Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zallako Udala
3929

IRAGARPENA, arau subsidiarioen testuan, beterazketa etenik gelditu den sektore eta aldeei dagokienez, sartu diren ongitzeei onarpena emateari buruzkoa.

Udalbatzaren Osoko Bilkurak, 1998ko uztailaren 23an eginiko ekitaldian, Korporaziokideen legezko gehiengo osoaren quoruma izanik, honako ebazpen hau hartu zuen:

Lehenengoa.– Arau Subsidiarioen testuan gehitzen diren ongitzeak onartzea, hain zuzen ere beterazketa etenik geratu den sektore eta aldeetan. Sartzen diren funtsezko aldarazpenak Hirigintza Foru Sailak maiatzaren 20an emaniko 291/98 Foru Arauan xedatutakoari jarraituz egiten dira, eta honako hauek dira:

Lurzoru Urbanizagaian:

– R-2 Sektorean ibaiko ubideraino heltzen den lurzatia gehitzen da, honela izanik, aipatu lurzatiak aldearen kudeaketan eta garapenean parte hartzen du.

– B-3 Mendieta eta B-4 Aretxaga Sektoreak bat egiten dira sektore bakarrean, honek B-3 Aretxaga izena du eta 14 etxebizitza/Ha.ko aprobetxamendua edukiko du. Aipatu sektorearen garapenari lotzen zaio Cadagua ibaiaren gaineko zubia eraikitzea.

– B-7 Sektore bezala sailkatuta zegoena sailkapen horretatik at uzten da, eta lur mugakideen kategoriako lurzoru urbanizaezintzat jotzen da.

Lurzoru Urbanizaezinean:

– Malabrigo - Sopuerta ardatzari dagokion bidea gehitzen da.

– Landa guneak mugatzen dira martxoaren 6ko 5/1998 Legeari jarraituz. Horren ondorioz Malabrigo eta Retola hasierako guneak kendu eta Sollano gunea bi auzotan zatitzen da: Codujo eta Sollano.

Bigarrena.– Gehitzen diren aldarazpenak jendaurrera ikusgai azaltzea funtsezko izaerakoak baitira, horretarako iragarki bat jarriko da hilabeteko epean Udaletxeko Iragarki Taulan. Aipatu epean espedientea aztertu nahi duen ororen esku geratu da, dagozkion alegazioak aurkez daitezen.

Zalla, 1998ko uztailaren 29a.

Alkatea,

LEANDRO KAPETILLO.


Azterketa dokumentala