Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3922

LEHIAKETA. «Eustaten Interneteko zerbitzariaren edukia handitzea» kontratatzeko iragarpena. (Esp. zk.: 020/98).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Organismoa: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustateko) Lege-Administrazio Arloa.

c) Espediente-zenbakia: 020/98.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Eustaten Interneteko zerbitzariaren edukia handitzea.

b) Sortakako banaketa eta zenbakia: ez dago horrelakorik.

c) Burutzeko tokia: administrazio-alorreko klausulen pleguetan ezarritakoaren arabera.

d) Burutzeko epea / lanak bidaltzeko azken eguna: 3 hilabete esleipenaren erabakia jakinarazten denetik hasita.

3.– Izapidea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: presakoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Oinarrizko aurrekontua.

Kontrataren gehienezko aurrekontua 9.500.000 PTAkoa izango da.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: 190.000 PTA.

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Wellingtongo Dukearen kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: (945) 187500.

e) Telefaxa: (945) 187501.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 1998ko irailaren 13a.

7.– Kontratistaren berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: Ez da beharrezkoa.

b) Bestelako baldintzak:

Lehiaketara aukezten diren empresek hau egiaztatu beharko dute:

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa: hurrengo bide hauetako batez edo batzuez:

– Finantza-erakundeen txostena, edo, halakorik izanez gero, arrisku profesionalengatiko kalteordain-asegurua baduela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Baltzuak baldin badira, balantzak edo balantza-laburpenak, horiek argitaratzea baltzuak finkatuta dauden estatuetan derrigorrezkoa izanez gero.

– Negozioen guztizko zifrari buruzko adierazpena, bai eta enpresak aurreko hiru ekitaldietan eginiko obra, hornikuntza, zerbitzu edo lanei buruzkoa ere.

Kaudimen tekniko edo profesionala: Honako agiri hauek aurkeztuta:

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda; besteak beste, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak sartuz.

8.– Eskaintzak edo partehartze-eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko irailaren 14ko 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 kartazal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-alorreko klausulen pleguetan azaltzen den eran.

c) Aurkezteko tokia: Euskal Estatistika-Erakundearen (Eustaten) egoitza nagusian (Wellingtongo Dukearen kalea, 2. Vitoria-Gasteiz).

d) Eskaintegileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: hiru hilabete, kartazalen agertarazpena egiten den egunetik hasita

e) Aldaeren onarpena: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzen agertarazpena.

a) Erakundea: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Wellingtongo Dukearen kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 1998ko irailaren 14a.

e) Ordua: 12:00a.

10.– Bestelako argibideak. Edozein kontsulta egiteko, deitu Eustaten Informatikako Arlora (tel.: 945-18.75.28).

11.– Iragarkien gastuak. Esleipendunaren kontura izango dira lehiaketa honen enkante zein esleipenari buruzko iragarpenek sortzen dituzten gastuak.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abuztuaren 18a.

Zuzendari nagusia,

GORKA KNÖRR BORRŔS.


Azterketa dokumentala