Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Donostia-San Sebastiángo Udala
3916

ERABAKIA, burutzarena, 1998ko uztailaren 29koa, «Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola» Udal Erakunde Autonomoa Txistulari plaza batez hornitzeko lehiaketa-oposizio libreari buruzkoa.

«Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala», 1998ko uztailaren 29an, 142 zenbakidun alean, osorik argitaratu ditu «Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola» Udal Erakunde Autonomoa Txistulari plaza batez hornitzeko lehiaketa-oposizio librea nola egin aginduko duten oinarriak.

Lehiaketa-oposizio honetan parte hartu nahi luketenek eskabidea aurkeztu behako dute deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hogei egun naturalen epean, «Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola» Udal Erakunde Autonomoko Erregistro Orokorrean, Donostia-San Sebastiángo Baztan ibilbidea, 21.ean (Egiako Kultur Etxean) kokatuta dagoena, edo Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezartzen duen moduan.

Aurrerantzean, deialdi honi buruzko iragarkiak «Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola» Udal Erakunde Autonomoko iragarki taulan argitaratuko dira.

Donostia-San Sebastián, 1998ko uztailaren 29a.

Donostiako Musika eta Dantza Eskola Udal Erakunde Autonomoko buru-ordezkaria,

BEATRIZ OTAEGI IMAZ.


Azterketa dokumentala