxearen aurrekontuan sartzeko, beroriek ikastetxearen banku-kontuan benetan ordainduta egon beharko dira. 7. ataleko 2 eta 3. puntuetan sailkatutako diru-sarrerei dagokienez, aldiz, nahikoa izango da ikastetxeari ofizialki jakinaraztea ematearen erabaki irmoa.

Salbuespen gisa, kudeaketa zuzeneko jantokiak dituzten ikastetxeetan aurrekontuko diru-sarreren egoera-orria aldatu ahalko da baldin eta hasieran aurrekontuan sartu ziren mahaikide bakoitzeko kuotak gehitzea aurreikusten bada, gastuetan dagokion partidan ere gehitze hori egitearren, kuota horiek benetan ordaindu arte itxaron beharrik gabe.

11. atala.– Honelakorik gertatzen bada, aurrekontuko gastuen egoera-orria ekitaldian zehar aldatu ahalko da:

1.– Ekitaldiaren hasieran aurreikusi gabeko diru-sarrerak lortzen badira, edo hasiera batean aurreikusitakoa baino diru gehiago lortzen bada, aurreko ataletan ezarritakoarekin bat etorriz.

Kasu honetan, bai diru-sarreren kopuru osoa bai gastuena gehituko dira.

2.– Administrazio arduratsuaren irizpidea dela-eta, aurrekontuko partida ezberdinetarako hasieran aurreikusitakoa aldatzeagatik gastuak berresleitzen badira; horrek beti ekarriko du partida batean edo batzuetan gastua gehitzea eta beste partida batean edo batzuetan hori adina gutxitzea.

Kasu honetan, gastuen eta sarreren kopuru osoa berdin-berdin geratzen da.

Bi kasuetan, aurrekontuaren aldaketak gastuak benetan egin baino lehen burutu beharko dira.

12. atala.– Ekitaldi ekonomiko osoan zehar ikastetxeak aurrekontu eguneratu bat eduki beharko du, aurreko ataletan ezarritakoari jarraituz egindakoa. Ikastetxeak aldiro Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera bidaliko du aurrekontua, Dekretu honetako VI. atalean ezartzen den moduan.

<FONT FACE="Garamond 3" III. ATALBURUA

AURREKONTUZ KANPOKO ERAGIKETAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 13. atala.– Inoiz, azkenean hirugarren batek jasoko dituen fondoak jaso ditzakete ikastetxeek; kasu horretan, bitartekaritza lana baino ez dute egingo, eta dagozkien zenbatekoak jasotzaileei trasnferituko dizkiete besterik gabe.

Fondo horiek ez dira inola ere ikastetxearen aurrekontuan sartuko; beraz, ez dira aurrekontuko egoera-orrietan agertuko. Hala ere, diruzaintzan eta dagokion banku-liburuan kontabilitatezko ondorioak izango dituzte.

Aurrekontuz kanpoko diru-sarrera eta ordainketa horiek aurrekontutik berezitako partidetan azalduko dira.

Aurrekontuz kanpoko egoera-orri horietan honako fondo-mugimendu hauek sartuko dira:

1.– Ikasleentzako beka eta ikasketa-laguntzak, horiei dagozkien zenbatekoak ikastetxeak onuradunei zuzenean ordaintzen dizkienean.

2.– Eskola-garraioko banan-banako diru-laguntzak, horiei dagozkien zenbatekoak ikastetxeak onuradunei zuzenean ordaintzen dizkienean.

3.– Ikas-ekinezko prestakuntzako praktiketarako laguntzak, horiek enpresei, ikasleei edo irakasleei ordaindu behar izanez gero.

4.– Jantoki-zerbitzuez baliatzen diren ikasleentzako jantokirako laguntzak, ikastetxeak zuzenean kudeatzen ez dituen jantokiak badira, 1997ko ekainaren 10eko Aginduaren III. atalburuan ezarritakoaren arabera.

5.– Jasotako beste edozein fondo, ikastetxea fondo horien eskualdatzean bitartekari hutsa bada.

<FONT FACE="Garamond 3"

IV. ATALBURUA

AURREKONTUA GAUZATZEAZ ETA

KONTABILITATEKO KUDEAKETAZ

LEHEN SEKZIOA

AURREKONTUA GAUZATZEAZ

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 14. atala.– Euskal eskola publikoko ikastetxeen kudeaketa ekonomikoaren adierazgarri den aurrekontua gauzatzeko kudeaketa-kontuak egin beharko dira; bertan ekitaldian egin eta ordaindutako gastu guztiak, eta benetan bildutako diru-sarrerak agertuko dira.

Honi dagokionez, ikastetxeetako zuzendariak dira ikastetxe bakoitzeko aurrekontua gauzatzeko organoak.

Ikastetxeko zuzendariari dagokio gastuak baimentzea eta ordainketak agintzea.

15. atala.– Ikastetxeko zuzendariak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean eta bere ikastetxerako, honakoak kontratatu ahalko ditu: konponketa-obra txikiak, artapen-obrak eta mantenimendu-obrak, obra horiek azkar burutu behar badira eta fakultatibo eskudun batek egindako proiektu teknikorik behar ez bada; hornikuntzak, zerbitzuak, aholkularitza eta laguntza kontratuak, eta ezohikoak diren berariazko lan jakinetarako kontratuak, horien zenbatekoak bi milioitik gorakoak ez badira.

Ikastetxeko aurrekontuan sartuta dauden inbertsioak eta gastuak zenbateko horretatik gorakoak izanez gero, horiek burutu ahal izateko ikastetxeko zuzendariak izapideak egiten hasi beharko du, dagokion kontratazio-espedientea hasiarazteko aginpidea duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kontratazio-organoari beharreko eskabidea eginez, dagokion lurralde ordezkaritzaren bidez.

Atal honetan xedatutakoa kontratazioei buruzko indarreko legediaren kalterik gabe ezarriko da eta beti ere legedi horri lotuz.

16. atala.– Aurreko atalean ezarritakoa gorabehera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kontratazio-mahaiari dagokio ikastetxe gehienetarako interesgarri izan daitezkeen ondasun eta zerbitzuak homologatzeko lehiaketak izapidetzea, bai eta beste edozein izapide egitea ere, hori era zentralizatuan burutzea komenigarritzat jotzen bada, arrazionaltasun irizpideek hala agintzen dutelako eta ikastetxe gehienei eragiten dielako edo eragin diezaiekeelako.

17. atala.– Aurrekontua gauzatzeko printzipio hauek hartuko dira kontutan:

1.– Aurrekontuko ekitaldiko edozein unetan, gastuen gauzatzeari dagokion zenbatekoa ezingo da handiagoa izan benetan lortutako eta dagozkien banku-kontuetan sartutako diru-sarreren zenbatekoa baino.

2.– Gastuen eta diru-sarreren kontabilitateko egozketarako kutxa-irizpidea erabiliko da.

3.– Ikastetxeek ezingo dute langileri-gasturik egin.

4.– Ondasun higikorrak saltzeko dagokion lurralde ordezkaritzari jakinarazi beharko zaio aurretik.

5.– Ezingo da inola ere finantza-inbertsiorik burutu, ezta banku-kontuetako saldoaren erabilgarritasuna murriz dezaketen akordio edo itunik hitzartu ere, nahiz eta horrek interes altuagoak lortzea ekarri.

6.– Egindako gastuak beti eskura ordainduko dira, eta ez da onartuko ordainketaren gerorapen edo zatikapenik.

7.– Ikastetxeek ordainsariak ordain diezaizkiekete hizlari, profesional, artista eta abarri beren zerbitzu profesionalengatik; horrelakoetan ordainsariei dagokien PFEZ kenduko zaie. Foru Ogasun bakoitzaren arauek ezarritako epeen barruan, PFEZgatiko atxikipenak dagozkien Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde ordezkaritzen banku-kontuetan likidatuko dira, eta haiek Ogasun eta Herri Administrazio Sailari igorriko dizkiote fondoak, Foru Ogasunei ordain diezazkien.

8.– Ikastetxeek programatutako jardueren barruan, aldez aurretik baimendutako eta, hala badagokio, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak araututako jarduerek eragindako ordainsariak ordain diezaizkiekete ikastetxeek EAEko Administrazioko langileei. Ordainketa horietatik dagokion PFEZ kenduko da, hori likidatzeko aurreko idazatian adierazi den prozedurari jarraituz.

18. atala.– Ikastetxeak bere aurrekontua gauzatzeko egiten dituen eragiketa guztiek, diru-sarrerei zein gastuei dagozkienak izan, ondoriozko agiri-euskarria izango dute, diru-sarreren legezkotasuna eta gastuen justifikazioa egiaztatzeko.

<FONT FACE="Garamond 3" BIGARREN SEKZIOA

ERREGISTROA ETA KONTABILITATEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 19. atala.– Ikastetxearen gastuen eta diru-sarreren kontabilitatea administratzailearen ardura izango da edo, hala badagokio, ikastetxeko idazkariarena.

Fondo-mugimenduak (kobrantzak zein ordainketak) dakartzaten eragiketa guztiak atal honetan ageri den zerrendako erregistro-liburuetan azalduko dira.

Kontabilitateko kudeaketaz arduratutako organoek honako erregistro eta artxiboak eraman beharko dituzte:

a) Gastuen eta diru-sarreren frogagirien artxiboa: gastuen frogagiri guztiak (fakturak, ordainagiriak edo beste egiaztagiri baliodun batzuk), bai eta diru-sarrerenak ere, ikastetxean bertan artxibatuko dira.

b) Gastuen erregistro osagarria aurrekontuko kapitulu, artikulu eta kontzeptuka; bertan datu hauek jasoko dira:

– Kapitulua, artikulua eta aurrekontuko kontzeptua.

– Gastuaren deskribapena.

– Eragiketaren data.

– Zenbatekoa.

– Hirugarrenei buruzko datuak.

c) Banku-liburua: ikastetxeak baimenduta duen banku-kontu bakoitzeko bat egongo da. Bertan fondoen mugimendurik dakarten eragiketa guzti-guztiak erregistratu beharko dira kronologi-ordenan, eta gutxienez datu hauek idatziko dira:

– Idazpen-zenbakia.

– Eragiketaren deskribapena.

– Data eta zenbatekoa.

d) Kutxa-liburua: kutxako eskudiruari dagokionez gerta daitezen fondoen mugimendu guztiak jasoko dira bertan, kronologi-ordenan; banku-liburuaz aipatutako datu berak idatzi beharko dira.

e) Inbentarioa: material suntsikorra ez den hornigairen bat erosten bada, ikastetxearen inbentarioan jaso beharko da. Era berean, OOGak uste badu inbentarioan sartutako ondasun higikorren batek ez duela irakaskuntza-jarduerarako balio, dela narriaduragatik, dela aldaketagatik, ondasun horri baja emango zaio inbentarioan eta Ordezkaritza Organo Gorenaren aktaren bidez berretsiko da.

Ikastetxearen inbentarioan gutxienez datu hauek idatziko dira:

– Hornigaiaren deskribapena.

– Erosketaren data.

– Zenbatekoa.

– Hornitzailearen datuak.

– Bajaren data.

– Artxibo-zenbakia, espedientea gastuen frogagirien artxiboan eta gastuen erregistroan identifikatu ahal izateko.

f) Kudeaketa zuzeneko jantokiak dituzten ikastetxeek jantokiko erregistro osagarri bat eramango dute; bertan zerbitzu horri dagozkion mugimendu guztiak idatziko dira, bai gastuenak bai dirusarrerenak.

<FONT FACE="Garamond 3"

V. ATALBURUA

DIRUZAINTZAREN KUDEAKETAZ

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 20. atala.– Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen diruzaintza osatzen duten finantzazko baliabideen kudeaketa honako xedapenei lotu beharko zaio: Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuari, hala badagokio, dekretu hori gara ditzaten arauei eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak ezar ditzan arauei.

21. atala.– Ikastetxeek banku-kontu bakarra edukiko dute beren aurrekontua kudeatzeko; banku-kontu horretan aurrekontua gauzatzearen ondorioz sortutako diru-sarrerak eta ordainketak erregistratuko dira. Salbuespen gisa, baldin eta ikastetxeak leku ezberdinetan sakabanatutako eraikinak baditu eta baliabideen kudeaketa eta antolaketa egokia burutzeko beharrezkoa bada, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak banku-kontu bat baino gehiago edukitzeko baimena eman dezake.

Bestalde, kudeaketa zuzeneko jantokia duten ikastetxeek banku-kontu gehigarrizko bat eduki ahalko dute; kontu horretan jantoki-zerbitzurako diru-sarrerak bakarrik erregistratuko dira, haien jatorria edozein delarik, eta zerbitzu horrek sortarazitako gastuak.

Ikastetxeen banku-kontuei izen hau jarriko zaie: «TGPV-EHDN-Finantza Autonomiako Kontu Berezia (ondoren ikastetxearen izena jarriko da)».

Halaber, kutxa baimendu bat eduki ahalko dute ikastetxeek, kopuru txikiko ohiko ordainketak garaiz egin ahal izateko fondoak eskudirutan edukitzearren. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak gehienezko zenbateko baimendu bat ezarriko du kutxa horientzat.

Ikastetxeen kutxa baimenduei izen hau jarriko zaie: «TGPV-EHDN-Finantza Autonomiako Kutxa Berezia (ondoren ikastetxearen izena jarriko da)».

Tasa edo prezio publikoak direla-eta diru-sarrerak jasotzen dituzten ikastetxeek kontu baimendu bat eduki beharko dute haiek kudeatzeko; diru-sarrera horiek ez dute berezko gastuak egiteko ahalmenik ematen, beraz, aldiro-aldiro Hezkuntza Administrazioari likidatu beharko zaio kontu horren saldoa. Kontu horretan mugimendu hartzekodunak bakarrik egin ahalko dira; horretaz gain, aipatu den fondoen likidazioa burutzeko mugimendu zordunak alde batera utzita.

Dirusarreren kontu baimenduei izen hau jarriko zaie: «TGPV-EHDN-Dirusarreretarako Kontu Delegatua (ondoren ikastetxearen izena jarriko da)».

22. atala.– Ikastetxeen banku-kontuen pentzutan egin beharreko ordainketak transferentzia bidez burutuko dira; salbuespen gisa, izendun taloia erabili ahalko da.

Ezin izango da kontu korrontean dagoen saldoaren muga gainditzen duen ordainketa-manamendurik eman, hau da, ezin izango da saldo negatiborik egon kontuan.

Kutxaren pentzutan egin beharreko ordainketak eskudirutan burutuko dira, kutxaren saldoaren mugaren barruan; saldo horrek ezin du gehienezko zenbateko baimendua gainditu.

<FONT FACE="Garamond 3" VI. ATALBURUA

EMAN BEHARREKO KUDEAKETA-KONTUEN EREDUA ETA ALDIZKAKOTASUNA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 23. atala.– Aurrerago ezarriko den aldizkakotasunaz, kudeaketa-kontuak bidaliko dizkiote ikastetxeek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, dagokion lurralde ordezkaritzaren bitartez, batetik, kontuak finkatzearren eta, bestetik, aurrekontuko ekitaldiaren itxiera eta likidazioa egiteko kontabilitateko betebeharrak era zentralizatuan burutzearren, urtero Ogasun eta Herri Administrazio Sailak ezartzen dituen arauei jarraituz.

Honako agiri hauek osatzen dituzte kudeaketa-kontuak; dekretu honetako eranskinetan zehazten dira agiri horien ereduak.

– I. eranskina: Ekitaldiko Aurrekontua.

– II. eranskina: Aurrekontua Gauzatzearen Egoera-orria eta Gastuen Kontzeptukako Banakaketa.

– III. eranskina: Diruzaintzaren Analisia.

– IV. eranskina: Banku-berdinkatzea.

– V. eranskina: Aurrekontuz Kanpoko Eragiketak.

Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak onartu beharko ditu kontu horiek; ondoren, honako hauek ontzat eman beharko dituzte:

– OOGaren lehendakaria/ikastetxeko zuzendariak.

– administratzailea edo idazkariak.

24. atala.– Aurrekontuko urte bakoitzaren hasieran, eta funtzionamendu-gastuetarako eta inbertsioetarako dotazioari dagokionez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, ikastetxeak hasierako aurrekontua bidaliko dio dagokion Lurralde Ordezkaritzari, behar bezala beteta eta Ordezkaritza Organo Gorenak onartuta, I. eranskineko ereduari jarraituz.

Sei hilabetero, ekainaren 25erako (Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen kasuan) eta ekainaren 30erako (gainerako ikastetxeen kasuan), eta abenduaren 31rako, kudeaketa-kontuak egingo dituzte ikastetxeek, I, II, III, IV eta V. eranskinetako agiriak betez.

Horietaz gain, dekretu honetako 19.atalean zehaztutako erregistro-liburuen kopia bidali beharko dute ikastetxeek.

Banku-berdinkatzearekin batera, dagokion finantza-entitateak emandako banku-laburpenak eta saldo-ziurtapena bidaliko dira.

Kudeaketa-kontu horiek Ordezkaritza Organo Gorenak onartuko ditu eta, ondoren, dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara bidaliko dira, uztailaren 15a eta urtarrilaren 15a baino lehen.

Kudeaketa-kontuak bidaltzea ezinbesteko betekizuna izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dagozkien ordainketa-aginduak eman ditzan.

<FONT FACE="Garamond 3"

VII. ATALBURUA

IKASTETXEEK LORTUTAKO DIRU-SARRERAK EAE-KO ADMINISTRAZIOAREN AURREKONTU OROKORRETAN SARTZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

25. atala.– Ikastetxeen kudeaketa-kontuak EAEko Administrazioaren Aurrekontu Orokorretan sartuko dira ekitaldia ixtean, aurrekontu horien likidazioan ikastetxeek jasotako diru-sarrerak eta ordaindutako gastuak ager daitezen.

Horretarako, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak zuzenean sartuko ditu aurrekontu horietan ikastetxeen aurrekontuko diru-sarrerak, ikastetxeek egindako gastu guztiak egozteko adinako zenbatekoan, aldi berean dagozkien ordainketa-kredituak sortaraziz.

<FONT FACE="Garamond 3"

VIII. ATALBURUA

IKASTETXEEN KUDEAKETAREN KONTROL

EKONOMIKO-FINANTZARIOA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 26. atala.– Dekretu honek zehaztu den informazioa aldiro-aldiro bidali beharra xedatzen du; hala ere, diru-sarrera eta gastu guztien agiri-euskarriak eskueran edukiko dituzte ikastetxeek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarentzat, Ekonomi Kontrolerako Bulegoarentzat eta, hala badagokio, Herri Kontuen Euskal Erakundearentzat.

Ondoren, ikastetxeen kudeaketa ekonomikoa kontu-hartzailetzaren kontrolaren pean jarriko da, kontrol

ekonomiko-finantzarioaren arloan eta kudeaketa-kontrolaren arloan.

<FONT FACE="Garamond 3" ALDIBATERAKO XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu honen azken xedapenetako bigarrenean ezartzen den indarrean sartzeko data gorabehera, 1998ko ekitaldirako kudeaketa-kontuak gaur egun dauden betebeharren arabera aurkeztuko dira.

<FONT FACE="Garamond 3" INDARGABETZE XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Uztailaren 28ko 323/1994 Dekretua indargabetu egiten da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariek dituzten kontratatzeko ahalmenak arautzen dira.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari eskumena ematen zaie dekretu hau garatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak har ditzaten.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.


Azterketa dokumentala