Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
3924

IRAGARPENA, Artxandako tunela eraiki, artatu eta ustiatzeko egindako deialdi-lehiaketari behin-betiko onarpena emateari buruzkoa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 1998ko uztailaren 28ko ohizko batzarrean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

«Lehena.– lizitazio egintzaren baliozkotasuna adieraztea.

Bigarrena.– Artxandako tunela eraiki, artatu eta ustiatzeko dei egindako lehiaketa Empresas Grupo Bycam, Europistas Concesionaria Española, S.A., Bilbao Bizkaia Kutxa, Grupo Ferrovial, S.A., Agroman Empresa Constructora, S.A. eta Cintra, Concesiones de Infraestructura de Transporte, S.A. enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresen Batasunari behin betiko adjudikatzea, horrek egindako 6. proposameneko 2. alternatibari, berezitasun hauekin:

Eraikuntza prozesuaren aldarazpena: 24 hilabeteko epea.

Emakida epea: 50 urte.

Bidesariaren batez besteko prezio haztatua (BEZ barne): 126 PTA.

Egiteko inbertsioa: 12.979,9 mila milioi (BEZ gabe), gehi plegua betetzeko egin beharreko doiketak (14.963,724 mila milioi, BEZ barne).

Hirugarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Laugarrena.– Adjudikatarioari ohartaraztea adjudikazioaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunaz geroko bi hilabeteko epearen barruan sozietate emakiduna legez eratu beharko duela eta hortik aurrera zenbatutako 2 hilabeteko epearen barruan kontratua egin beharko duela.

Bosgarrena.– Adjudikatarioari eskatzea kontratua egiteko epearen barruan eraikuntzaren fidantza eratu duela egiaztatu dezan, 598.548.960 PTAkoa dena.

Seigarrena.– Erabaki honen berri adjudikatarioari, Bizkaiko Foru Aldundiak Emakidun Sozietateetan duen ordezkaritzari, Ekonomia eta Zergen Kontroleko Zerbitzuko buruari, Trafikoko Zuzendaritza Orokorrari, Euskal Obra Publikoen Jarraipen Batzordeari eta gainerako lizitatzaileei ematea, azken horiei aurkeztu zituzten agiriak itzuli egingo zaizkielarik.»

Bilbao, 1998eko abuztuaren 11.

Herrilanetarako foru diputatua,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.


Azterketa dokumentala