Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Iurretako Udala
3925

IRAGARPENA, udalerriko arau subsidiarioei onarpena emateari buruzkoa.

Udalbatzak, 1998ko abuztuaren 7an egindako batzarrean, Arau Subsidiarioetako testu berria onartu zuen, hasieraz onartutako dokumentuan, ontzat emandako behaketak eta ofizioz egindako zuzenketak jaso ondoren, honako salbuespen hauekin:

a) Aita San Migel Plazako 3.zenbakian kokatutako antolaketaz kanpoko eraikuntzaren hirigintza probetxamendua SAPU-R-Bideondon barnesartuz.

b) Ezabatuz:

– Dokumentu grafikotik, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurralde Antolamendurako Arloko Planean sartutako Abiadura Handiko Trenaren babes eremua.

– Udalez gaindiko Ekipamenduen Sistema Orokorretik 5. lur-saila.

Denek jakin dezaten, Planeamendu Araudiaren 130. atalarekin bat etorriz, erabaki horri dagokion erabakia hilabeteko epean jendeaurreratzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki oholean, eta gutxienez, lurralde historikoko egunkaririk zabalduenetako batean, honako iragarki honen azken argitalpenaren hurrengoko egunetik hasita.

Iurreta, 1998ko abuztuaren 17a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala