Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3910

AGINDUA, 1998ko uztailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat hurrengo hauek arautzen dituena: alde batetik, curriculumera sartzeko egokitzapenen eta curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien baimena eta, bestetik, ez-unibertsitatekoa den hezkuntza-sistemaren etapetan egokitzapen horiek egiteko, garatzeko eta ebaluatzeko prozedura.

Izan ere, ikasleen hezkuntza-premiei erantzuteko curriculum-egokitzapenak egin daitezkeela planteatzen da nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzaren curriculuma ezartzen duen abuztuaren 11ko 236/1992 Dekretuaren 13. atalean, nahiz abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuaren 14. eta 15. ataletan.

Bestetik, ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Mailako Hezkuntzaren curriculuma ezartzen du. Eta horren 19.1 atalaren arabera, helburu, edukin eta ebaluatzeko irizpideetatik nabarmen urrutiratzen diren curriculum-egokitzapenak egin ahalko dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat. Atal beraren 4. idazatian seinalatzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkerta sailburuak aginduaren bidez erabakiko duela zeinek daukan curriculum-egokitzapenak egiteko eskumena.

Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak Batxilergoa, Lanbide Heziketako irakaskuntzak eta haien tituluei buruzko jarraibideak ezartzen ditu eta horren ezarpena erabakitzen du. Horren laugarren gehigarrizko xedapenean honakoa ezartzen da: edozein modutan ere, aipatutako Dekretuaren 5. atalean ezarritako gaitasunak eta tilulu bakoitzeko ezarritako oinarrizko eskumenak errespetatuz, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek -baldin eta Bigarren Mailako Hezkuntzan graduatuta badaude- Batxilergoa eta Maila Ertaineko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ikas ditzakete. Orobat, ikastetxeek curriculuma norbanakoari egokitu ahalko diote, gaia berariaz arautzen duten xedapenen arabera. Gainera, baldin eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek curriculumaren norbanako egokitzapen nabari bati jarraitu badiote, hori kontuan hartuko da ebaluatzerakoan, aipatutako curriculum-egokitzapenean ezarritako irizpideak kontuan hartuta.

1998ko ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuak eskola ulergarria eta integratzaile baten barruan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-erantzuna ordenatzen du. Dekretu horren 8. atalean, ezartzen da ikastetxeak proposa ahalko duela ikasleen norbanakoen premietara egokitutako curriculuma aprobatzea, beti ere ikasle horiek -beren ezaugarriak direla eta- laguntza berezitua behar badute eta ikastetxearen autonomia pedagogitik at dauden kasuetan.

Aipatutako dekretuetan curriculum-egokitzapena da ikasleen premiak asetzeko curriculum komunaren elementuetan egiten den edozein doiketa edo aldaketa. Aipatzen diren egokitzapenek eragin dezakete, alde batetik, curriculumean sartzeko elementuetan -elementu pertsonal eta materialetan eta haien antolakuntzan- eta, bestetik, izan daitezke curriculumen oinarrizko elementuen egokitzapenak, esaterako, ebaluazioa, metodologia-jarduerak, edukiak eta helburuak.

Era berean, hezkuntza-sistemaren etapak direla eta, honakoa seinalatzen da: curriculuma ebaluatzeko helburu, edukin eta irizpideetatik nabarmen urrutiratzen diren curriculum-egokitzapenak egin ahalko dira hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat. Honelakoak izango dira egokitzapenak: hezkuntza-helburuak egokitzapena, edukin jakin batzuek deuseztea edo sartzea, eta hortik ondorioztatzen den ebaluatzeko irizpideak aldatzea, baita curriculum-arloetako hezkuntza-jarduerak eta curriculumean sartzeko elementuak ere. Curriculum-egokitzapen nabaria eta beharrezko bitartekarien proposamena eta esleipena egin aurretik, ikastetxearen eskola-bilgunean diharduten laguntza-zerbitzuen onespeneko txostena egin beharko da.

Era berean, definitzen da araudien arabera ezarriko dela nori dagokion baimentzea curriculum-egokitzapenak eta horiek egiteko, garatzeko eta ebaluatzeko prozedura ezarriko da. Orobat, gaitasun handiak dituzten ikasleentzako curriculum-egokitzapenak egiteari, garatzeari eta ebaluatzeari buruz arautuko da.

Aipatutako dekretuetan seinalatzen den bezala, curriculum-egokitzapenen bidez saiatuko da ikasleek haien ahalmenen arabera etaparen gaitasun orokorrak lor ditzaten, beti ere taldean ahalik eta integratuen egon daitezen saiatzen. Gainera, egokitzapenak egin baino lehen, beti egingo da testuinguruan sartutako ikaslearen hezkuntza-premiaren ebaluazioa, berariazko curriculum-proposamen bat barne.

Horregatik guztiagatik, abuztuaren 11ko 236/1992 Dekretuaren Lehen Azken Xedapenak, ekainaren 21eko 213/1994 Dekretuaren Azken Lehen Xedapenak eta apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuaren Laugarren Gehigarrizko Xedapenak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ematen dioten eskumena dela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzan, Lehen Mailako Hezkuntzan, Bigarren Mailako Hezkuntzan, Batxilergoetan, Maila Ertaineko Lanbide Heziketa Berezitutan eta Goiko Mailakoan curriculum-gokitzapenak egiteko, garatzeko eta aprobatzeko alderdiak ordenatzeko, hurrengo hau

XEDATU DUT:

XEDAPEN OROKORRAK

1. atala.– Eremua.

1.– Hona hemen Agindu honen aplikazio-eremua: Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorreko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako ikasketak (araubide orokorretakoak zein bereziak) ematen dituzten ikastetxe ez-unibertsitario guztietan, publikoetan zein pribatuetan, beti ere baldin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kudeaketa-lurraldearen barruan badaude.

2. atala.– Helburua.

Agindu honen helburua da curriculumean sartzeko egokitzapenak arautzea, baita curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak ere. Azken horiek izango dira curriculumean sartzeko elementuetan edo curriculumaren derrigorrezko elementuetan egin behar diren egokitzapenak, ikasketak ikasleen hezkuntza-premia berezietara egokitzeko; beti ere LOGSE eta LEPV legeetan ikastetxeei aitortzen zaien autonomia pedagokioaren edo kudeatze-autonomiatik kanpo daudenean.

Curriculumaren norbanako egokitzapen nabariek arlo, gai edo modulu bakarrean zein hainbatetan eragin dezakete, baita ziklo edo etapa osoan ere.

3. atala.– Aurreko ebaluazioa.

Edozein curriculum-egokitzapena egin baino lehen, ikaslea eskolarizatuta dagoen hezkuntza-testuingurua ebaluatu behar da. Curriculumaren egokitzapen nabaria edo curriculumean sartzekoa beharrezkoak izango dira aniztasuna kontuan hartzeko ohiko neurriak nahikoak ez direnean, hezkuntza-neurri osagarriak edo hezkuntza-indartze neurriak kasu.

4. atala.– Egitea eta berrikustea.

1.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak ikaslea eskolarizatuta dagoen hezkuntza-zikloaren hasieran egingo dira. Egokitzapen horiek definituko dute oro har ikaslearen eskolarizatzea, bere curriculumaren plangintza orokorra, hezkuntza-erantzunaren antolakuntza eta beharrezkoak diren aparteko baliabideak.

2.– Aparteko hezkuntza-egoerak direla eta, curriculum-egokitzapena, ziklo baten bigarren ikastarorako egiten bada, ikasturte horretarako bakarrik egingo da.

3.– Egindako curriculum-egokitzapena epe laburreko programazioetan gauzatuko da. Programazioetan ezarriko dira helburuak, edukiak, jarduerak, ebaluatzeko irizpideak eta metodologia-estrategia zehatzak, ikasgelako programazioaren garapenari lotuak.

4.– Etapetako eta hezkuntza-zikloetako ikastaro bakoitza amaitzean, tutoreak, horretan sartutako irakasleekin batera, ikastetxeko irakasle aholkulariak edo ikastetxeko orientatzaileak eta talde multiprofesionalak curriculum-egokitzapenaren garapena aztertuko dute, eta ikaslea hurrengo kurtsoan edo zikloan egoki eskolariza dadin, beharrezko aldaketak eta bideraketak proposatuko dituzte (8. eranskina).

5. atala.– Kontserbatzea eta zaintzea.

1.– Curriculum-egokitzapenaren kopia artxibatuta egongo da nahiz ikastetxean, nahiz talde multiprofesionalean.

2.– Ikaslearen espediente pertsonalean sartuko dira: agindu honen 10. eta 16. ataletan jasotzen diren curriculuma norbanako egokitzapen nabarien dokumentuaren xehetasunak, egokitzapen-baimenaren jakinarazpena, eta, hala badagokio, talde multiprofesionalak hezkuntzan eskuhartzeko egindako orienbabideak. Egokitzapenaren berri emango da «Datu medikoak eta psikopedagogikonabarmenak» izeneko orrian. Era berean, islatuko dira ebaluazio-agirietan, eta Oinarrizko Hezkuntzaren Eskolaketa Liburuan, edo Batxilergoko edo Lanbide Heziketako kalifikazio-liburuan «CNE» siglekin (Curriculumaren norbanako egokitzapena), egokitzapen-neurriei dagokien laukitxoetan.

3.– Isilmandatu-printzipioak lehentasuna izan behar du honako Agindu honetan helburu diren curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak egitean sortzen diren diagnosi-informazioa eta datu pertsonalak, familiarrak eta gizartekoak erabiltzean.

CURRICULUMEAN SARTZEKO EGOKITZAPENAK

6. atala.– Curriculumean sartzeko egokitzapenak. Kontzeptua.

Ikaslearen hezkunza-premia bereziak sortu badira hutsune iraunkor edo behin-behinekoengatik, eta horien ondorioz ikasleak ezin baditu erabili sisteman eta hezkuntza-jardunean sartzeko ohiko baliabideak, ikastetxeak proposatuko du curriculumaren norbanako egokitzapena. Horrek ikaslearen eskura jarriko ditu sarbide-neurriak, baita ikasi ahal izateko beharrezko laguntza teknikoak edo pertsonalak ere.

7. atala.– Curriculumean sartzeko baliabideak eskatzeko prozedura.

1.– Ikasturtea hasi baino lehen, baldin eta ikasleak curriculumean sartzeko egokitzapen gisa baliabide teknikoak edo materialak edo berezitutako profesional bat (logopeda, fisioterapeuta, hezkuntza bereziko laguntzaile, eta abar) eskuhartu behar badu, laguntza hori aprobatzeko prozedura honakoa izango da:

a) Irakasle tutoreak, ikastetxearen orientatzeko eta laguntzeko zerbitzuen laguntzarekin (orientatzailea, irakasle aholkularia, laguntza-irakaslea) eta, hala badagokio, PATeko talde multiprofesionalaren aholkuarekin, ikaslearen hezkuntza-premia bereziak definituko ditu, baita curriculumean sartzeko egokitzapenaren proposamena ere.

b) Ikastetxeko zuzendariak PATera bidaliko du curriculumean sartzeko egokitzapenaren proposamena (1. eta 3. eranskinak).

c) Talde multiprofesionalak txosten bat egingo du. Bertan agerian utziko du egindako egokitzapenarekin bat datorrela, edo aldatzekoak diren aldeak proposatuko. Gainera, diagnosi-informazio kodifikatua eta hezkuntza-premia berezien laburpen bat emango du, eta beharrezkoak jotzen dituen baliabide materialak edota pertsonalak propoposatuko ditu (6. eranskina).

d) PATeko zuzendariak curriculumean sartzeko egokitzapenaren kopia bat, talde multiprofesionalaren txostenarekin batera, bidaliko du Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritza Orokorrera behar diren baliabideak lortzeko beharrezko erabakiak har ditzan.

e) Pedagoki Berrikuntzarako Zuzendaritzak baliabideak eskatzeko epeak ezarriko ditu horiek behar bezala planifikatzea eta lortzea errazteko.

2.– Eskolarizatu baino lehen, hezkuntza-premia bereziak antzemanez gero, aprobatzeko prozedura c), d), eta e) idazatietara mugatuko da.

CURRICULUMAREN NORBANAKO EGOKITZAPEN NABARIAK HAUR, LEHEN MAILAKO, ETA DERRIGORREZKO BIGARREN MAILAKO HEZKUNTZAN

8. atala.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabaria. Kontzeptua.

1.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabaria aparteko neurria da; bere bitartez, curriculumaren derrigorrezko elementuetan aldaketa garrantzitsuak sartzen dira, arloko, zikloko edo etapako helburuen zati garrantzitsu bat egokitzen edo deusesten.

2.– Neurri hori aplikatuko da bakarrik nahikoak ez direnean zikloko curriculuma egokitzeko ohiko neurri guztiak, arloko edo gaiko programazioa, hezkuntza-indartzea, kurtsoan edo zikloan urte bat baino gehiago egotea, eta abar.

3.– Haur Hezkuntzan eta Lehen Mailako Hezkuntzan curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak izango dira curriculumaren erreferentea ikaslea eskolarizatuta dagoen bestelako ziklo edo etapa batean dagoenean.

4.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan curriculumaren norbanako egokitzapenak izango dira curriculum-erreferentea ikaslea eskolarizatua dagoen bestalako etapan dagoenean, beti ere eskola-ziklo bat baino handiagoko curriculum-aldea badago.

9. atala.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabari globalak, ziklokoak eta arlokoak.

1.– Zikloko curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak dira curriculum-arloetan oinarrizko eta funtsezkotzat jotzen diren helburu eta edukin orokorrak deustetzen dituztenak. Horren ondorioz, funtsean aldatzen dira helburu orokorrak eta ebaluatzeko irizpideak.

2.– Arloko curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak dira helburuak, edukinak eta irizpideak arlo batean edo hainbat arlo jakinetan aldatzen dituztenak, bide batez etaparen helburu berdinak mantenduz. Horien helburua da ikasleek etapa amaitzean dagokien titulazioa lor dezaten.

3.– Minusbaliotasun fisiko edo sentsoriala egonez gero, arloko curriculumaren egokitzapen nabariak gertatuko dira ere berariazko curriculumaren bitartez gizartera egokitzeko trebetasun jakin batzuk garatzean, premia bereziak dituzten ikasleek gizartean normal jarduteko.

10. atala.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien edukia.

1.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabari guztiek, gutxienez, hurrengo xehetasun hauek eduki beharko dituzte:

– Curriculuma egokitzen zaien ikasleen datuak, baita inplikatutako profesionalena ere, ikaslea eskolarizatuta dagoen ikasturtea zehaztuz (1. eranskina).

– Ziklo edo etapa osoan zehar era nabarian aldatzen diren esperientzia-arloak, baita bere curriculum-erreferentzia ere (2. eranskina).

– Egokitzen diren curriculum-arloei dagokienez, ikasleak gaur egun duen gaitasun-maila (3. eranskina).

– Ikaslearen hezkuntza-premia berezien definizioa (3. eranskina).

– Egokitutako curriculuma; egokitzen diren esperientzia-arloak zehaztuko ditu, baita zikloan zehar garatzekoak diren helburuak eta edukiak ere.(4. eranskina).

– Erabili behar diren uneak, formak eta ebaluatzeko irizpideak, egokitze-jarraipenaren planifikazioa barne (5. eranskina).

2.– Kasu batzuetan autismotik, buruko atzerapen gogorratik eta garapenaren bestalako arazoetatik eratorritako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleak ohiko ikastetxetan, ikasgela iraunkorretan eta ikastetxe berezietan eskolarizatuta daude. Horrelakoetan, berezitutako curriculuma izan ahalko da dagokien curriculuma norbanakoari egokitzapenaren erreferentzia-eremua eta aukera egongo da curriculum hori etapari dagozkion arloen inguruan antolatzeko.

11. atala.– Izapidatzea.

1.– Curriculuma norbanakoari egokitze nabariek Haur Hezkuntzan, Lehen Mailako Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan honako prozedura honi jarraituko diote onartuak izateko:

a) Irakasle tutoreak ikaslearen hezkuntza-premia bereziak definituko ditu, ikastetxeak dauzkan zerbitzuen laguntzaz (orientatzailea, irakasle aholkularia, laguntza-irakaslea) orientatzeko eta laguntzeko eta, hala badagokio, PATeko talde multiprofesionalaren aholkuarekin. Horretaz gain, curriculum-egokitzapena egingo du 10. atalean ezarritako xehetasunak jasoz, eta ikaslearen aitak, amak edo legezko ordezkariak proposamena ezagutzen duela agerian utziz.

Proposatutako curriculumaren norbanako egokitzapen nabaria erabiliko da eskola-ikastaroa eta dagozkion unitate didaktikoak programatzeko; egokitzapena aldatuko da horrela erabakitzen badute talde multiprofesionalak zein Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak.

b) Ikastetxeko zuzendariak PATera bidaliko du curriculumaren egokitzapenaren proposamena.

c) Talde multiprofesionalak txosten bat egingo du; bertan agertuko da edo egindako egokitzapenarekin ados dagoela edo aldatzeko proposatzen dituen alderdiak, kodetutako diagnosi-informazioa barne, eta, hala behar izanez gero, beharrezko baliabide materialak edota pertsonalak proposatuko ditu (6. eranskina).

d) PATeko zuzendariak curriculum-egokitzapenaren kopia bat bidaliko du, talde multiprofesionalaren txostenarekin batera, dagokion bilguneko Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikara. Horrek, prozeduraren alde legalak ondo daudela konprobatu ondoren, ontzat emango du, edo, bestela, interesatutako zentroei eta talde multiprofesionalari jakinaraziko dizkie aldatzekoak diren alderdiak (7. eranskina).

e) Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak Pedagogi Berrikuntzarako Lurraldeko Zuzendaritzara bidaliko du Haur Hezkuntzako, Lehen Mailako Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien zerrenda, beti ere horiek badute talde multiprofesionalak ontzat emandako txostena eta Ikuskaritzaren ontzat emana. Zerrendari agindu honen 6. eta 7. eranskinen kopia erantsiko diote (Talde multiprofesionalaren eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren txostena). Curriculum-egokitzapen horiek une horretatik aurera behin-behingoz onartutzat emango dira.

f) Pedagogi Berrikuntzarako Lurralde Zuzendaritzak idazki baten bidez jakinaraziko die ikastetxeko arduradunei Talde Multiprofesionalak eta Hezkuntzako Ikuskaritzak ontzat eman dituztela curriculum-egokitzapenak eta, horrenbestez, onartutzat ematen direla. Ikastetxeko arduradunek idatziz jakinaraziko diete (Pedagogi Berrikuntzarako Lurraldeko Zuzendaritzaren jakinarazpenaren kopia eta guzti) ikasleen gurasoei edo euren legezko ordezkariei curriculumaren norbanako egokitzapen nabaria behar bezala baimenduta izan dela.

g) Jakinarazpen hori agerian geldituko da ikaslearen espedientetan eta Eskolaketa-Liburuan.

h) Pedagogi Berrikuntzako Lurraldeko Zuzendaritzak Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzara bidaliko du aprobatutako curriculum-egokitzapenen zerrenda, ezarriko den informazioa barne.

2.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak aprobatzeko prozesuan parte hartzen duen estamentu bakoitzak aurkeztu behar dituen epeak ikasturtearen hasierako jarraibideetan ezarriko dira.

12. atala.– Derrigorrezko eskolatzean, salbuespenik ez.

Haur Hezkuntzan, Lehen Mailako Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Mailako Hezkuntzan ez da egongo hezkuntza-premia berezien araberako currriculum-arloetako inolako salbuespenik. Edozein arrazoia dela-eta, (minusbaliotasun fisiko edo sentsorial garrantzitsua, eskolarizatze eza, eta abar...) ikasle batek curriculumaren area, gaia edo edukin-multzoko funtsezko alderdiak egiteko ezintasun objetiboa azaltzen badu, curriculumaren norbanako egokitzapen nabari bat egingo da, agindu honen 9., 10. eta 11. ataletan ezarritakoaren arabera.

CURRICULUMAREN NORBANAKO EGOKITZAPEN NABARIAK ETA SALBUESPENAK DERRIGORREZKO HEZKUNTZAREN ONDOKOAN, GOI MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAN ETA HELDUENTZAKO HEZKUNTZAN

13. atala.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan litezkeen egokitzapenak.

Derrigorrezko Bigarren Mailako Hezkuntzako titulua lortu duten eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko Bigarren Mailako Hezkuntza ikasi nahi badute, curriculumean sartzeko egokitzapenak egiteaz gain, curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak egin ahalko dira Batxilergoko ikasgai batzuetan edo modulu profesionalen batean. Edozein kasutan ere, Batxilergoaren edo Lanbide Heziketako heziketa-zikloaren helburu orokorrak mantenduko dira. Batxilergoan soilik egin ahalko dira kasu jakin batzuetan aldi bateko salbuespenak edo salbuespen osoak. Egokitzapen horiek guztiek beti eduki beharko dute Pedagogi Berrikuntzako Zuzendaritzaren edo Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren ageriko ontzat emana.

14. atala.– Alde bateko salbuespena edo salbuespen osoa Batxilergoan.

Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazo larriak dituzten ikasleentzat bakarrik egingo da Batxilergoko ikasgai jakin batzuen salbuespen osoa edo alde batekoa, baldin eta behar bezala egiaztatutako aparteko baldintzak direla eta horrela jardutea egokia bada.

15. atala.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak Batxilergoan eta Maila Ertainetako eta Goi Mailako heziketa-zikloetan.

Derrigortasunezkoaren Ondorengo Hezkuntzan Batxilergoko ikasgaien edo Prestakuntza Zikloko modulu profesionalen edukiak aldatzen dituztenak dira curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak, helburu eta ebaluatzeko irizpide batzuetan eragin dezaketenak. Dena den, ikasgai bakoitzari dagozkion gaitasunak lortzeko maila nahikoa duela bermatu behar dute, Batxilergoko helburu orokorrak erreferentziatzat hartuta, edo modulu profesionalen kasuan tituluari dagokion gaitasun orokorra lortzeko oinarrizko gaitasun profesionalak bermatu behar dituzte.

16. atala.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien edukia Batxilergoan eta heziketa-zikloetan, baita Batxilergoko salbuespenei buruzko dokumentazioa ere.

Curriculuma egokitzeko neurriak eta salbuespenak izapidatzeko dokumentazioak hurrengo elementu hauek jaso behar ditu:

1.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabaria:

– Curriculumaren egokitzapena egiten zaion den ikaslearen datuak (1. eranskina).

– Ikastaroan edo zikloan zehar era nabarian aldatzen diren gaiak edo moduluak (2. eranskina).

– Ikasleak gaur egun duen gaitasun-maila, egokitzekoak diren ikasgaiekin edo curriculum-moduluekin lotuta (3. eranskina).

– Ikaslearen hezkuntza-premia berezien definizioa (3. eranskina).

– Proposatzen den curriculum egokitua, helburu orokorrak eta etapan zehar garatzekoak diren edukiak zehaztuz, egokitzekoa den gaian edo modulu profesionalean, baita horiek ebaluatzeko irizpideak ere (4. eta 5. eranskinak).

2.– Salbuespena Batxilergoan:

– Salbuespena eskatzen duen ikaslearen datuak, eskolarizatuta dagoen ikasturtea zehaztuta (1. erankina).

– Gurasoek edo tutoreek egindako salbuespen-eskaera edo, horrela badagokio, ikasleek beraiek egindakoa, baldin eta adinez nagusiak baldin badira.

– Ikastetxeak egiten duen proposamena, eskaeraren komenigarritasunari buruzko txostena barne.

– Ikaslearen minusbaliotasunari buruzko txosten medikoa, eskaera justifikatzen duena.

17. atala.– Curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak eta salbuespenak baimentzeko prozedura Batxilergoan eta heziketa-zikloetan.

1.– Batxilergoan eta Maila Ertaineko zein Goi Mailako heziketa-zikloetan egiten diren curriculumaren norbanako egokitzapen nabariek honako prozedura honi jarraituko diote onartuak izan ahal izateko:

a) Irakasle-tutoreak definituko ditu ikasleen hezkuntza-premia bereziak, beti ere ikastetxeak dituen orientatzeko eta laguntzeko zerbitzuen, eta, behar izanez gero, dagokion PATeko talde multiprofesionalaren aholkua jaso ondoren. Horretaz gain, curriculum-egokitzapena ere egingo du, 16. ataleko xehetasunak jasoz eta proposamenaren berri duela egiaztatzen duen agiria ere bai. Agiri hori ikaslearena berarena izango da, adinez nagusia bada, edo, bestela, bere legezko ordezkoarena.

Proposatutako curriculumaren norbanako egokitzapen nabaria egin den unetik erabiliko da ikasturtea batxilergoan edo heziketa-zikloa eta dagozkion gai eta prestakuntza-moduluak programatzeko. Egokitzapena aldatu egingo da talde multiprofesionalak eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak horrela eskatuz gero.

b) Ikastetxeko zuzendariak PATera bidaliko du curriculuma egokitzeko proposamena.

c) Talde multiprofesionalak txosten bat egingo du, egindako egokitzapenarekin bat datorrela agerian uzteko, edo bere ustez aldatu behar diren elementuak proposatzeko; hori guztia kodifikatutako diagnosi-informazioa barne eta agerian utziz, beharrezkotzat joz gero, beharrezko baliabide materialak edota pertsonalak (6. eranskina).

d) PATeko zuzendariak dagokion bilduneko Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikora bidaliko du curriculumaren egokitzapenaren kopia bat, talde mutiprofesionalaren txostenarekin batera. Ikuskaritzak prozeduraren lege-alderdiak konprobatu eta gero, ontzat emango du, eta, hala badagokio, interesa duten ikastetxeei eta Talde Multiprofesionalari aldatzekoak diren aldeak jakinaraziko dizkie (7. eranskina).

e) Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak talde multiprofesionalaren aldeko txostena eta Pedagogi Berrikuntzarako Lurraldeko Zuzendaritzaren ontzat emana duten curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak bidaliko ditu, Batxilergoari dagozkionak Berrikuntza Pedagokikoko Zuzendaritzara izapidetzeko, eta Maila Ertaineko eta Goi Mailako Ziklokoak, berriz, Lanbide Heziketako Zuzendaritzara. Curriculum-egokitzapen horiek une horretatik aurrera behin-behingoz gainditutzat emango dira:

f) Pedagogi Berrikuntzarako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzek erabakiko dute horiek onartzea edo bertan behera uztea. Erabakitakoa ikastetxetara bidaliko da eta horien zuzendaritzak idatziz jakinaraziko die ikasleen legezko ordezkariei, edo ikasleei beraiei, adinez nagusia badira.

g) Erabakia agerian geldituko da ikaslearen espedientean eta eskolaketa-liburuan.

2.– Batxilergoan salbuespenak eskatzeko prozedura:

a) Legezko ordezkariek edo interesdunak berak -adinez handia bada- eskatuko dute salbuespena, ikastetxeko zuzendaritzaren laguntzaren bitartez, eta irakasle tutorearen eta ikastetxearen orientatzeko zerbitzuen aholkua eta, hala badagokio, PATeko talde multiprofesionalaren laguntza jaso ondoren. Eskaera justifikatzeko, ikaslearen minusbaliotasunari buruzko txosten medikoa aurkeztuko dute.

b) Ikastetxeko zuzendariak Pedagogia Berrikuntzako Lurraldeko Buruzagitzara bidaliko du salbuespen-eskaera; eskatzen den dokumentazioari salbuespenaren komenigarritasunari buruzko txostena erantsiko dio.

c) Pedagogi Berrikuntzarako Lurraldeko Zuzendaritzak salbuespen hori buruzko txosten bat eskatuko dio talde multiprofesionalari, ikaslearen hezkuntza-premia berezien eta Hezkuntzak eskaeraren legaltasunari buruz egindako ikuskaritzaren arabera.

d) Pedagogi Berrikuntzarako Buruzagitzak Pedagogi Berrikuntzarako Lurraldeko Buruzagitzara izapidetuko du salbuespen-eskaera. Azken horrek, ebazpenaren bidez, baimenduko edo ukatu egingo du. Ebazpen hori ikastetxetara bidaliko da eta zuzendaritzak horren berri emango die ikasleen gurasoei, edo legezko ordezkariei, edo ikasleei beraiei, adinez nagusiak badira.

e) Erabaki hori agerian geldituko da ikaslearen espedientean eta eskolaketa-liburuan.

3.– Estamentu partehartzaile bakoitzak curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak aprobatzeko prozesuan dokumentazioa aurkezteko dituen epeak, eta, hala badagokio, Batxilergoko salbuespenenak ezarriko dira ikasturte hasierako jarraibideetan.

Minusbaliotasun bat sortuz gero eta, ondorioz, Batxilergoko ikasgairen batean salbuespenen bat beharrezkoa izango balitz, prozesua hasiko litzateke hori gertatzen den unean bertan.

18. atala.– Curriculumaren egokitzapenak helduen hezkuntzan.

Curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien edukiak eta helduen hezkuntzan onartzeko prozedura agindu honetako 10. eta 11. ataletan arabera arautuko dira.

CURRICULUMAREN NORBANAKO EGOKITZAPEN NABARIAK DITUZTEN IKASLEEN EBALUAZIOA, PROMOZIOA ETA TITULAZIOA

19. atala.– Ebaluazioa.

1.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ebaluazioa norbanakoa, iraunkorra eta prestatzekoa izango da, ez-unibertsitarioa den hezkuntzaren etapa bakoitzean ikasleen ikaste-prozesuaren ebaluazioa arautzen duten aginduen izaera orokorraren arabera. Edozein modutan ere, ebaluazioa egingo da Hezkuntza Sailak aginduen bidez onartutako curriculum-egokitzapenetan ezarritako helburu, eduki eta ebaluatzeko irizpideen arabera. Agindu horien arabera, Haur eta Lehen Mailako hezkuntzan, globala izango da; Bigarren Mailako Hezkuntzan, berriz, integratzailea baina arloen eta gaien arabera berezituta; eta Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, ikasgaien edo moduluen arabera berezituta.

2.– Ebaluazioaren emaitzak hona azalduko dira: ikaslea eskolarizatuta dagoen termino berdinetan eta bere etapan erabiltzen diren eskala berdinetan, eta eskolaketa-liburuan islatuko dira ezartzen den prozeduraren bidez.

3.– Hasiera batean, ikasleari edo legezko ordezkariei emango zaion informazioa proposatzen den curriculum-egokitzapenaren dokumentua izango da. Gainera, informazioarekin eta familiekin lotutako guztia aplikatzekoa izango da. Informazio horrekin batera beti emango da ikasleak dagokion curriculum-egokitzapenean proposatutako helburuen arabera izan duen aurrrerapenari buruzko balorazio kualitatiboa.

20. atala.– Zikloa edo kurtsoa igarotzea.

1.– Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek zikloa edo kurtsoa igarotzea edo jarraitzea erabakiko da 1993ko maiatzaren 5eko Aginduaren 17. atalaren eta 1996ko uztailaren 16ko Erabakiaren III. atalburuaren arabera (lehena Lehen Mailako ebaluazioari buruzkoa da eta bigarrena, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazioari buruzkoa). Kontuan hartuta, curriculum-egokitzapenarekin ikasitako arloek, egokitzapenean ezarritako irizpideen arabera positiboki ebaluatuak izan badira, ohiko curiculumaren arabera positiboki ebaluatuek adina balio izango dutela.

2.– Erreferentzi-eremua bestelako etapa baten helburuak direnean, zikloa igarotzeko irizpideak amaitu beharko dira curriculumaren egokitzapenean bertan.

21. atala.– Bigarren Mailako Hezkuntzako graduatuaren titulua.

1.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, arloko curriculumaren norbanako egokitzapen nabariekin egin badu eta etapa horretarako ezarritako helburuak lortu baditu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua jasoko du eta, horri esker, Batxilergoan edo Maila Ertaineko Lanbide Prestakuntzan sartzeko aukera izango du.

2.– Irakasle-taldeak proposatuko ditu Bigarren Mailako Hezkuntzako graduatuaren titulua emateko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, beti ere ebaluazioa gainditu badute arlo guztietan curriculumaren norbanako egokitzapen nabarian ezarritako ebaluatzeko irizpideen arabera. Gainera, era berean, irakasle-taldeak berak (beti ere bi herena behintzat ados egonda) proposatuko dituzte beste ikasle batzuk titulua emateko, uste badute 213/1994 Dekretuaren 4. atalean oro har ezarritako gaitasunak lortu dituztela, nahiz eta arlo batzuetan ebaluazio positiborik lortu ez. Eta ikasle horiei ezin zaizkie aplikatu 1996ko uztailaren 16ko Aginduaren 21. atalean ezarritako mugak. Agindu hori Derrigorrezko Bigarren Mailako Hezkuntzaren ikasleen ebaluazioari buruzkoa da.

3.– Edonolaz ere, ikasleak ikasketak amaituta, bere ikastetxeak dagokion agiria emango dio eta bertan agerian geldituko dira emandako ikasturteak, baita arlo eta ikasgaietan lortutako kalifikazioak ere; era berean, ikaslearen etorkizun akademikoari eta profesionalari buruz orientatzeko aholkua emango zaio. Horretarako beharrezko informazioa, ikasle bakoitzarentzat egokitzat ematen diren proposamenak barne, emango zaio, kontuan hartuta ikaslearen lehentasunak, baita gaitasunak era osatuago batez garatzen uzten dituzten hezkuntza-ibilbideak ere. Horren guztiaren helburua da ikasleak ikasketak era egokian eta errealistan hautatzea.

4.– Zikloko curriculuma egokitzapen nabari globala duen ikaslea bada, hau da, hezkuntzako etapako helburuak eta ebaluatzeko irizpideak era nabarian aldatzen bazaizkio, dagokion eskolaketa-agiria emango zaio.

22. atala.– Batxilergoa eta Lanbide Heziketa Bereziko titulua emateko proposamena, salbuespenak edo curriculumaren egokitzapen nabariak dituzten ikasleentzat.

1.– Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazo larriak izateagatik Batxilergoa edo hori osatzen duten ikasgai batzuk salbuespenarekin edo curriculumaren norbanako egokitzapen nabariekin egiten dituzten ikasleek baldin eta bai horiek zein beste ikasgai guztiak gainditu badituzte, orduan proposatuko da horiei Batxilergoko titulua ematea.

2.– Maila Ertaineko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasketak gainditu dituzten eta, era berean, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak proposatuko dira dagokien titulazioa emateko.

23. atala.– Salbuespenak agerian gelditzea dokumentazio akademikoan.

1.– Salbuespena agerian utziko da ikaslearen espediente akademikoan, «salbuetsita» hitza jarrita dagokion ikasgaiaren laukitxoan. Salbuespena ematen duen Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzaren ebazpenaren kopia bat erantsiko zaio aipatutako espedienteari.

2.– Batxilergoko Noten Liburuko «Iruzkinak» izeneko orrian, aurreko puntuan ezarritako eran jarriko da agerian eta dagokion dilijentzia beteko da ebazpen-dataren erreferentzia argia eginez. Ebaluazio-agirietan salbuespena utziko da agerian «SA» laburpenaren bidez.

3.– Unibertsitatera sartzeko probetan aurkezten diren ikasleen zerrenda zehatzean salbuespenaren baldintza agerian utziko da. Batxilergoko batezbesteko nota ezartzeko, ez dira kontuan hartuko salbuetsitako ikasgaiak.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehena.– Curriculumaren egokitzapenak araubide bereziko ikasketetan.

1.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek araubide bereziko ikasketak egin nahi badituzte, honako agindu honetan Derrigorrezko Hezkuntzaren ondorengo Bigarren Mailako Hezkuntzan curriculumean sartzeko egokitzapenei buruz ezarritakoa aplikatuko zaie.

2.– Musika-ikasketen Oinarrizko Maila eta Maila Ertaina ezartzen duen 288/1992 Dekretuaren arabera, ikastetxeek Derrigorrezko Bigarren Mailako Hezkuntzako proposatzen diren curriculumaren norbanako egokitzapen nabariei jarraiki, eta curriculumaren helburuak funtsean errespetatuz, curriculumaren egokitzapenak proposatuko dituzte minusbaliotasunak dituzten ikasleentzat.

3.– Egokitzapen horiek Hezkuntza Ikuskaritzara bidaliko dira. Azken horrek txostena egingo du helburu horiek funtsean errespetatzen diten ala ez azaltzeko.

4.– Hezkuntzako Ikuskaritzak, derrigorrezko txostena egin ahal izateko, alde multiprofesionalari eskatuko dio txosten psikopedagogikoa (6. eranskina) eta Ikastetxeko Lurraldeko Buruzagitzara bidaliko du curriculumaren norbanako egokitzapen nabarien agiria, bi txostenekin batera.

5.– Ikastetxeko Lurraldeko Buruzagitzak jasotako informazio-multzoa bidaliko du Ikastetxetako Zuzendaritzara. Azken horrek jakinaraziko dio dagokion ikastetxeko zuzendaritzari zer erabaki den, hau da, eskatutako curriculumaren norbanako egokitzapen nabaria aprobatu edo uko egin den. Jakinarazpenean barruan ikaslearen dokumentazio akademikoa egon beharko da; gainera, idatziz emango zaie gurasoei edo legezko ordezkariei edo ikasleari berari, baldin eta adinez nagusia bada.

6.– Ikasturtearen hasierako jarraibideetan ezarriko dira parte hartzen duen estamentu bakoitzak dituen epeak, araubide bereziko ikasketetan curriculumaren norbanako egokitzapen nabariak onartzeko prozesuan dokumentazioa aurkezteko.

Bigarrena.– Behin-behineko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak.

1. Behin-behineko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek, premia horiek gaixotasun baten edo behin-behineko minusbaliotasun baten ondorioak badira, hezkuntza indartzeko neurriak edukiko dituzte, eta, hala badagokie, curriculumaren egokitzapena. Behar izanez gero, curriculumean sartzeko neurriak ere hartuko dira eta ikastetxea izango da horiek egitearen eta garatzearen erantzulea.

2.– Baldin eta behin-behineko minusbaliotasun hori ikasturte bat baino gehiago luzatuko balitz, dagokion arloko edo ikasgaiko curriculumaren egokitzapena egingo da, agindu honetan ezarritakoari jarraiki.

BEHIN-BEHINEKO XEDAPENA

Hezkuntzari buruzko lege orokorratik, abuztuaren 4ko 14/1970 Legetik, eratorritako ikasketak indarrean dauden bitartean, ikasketa horiek egiten dituzten eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ebaluazioa honako Agindu honetan ezarritakoaren arabera arautuko da. Ikasketa horien arautegia lege horretan aurreikusita ez dauden puntuetan bakarrik erabiliko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Hezkuntza Sailburuordetzak baimena du agindu hau bere irizpideei jarraituz aplikatu, interpretatu eta garatzeko.

Bigarrena.– Honako agindu hau indarrean egongo da EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 24a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERANSKINA

CURRICULUMA NORBANAKOARI EGOKITZEA

(IKus .PDF)

II. ERANSKINA

ARLOAK /GAIAK/ERA NABARIAN ALDATZEN DIREN MODULUAK

(IKus .PDF)

III. ERANSKINA

IKASLEAK GAUR EGUN DUEN GAITASUN MAILA, CURRICULUM ARLO/IKASGAI/MODULUEN ARABERA

(IKus .PDF)

IV. ERANSKINA

IKASLEAREN CURRICULUM EGOKITUA

(IKus .PDF)

V. ERANSKINA

IKASLEAK EBALUATZEKO IRIZPIDEAK

(IKus .PDF)

V.– BIS ERANSKINA

ZIKLOA GAINDITZEKO IRIZPIDEAK

(IKus .PDF)

VI. ERANSKINA

TALDE MULTIPROFESIONALAREN TXOSTENA

(IKus .PDF)

VII. ERANSKINA

HEZKUNTZAREN IKUSKARITZA TEKNIKOAREN TXOSTENA

(IKus .PDF)

VIII. ERANSKINA

CURRICULUM-EGOKITZAPENAREN JARRAIPENA

(IKus .PDF)

IX. ERANSKINA

JAKINARAZPENA,PEDAGOGI BERRIKUNTZARAKO LURRALDEKO ZUZENDARITZARENA, CURRICULUMAREN NORBANAKO EGOKITZAPEN NABARIA ONARTU IZANARENA

(IKus .PDF)


Azterketa dokumentala