Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Bizkaiko Foru Aldundia
3915

IRAGARPENA, Gizarte Urgazlaritzako Bizkaiko Foru Erakundearena (GUFE), GUFEak aukeraketa-saioetarako (lehiaketa-oposizioa) deialdi berria egiteko hartutako akordioari buruzkoa eta aurrekoa deuseztatzen duena.

98-07-22ko BAOn G.U.F.E.ren Gobernu Batzaren 98-06-26ko Erabakia argitaratu da; erabaki horren bidez deuseztatu egin da klinikako laguntzaileen 18 plaza eta osasun laguntzaileen 24 plaza epegabeko lan kontratazioaren araubidean estaltzeko aukeraketa-saioetarako (lehiaketa-oposizioa) deialdia, 98-04-30eko Gobernu Batzak onetsia eta BAOn 98-05-11n argitaratu zena.

Halaber, 98-07-22ko BAOn aipatu erabakian zehazten denez, beste deialdi bat egiteko oinarriak argitaratzeari ekin zaio.

G.U.F.E.ren Gobernu Batzaren lehendakaria,

INMACULADA LOROÑO ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala