Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
3926

IRAGARPENA, Labastidako Udal Antolaketarako Ordezko Arauak berrikusteko espedientean uztailaren 16an emandako 499/1998 Foru Agindua jakinarazteko dena.

Hona hemen Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatuak gaur emandako foru aginduaren xedapen zatia:

I.– Lurraren sailkapenari dagokionez.

– Buradon Gatzagako 505 poligonoko 177, 178, 184, 185, 186, 187, 255, 256, 273 eta 274 lurzatiei eta S3 poligonoko 184.ari sailkapena kentzea.

– Labastidako SI2 Sektoreari sailkapena kentzea eta udalari ohartaraztea sektore horren ordez beste lur-eremu baliokide bat proposa dezala, jarduera horretarako leku egokiago batean, udalaren lurzoru industriala ez murrizteko eta geroago saihesbidea eraikitzean oztopo izan ez dadin.

II.– Burutze-Unitateei Dagokienez.

A.– Buradon Gatzagako 2 Zabaldurako Iparraldeko eta Hegoaldeko guneetan bi burutze-unitate zedarritzea.

B.– 99, 112, 127, 140 eta 154 ataletako probetxamenduak burutze-uniteteei besterik ez dagozkiela zehaztea.

III.– Labastidako III Zabaldurari Dagokionez.

Burutze-unitateetan sartu gabeko hiri lurzoruei ezarri beharreko arauak eranstea.

IV.– Kultura Ondareari Dagokionez.

A.– Buradon herria Kultura Ondasun Sailkatutzat sartzea, Multzo Monumentalaren kategoriarekin.

B.– Labastida eta Buradon Gatzagako alde zaharretako gune arkeologikoak Kultura Ondasun Inbentariatutzat sartzea katalogoan.

C.– San Roque eta San Miguelen baselizetako balizko arkeologi guneak eranstea; San Ginés, San Ginés el Viejo eta San Joséren baselizako aztarnategiak zuzen kokatzea.

V.– Dotazio eta lagapenei dagokienez.

A.– 73, 83, 84, 109, 123, 137 eta 165 atalak zuzentzea, lurraren erregimen eta balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/98 Legeak eta hirigintza ekintzak sortutako gainbalioetan Elkarteak izan behar duen partaidetza zehazten duen legea aldatzeko den apirilaren 20ko 11/98 Legeak xedatutakoari egokituz.

B.– Urbanizatzeko gai den lurzoruaren sektoreak arautzen dituzten 83 eta 84. ataletan honakoak zehaztea:

a) Antolatzeko arauen erasnkinean ezarritako gutxieneko dotazioak publikoak izango dira eta nahitaez eta doan laga beharko dira.

b) Aurrekoa gorabehera, plan partzialak beste dotazio pribatu batzuk aurreikus ditzake, Ordezko Arauek baimena ematekotan. Horrelako kasuetan, irabazizko probetxamendu eta eraikigarritasuna dutela joko da beti.

VI.– Lurzoru urbanizaezinari dagokionez.

Lurzoru urbanizaezinari dagozkion arauak Arabako Lurralde Historikoaren Ordezko Arauen 17.etik 23.era bitarteko atalei egokitzea; horretaz gain, egoki iritzitako zehaztapen osagarriak erantsi ahalko zaizkie.

VII.– Beste gai batzuei dagokienez.

A.– Urbanizazio berriak diseinatzean hirigintzako oztopoak kentzeko araudiari buruzko martxoaren 23ko 59/1981 Dekretuan ezarritako baldintza teknikoak kontuan hartzea.

B.– Erabilera mugatuko nekazaritzako guneari buruzko 62. ataletik ibilgailuak zatikatzeko erabilera kentzea.

Bigarrena.– Buradon Gatzagako 505 poligonoko 177, 178, 184, 185, 186, 187, 255, 256, 273 eta 274 lurzatietan eta S3 poligonoko 184.ean, eta Labastidako SI2 sektorean arauen betearazpen indarra balio gabe uztea.

Hirugarrena.– Labastidako udalak adierazitako aldakuntzak jasoko dituen testu bategina idatzi beharko du eta, ondoren, betearazte indarra balio gabe utzi zaien zehaztapenak berriro jendaurrean jarri. Gero, espedientea Foru Aldundira bidali beharko da hilabeteko epean, arau guztien betearazte indarra aitortzearren eta horiek eginbideratzearren.

Laugarrena.– Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian foru-agindu hau argitaratzea.»

Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Erabakia argitaratzen den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango. Hori guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37 eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusten denaren arabera zenbatuko da. Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.

Halaber, aipatutako 30/1992 Legeak, bere 110.3 atalean dioenez, foru-agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehen, agindua eman duen organoari jakinarazi beharko zaio nahitaez.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala