Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 1998ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2891

14/1998 LEGEA, ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

ZIOEN ADIERAZPENA

Hala ere, kirolaren ezaugarriak dinamismoa eta etengabeko aldaketak izan dira betidanik. Kirol-mundua aldakorra da bere ezaugarrietan eta ezin ditu eduki betirako printzipioak eta inoiz indarra galtzen ez duten arauak, ordenamendu juridikoaren beste zenbait sektoretan gertatzen den modura. Hori dela eta, argi dago 5/1988 Legea onartu zenetik kirolean izugarrizko aldaketak gertatu direla, Estatuan nahiz nazioarteko eremuan. Horrenbestez, legea gizarteko errealitate berrira egokitzeko beharra ikusi da.

Esandako guztiak nahikoa arrazoi dira etapa berri bati ekiteko eta indarrean dagoen kirolari buruzko legedia berritzeko, izan diren aldaketetara egokitzeko eta, horrezaz gain, urrutirago doan ikuspegia harturik etortzekoak diren aldaketetarako prestatzeko. Gauza jakina da euskaldunek jarrera ona izaten dutela edozein kirol-jardueratan parte hartzeko eta gaitasun handia dutela kirol-ekintzak antolatzeko, eta horrek lege-esparru berria eskatzen du eta behin betiko bultzada, une honetan Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen egiturari eusteko.

II.– Orain aldarrikatzen den legearen I. titulua aplikazio-eremuari eta printzipioei buruzkoa da, eta hartan aurreko testua errespetatu da funtsean. Proposatu diren aldaketak teknika juridikoari eta edukiari buruzkoak dira. Teknika juridikoaren aldaketei dagokienez, ahalik eta gehien sinplifikatu da herri-agintarien jardueraren printzipio gidariak biltzen dituen apartatua. Nabarmentzekoa da, bereziki, herri-aginteek kirol-praktika bermatu beharra dutela laguntza pribatua sustatuz. Kirolerako ekonomi baliabideak eskuratzeko, sektore pribatutik lortu behar da finantzazioa, ekintza publikoaren osagarri izan dadin. Printzipio gidari berriak sartu dira, halaber, kiroletik indarkeria erauzteko, emakumea kirolean maila guztietan sartu ahal izateko baldintzak bultzatzeko, dopatzea zigortzeko edo, adibidez, unibertsitatean kirola sustatzeko.

IV.– III. titulua euskal kirolaren elkartze-egitura antolaketa-arlo guztietan arautzeari buruzkoa da. Hainbat gauza berri dakartza araudi berriak. Aipagarria da, lehenik eta behin, kirol-sozietate anonimoei egiten zaien beren-beregizko aitorpena. Bigarrenik, federazio-sarea berregituratzea pentsatu dugu, orain arte neurri desegokikoa izan baita eta arazo bereziak izan baititu. Federazioen atomizazio kezkagarriari konponbidea bilatu nahi izan diogu, kirol-federazio asko baititugu Euskal Autonomia Erkidegoan ia ezarpenik gabekoak eta kirol-jarduera urria kudeatu dutenak, altxor publikorako onartezinak diren kostuekin. Horrenbestez, baldintza berriak ipini dira kirol-federazioak sortzeko, eta behar bezalako ezarpenik ez duten kirol-motek ez dute aukerarik izango kirol-federazio bihurtzeko. Horrezaz gain, lege-mailako hainbat mekanismo jaso dira kirol-federazio batzuk sortarazteko izan ziren arrazoiak desagertzean aitorpen ofiziala ezeztatzeko. Kirol-federazioei esleitutako egiteko garrantzitsuak aintzat harturik, herri-administrazioaren ordezkari laguntzaileak baitira bakoitzari dagokion kirol-mota antolatzeari dagokionez, hainbat manu sartu dira parte hartzeko eta kontrolatzeko, bai eta babesteko eta laguntzeko ere. Lege berriak, halaber, kirol-federazioetako xedapenak aldizkari ofizialetan argitaratzeko nahitaezkotasuna jaso du. Bestalde, kirol-elkartearen nozioa berritu egin da, aurreko legean izandako esperientzia txarra kontuan hartuta.

VI.– V. tituluak kirol-sistema guztien euskarrietako batez dihardu: eskola-kirolaz. Kirola garrantzitsua da eskolako ikasleen heziketa osorako, nortasunaren garapen harmonikorako eta baldintza fisiko eta prestakuntza egokiak lortzeko, gerora begira ere kirola egiten jarraitu ahal izan dadin. Hori da legeak kontuan hartu duena eta ez du aldaketa handirik ekarri. Eskola-kirola arautzen duen kapitulua legearen beste titulu batzuetan eskola-kirolaz bildu diren aurreikuspenekin osatu da.

VII.– Kirol-teknikarien prestakuntzaren eta titulazioen gaia da legearen kezkarik nagusienetako bat. Jarraibide asko diseinatu dira arlo horretan: batetik, legezko babesa eman zaio kirol-teknikari tituludunak izan beharrari, irakasteko, zuzentzeko eta bestelako jarduerak burutzeko; bestetik, bertan behera utzita dagoen kirol-teknikarien prestakuntzaren gaian sakondu da eta Kirolaren Euskal Eskola sortzea jaso da.

Legeak kontuan hartu du dopatzearen gaia ere. Agintari publikoek eta kirol-antolakundeek erantzukizun osagarriak dituztela abiapuntutzat hartuta, legeak kontuan hartu du dopatzearen arazoa diziplina-bidetik kanpo ere.

IX.– VIII. tituluan legeak kirol-ekipamenduen eta zerbitzuen arloa jorratu. Kirol-jarduerak ekipamendu ez arruntetara ere jo duenez, gomendagarria zen horien aipamen bereizia egitea legean. Bestalde, kirol-instalazioen erabiltzaileei legeak ematen dien babesa jaso da, eta gutxieneko kalitatea, garbitasuna eta segurtasuna ziurtatzeko baldintzak finkatu dira. Lege berriak kirol-instalazioen izaera pribatua zehaztu du, finantzazioari begira. Kirol-ekipamenduen erroldak osatzeko eta eguneratzeko betebeharrak ezarri dira, bide batez. Kirol-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen arazo kezkagarria ere aipatu da lehenengo aldiz, arazo hori arautu gabe zegoen-eta orain arte.

XI.– Legeak arreta handia eskaini dio kirol-diziplinako araubideari, eta hori kirol-egitura pribatuen bitartez gauzatuko da. X. tituluak diziplina-gaiez dihardu eta zenbait berritasun jaso ditu: azkenaldi honetan azaldu diren jokabide gaitzesgarri batzuk arau-haustetzat jotzea edo kirolaren baitatik indarkeria edo dopatzea erauzteko zigor-neurriak sartzea. Gogoan izan behar da, halaber, aurreko 5/1988 Legeak arau-hauste gutxi batzuentzat baino ez zuela jaso zigor-ahalmena; horren ondorioz, kirol-federazioetako gobernu eta ordezkaritza organoetako kideen hainbat egintza edo ez-egite inolako zigorrik gabe geratu ohi ziren. Egoera horren aurrean, lege berriak zehaztu egin du, zabaldu egin du kirol-diziplinaren kontzeptua. Hala, behar bezala bete da legezkotasunaren printzipioa eta ezinbestekoak diren oinarrizko elementuak ezarri dira, eta horietatik abiatuta zehaztuko da araudi bidez kirol-diziplinaren eduki osoa.

Horrenbestez, legeak bete egin du konstituzio-jurisprudentziak mugatzen duen legezkotasun-printzipioa, zigor-araubideari buruzko kapituluan bezalaxe. Era berean, oinarrizko eta ezinbesteko elementuak ezarri ditu, horietatik abiatuta zigor-araubidearen eduki osoa araudi bidez zehazteko.

Titulu honetan jorratu den beste arazoetako bat oraingo Kirol Diziplinako Euskal Batzordearen eskumen-eremu murritza zabaltzea izan da; lehen diziplina-gaiak hartzen zituen bakarrik eta ezin zituen erabaki bestelako kirol-auziak. Lege honek kirol-mugimenduaren aspaldiko nahia bete du gure Autonomia Erkidegoan: Kirol Justiziako Euskal Batzordea edukitzea, eskumena izango duena hauteskunde-prozesuekin, federazio-lizentzien tramitazioarekin, maila igoerekin eta jaitsierekin eta abarrekin zerikusia duten gaietan erabakitzeko.

I. TITULUA

1. artikulua.– Helburua eta aplikazio-eremua. Euskal Autonomia Erkidegoan kirola arautzea da lege honen helburua.

1.– Kirola interes publikoko gizarte-jarduera da, pertsonak bete-betean prestatzeko eta garatzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta norbanakoak eta gizartea ondo izateko lagungarria.

3.– Aginte publikoek, zeinek bere eskumen-esparruaren barruan, eskubide hori behar bezala gauzatzea bermatuko dute. Horretarako, burutuko duten kirol politikak printzipio hauek izango ditu oinarrian:

b) Kirol-elkarteak bideratzea eta sustatzea, bai eta kirol arloko antolakuntza-egitura pribatuak onartzea eta babestea ere.

d) Kirol-jarduera gizarte-maila guztietara, batez ere ahulenetara, zabaltzeko programa bereziak onartzea eta burutzea.

f) Kirol arloan ikerkuntza zientifikoa bultzatzea, kirolaren kalitatea hobetzeari begira.

h) Kirolarientzako mediku-laguntzako sistema espezializatua bideratzea eta bultzatzea.

j) Behar diren neurriak hartzea kirola eta kirolariak helburu politiko, ekonomiko edo bestelakoen gehiegizko esplotaziotik babesteko.

l) Kirol-ekitaldietan parte hartzen dutenei arriskuen estaldura egokia bermatzeko neurriak hartzea.

n) Ezintasun fisiko, psikiko, sentsorial edo mistoak dituzten herritarren artean kirol-ekintzak sustatzea, zeharo gizarteratu daitezen laguntzeko.

o) Kirol-jardueretan naturaz modu egokian baliatzea bultzatzea, ingurugiroaren babesarekin bateragarria izan dadin.

q) Kirola aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea, helburu hori lortzeko egokiak diren kirol-ekintzak aldeztuz.

s) Euskal kirolari laguntzea Estatuan nahiz atzerrian.

u) Kirola kultur osagaitzat eta gizarte-bateratzailetzat aitortzea.

w) Kirolaren babesle pribatuak sustatzeko neurriak hartzea jardun publikoaren osagarri gisa.

y) Espetxeetan kirol-programak sustatzea, presoen gizarteratzea lortzeko.

ADMINISTRAZIO ANTOLAKUNTZA

Euskadiko kirolaren antolakuntza instituzionala herri-administrazioen deszentralizazio, koordinazio eta eraginkortasun printzipioetan oinarrituko da bakoitzari dagozkion eskumenak erabiltzerakoan, kirol-federazioen, kluben eta beste edozein erakunde publiko edo pribaturen lankidetzarekin eta parte-hartzearekin. Kirol-federazioek, herri-administrazioen ordezkari laguntzaile diren aldetik, haiekin aktiboki hartuko dute parte Euskadin kirola antolatzen eta garatzen.

1.– Autonomia Erkidegoko erakunde komunek kirol arloan Euskal Autonomia Erkidegoari Autonomi Estatutuaren indarrez dagozkion eskumen guztiak erabiliko dituzte, salbu eta lege honetan edo gainontzeko antolamendu juridikoan lurralde historikoetako foru-organoei, udalei edo gainontzeko toki-erakundeei ematen zaizkienak.

a) Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroa arautzea eta kudeatzea.

c) Goi-mailako kirola bideratzea eta sustatzea.

e) Kirola egiteko derrigorrezkoak diren gaitasun-azterketa medikoak arautzea.

g) Kirol Justiziako Euskal Batzordea arautzea eta antolatzea.

i) Kirol-federazioen, kirol-kluben eta gainontzeko kirol-erakundeen araubidea finkatzea.

k) Kirol-lizentzien araubidea finkatzea.

m) Eskola-kirolaren oinarriak eta printzipioak, kirol-diziplinako araubidea eta lehiaketak finkatzea.

ñ) Era bereko irizpideak onartzea herri-administrazioek kirol-ekipamenduen erroldak egin ditzaten.

p) Autonomi Erkidegoko kirol-ekipamenduen errolda onartzea eta eguneratzea.

r) Naturan egiten diren kirol-ekintza arriskutsuen antolakuntza arautzea.

t) Kirol-mota berriak onartzeko irizpideak eta baldintzak onestea.

v) Kirolariaren osasun-txartela arautzea.

x) Kirol-ekitaldien antolakuntza arautzea.

Lurralde historikoetako foru-organoei dagokie, zeini bere lurralde-esparruan, eskumen hauek erabiltzea:

b) Kirola guztientzat sustatzeko kirol-politika onartzea eta udal-administrazioaren lankidetzarekin gauzatzea.

e) Kirol-ekipamenduak eraikitzeko, zabaltzeko eta eraberritzeko finantzaketa-planak onartzea eta gauzatzea.

g) Lurraldean helbidea duten klubei eta gainontzeko kirol-elkarteei laguntza teknikoa eta ekonomikoa ematea. Horretarako, diru-laguntzak eskainiko dira eta elkarteek beren ekintzak diru-laguntzen helburuetara egokitzea kontrolatuko da.

i) Udalaren kirol-zerbitzuak koordinatzea eta laguntzea eta zerbitzu horien kudeaketa bateratua bultzatzea.

6. artikulua.– Udalak.

a) Lurralde historikoetako foru-organoek onartutako eskola-kiroleko programak burutzea, haiekin koordinatuta jokatuz.

c) Kirol-ekipamenduen hirigintza-plangintza egiteko tresnak onartzea eta gauzatzea.

e) Lurralde historikoetako foru-organoek kirola guztientzat zabaltzeko onartutako programak gauzatzea.

g) Lege honen, gainontzeko legezko xedapenen eta lege hau garatzeko arauen indarrez dagozkien eskumen eta egitekoak baliatzea, bai eta eskuordetzan eman dakizkiekeenak ere.

1.– Kirolaren Euskal Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-politikari eragiten dioten gaietan aholkularitza emateko, kontsulta eta jarraipena egiteko eta eztabaidatzeko herri-administrazioen arlo-organo nagusia izango da, eta Eusko Jaurlaritzan kirol-eskumenak dituen sailari atxikita egongo da.

3.– Kirolaren Euskal Kontseiluaren osaera, izendapen-sistema, jarduera-arauak eta egitekoak araudi bidez ezarriko dira. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da kontseiluak esku hartzea kirolarekin lotutako xedapen orokorren proiektuetan».

1.– Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordea Eusko Jaurlaritzan kirol-eskumena duen sailari atxikita dagoen organo independentea da. Bere helburua da mugimendu olinpikoa garatzea, ideal olinpikoak zabaltzea eta euskal kirolariak Joko Olinpikoetarako presta daitezen, haietan parte hartu eta ordezkaritza izan dezaten sustatzea.

3.– Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordeak euskal federazioen partaidetza izango du eta Euskal Herriko kirolen sustapena bultzatuko du.

III. TITULUA

9. artikulua.– Kirol-erakunde motak.

10. artikulua.– Izenak.

II. KAPITULUA

11. artikulua.– Kontzeptua eta araubide juridikoa.

2.– Kirol-klubek, eratze, inskribitze, iraungitze, antolatze eta jarduteari dagokionez, lege honetako arauak eta legea garatzeko xedapenak, kluben beren estatutuak eta araudiak, eta kluben organoek balio osoz hartutako erabakiak izango dituzte jarraibide.

4.– Kirol-kluben estatutuek araudi bidez zehaztutako gaiak arautu beharko dituzte. Era berean, demokrazia eta ordezkaritza printzipioen arabera finkatuko dute beren barne-egitura eta jarduera-arauak, eta ordezkaritza eta administrazio organo guztien hautaketa bazkide guztien boto aske, zuzen, berdin eta sekretuz egitea zehaztuko dute.

III. KAPITULUA

12. artikulua.– Kontzeptua eta araubide juridikoa.

2.– Kirol-elkarteek, eratze, inskribitze, iraungitze, antolatze eta jarduteari dagokionez, lege honetako arauak eta legea garatzeko xedapenak, erakunde nagusien menpeko gisa dituzten arauak eta beren organoek legez hartutako erabakiak izango dituzte jarraibide.

IV. KAPITULUA

13. artikulua.– Araubide juridikoa.

14. artikulua.– Kirol Erakundeen Erregistroan inskribitzea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egonik Kirol Erakundeen Erregistroan inskribitzen diren kirol-sozietate anonimoak kirol-klubtzat joko dira kirol-federazioetan inskribitzeari eta parte-hartzeari dagokionez.

V. KAPITULUA

15. artikulua.– Kontzeptua eta araubide juridikoa.

2.– Kirol-federazioek lege hau, legea garatzeko xedapenak, beren estatutuak eta araudiak, eta beren organoek balio osoz hartutako erabakiak izango dituzte jarraibide.

16. artikulua.– Kirol federatuaren antolakuntza.

2.– Lurralde-federazioek lurraldean beren kirol-motan ofizialak diren kirol ekintza eta lehiaketak bultzatu, kalifikatu, baimendu eta bideratuko dituzte.

4.– Aisialdiko kirol-jarduera ere bultzatu beharko dute lurralde-federazioek eta euskal federazioek, zeinek bere kirol-motan.

6.– Euskal federazioei baino ez dagokie euskal kirol federatua Estatuan eta atzerrian ordezkatzea, zeini bere kirol-motan. Beren kirol-selekzioek Estatuko eta nazioarteko kirol ekintza eta lehiaketetan parte hartzea sustatu eta bideratu beharko dute euskal federazioek.

8.– Euskal federazioetan lurralde-federazioetako kirol-estamentu guztiak egongo dira ordezkatuta.

1.– Kirol-federazioek demokrazia eta ordezkaritza printzipioei loturik arautuko dute beren barne-egitura eta jarduera beren estatutuetan eta araudietan.

a) Izena, egitekoa eta helburuak.

c) Kirol-mota.

e) Federazio-organoetako titularren hautatzeko eta kargu-uzteko sistema.

g) Federazioa osatzen duten estamentuak.

i) Dokumentuen araubidea.

k) Iraungitze eta desegite arrazoiak.

3.– Batzar Nagusia eta lehendakaria izango dira kirol federazioen ezinbesteko gobernu eta ordezkaritza organoak; organo horiez gain, estatutuek beste batzuk ere aurreikusi ahal izango dituzte.

b) Lehendakaria federazioko organo betearazlea izango da, federazioaren legezko ordezkaritza edukiko du, ordezkaritza eta gobernu organoen burua izango da eta organoen erabakiak betearaziko ditu. Boto aske, berdin eta sekretuz aukeratuko da eta batzarkideak hautatzaile eta hautagai izan daitezke. Inola ere ezin izango da aldi berean federazioko eta kirol-klubeko, kirol-elkarteko edo kirol-sozietate anonimoko buru izan.

18. artikulua.– Kirol-motak eta azpimotak onartzea.

2.– Eusko Jaurlaritzaren barruan kirol arloko eskumenak dituen sailari dagokio jarduerak kirol-motatzat kalifikatzea eta kirol-mota horren azpimotak zehaztea, Kirolaren Euskal Kontseiluaren txostena aztertu eta gero.

Lurralde historiko batean kirol-mota bateko kirol-federaziorik ez badago, dagokion euskal federazioak bereganatuko ditu egiteko guztiak. Euskal federaziorik ez badago, dagokion foru-aldundiak gaitasuna eman ahal izango dio kirol-erakunde bati, gehienez bi urterako, behin edo gehiagotan, lurralde-federazioei dagozkien egiteko publikoak burutzeko.

Kirol-mota batean euskal federaziorik ez badago, Eusko Jaurlaritzak gaitasuna eman ahal izango dio lurralde-federazio bati edo, ez badago, edozein kirol-erakunderi, gehienez bi urterako, behin edo gehiagotan, euskal federazioei dagozkien egiteko publikoak burutzeko.

1.– Kirol-federazio bat onartua izateko abiapuntuak hauek izan daitezke:

b) Beste batetik banatzea.

2.– Kirol arloan euskal federazio eta lurralde-federazio berriak eratzeko, beharrezkoa izango da, hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzak eta lurralde historikoetako foru-organoek onartzea. Administrazio-onarpen hori emateko edo ukatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

b) Jarduerak nahikoa ezarpen-maila edukitzea.

d) Federazio berria ekonomikoki bideragarria izatea.

22. artikulua.– Lurralde-federazioak eratzea.

a) Sorrera-akta estatutuak araudi bidez ezarritakoari lotuz aurkeztea.

c) Foru-aldundi eskudunak onartzea.

23. artikulua.– Euskal federazioak eratzea.

a) Sorrera-akta eta estatutuak araudi bidez ezarritakoari lotuz aurkeztea.

c) Eusko Jaurlaritzak onartzea.

24. artikulua.– Onarpen ofiziala eta bakarra izatea.

2.– Arau orokor horretatik kanpo geldituko dira ezintasun fisiko, psikiko, sentsorial edo mistoak dauzkaten kirolariak biltzen dituzten kirol anitzeko federazio hauek:

– Ezinduentzako Kirolen Bizkaiko Lurralde Federazioa.

– Ezinduentzako Kirolen Euskal Federazioa.

1.– Euskal federazioek eta lurralde-federazioek administrazio-egiteko hauek beteko dituzte:

b) Euskal kiroleko ordezkaritza bideratzea Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.

d) Kirol-jarduerako indarkeria aurrezaintzea, kontrolatzea eta zigortzea.

f) Kirol arloko diziplina-ahalmena erabiltzea.

i) Herri-administrazioarekin batera parte hartzea eta elkarlanean aritzea kirol-programak garatzen, batez ere goi-mailako kirolarientzako programetan eta eskola-kiroleko programetan.

k) Araudi bidez eskuordetzan eman daitekeen beste edozein egiteko publiko.

3.– Lurralde-federazioek eta euskal federazioek, hurrenez hurren, lurralde historikoetako foru-organoen eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin burutuko dituzte beren egitekoak. Horretarako, lankidetza-hitzarmenak izenpetuko dituzte elkarren artean, eskuordetzan emandako egiteko publikoekin zuzenean lotutako helburuak, kirol-programak, aurrekontuak eta gainontzekoak zehazteko. Lankidetza-hitzarmen horiek izaera juridiko-administratiboa edukiko dute.

26. artikulua.– Federazioei atxikitzea.

2.– Ezinbestekoa izango da pertsona fisiko eta juridikoak kirol-federazioetan sartuta egotea federazio-lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko.

Euskal federazioak eremu handiagoko kirol-federazioetan sartu ahal izango dira. Nolanahi ere, eta parte-hartze hori bermatzeko, Euskadin federatutako pertsona fisiko edo juridikoek eskubidea izango dute, nahi izanez gero, eremu handiagoko kirol-federazioetan sartzeko, euskal federazioek federazio horietan ez sartzea erabakitzen badute.

1.– Euskal federazioen eta lurralde-federazioen esku utzitako egiteko publikoak benetan betetzen direla bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek, zeinek bere eskumen-esparruaren barruan, ekintza hauek burutu ahal izango dituzte, beti ere zigor-helbururik gabe:

b) Organo kolegiatuei dei egitea eskuordetzan emandako egiteko publikoekin zuzenean edo zeharka lotutako gaiak eztabaidatzeko eta erabakitzeko, aurretik deia egin ez bazaie.

d) Badaezpada eta arrazoiak emanez, gobernu-organoetako buru edo gainontzeko kideei beren eginkizunak kentzea, baldin eta eskuordetzan emandako egiteko publikoak bertan behera utzi badituzte.

f) Lege honetan araututako beste kirol-erakunde batzuei zenbait administrazio-egiteko publiko burutzeko gaitasuna ematea, baldin eta egiteko publiko horien garapena bermatzeko aparteko behar larria badago.

2.– Kirol-federazioetako organo kolegiatuen buruari eta gainontzeko kideei beren eginkizunak kentzen bazaizkie, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek behin-behingo kontu-hartzaileak eta administratzaileak izendatu ahal izango dituzte.

1.– Euskal federazioen estatutuak, bai eta estatutuotan izan litezken aldaketak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dagokion administrazioak onartu eta gero.

3.– Lurralde-federazioen eta euskal federazioen araudiak, bai eta horietan izan litezken aldaketak ere, Kirol Erakundeen Erregistroan inskribituko dira dagokion administrazioak onartu eta gero.

1.– Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek federazioen zuzendaritzako kideak etengabe prestatzea eta doako aholkularitza teknikoa ematea sustatuko dute, zuzendariek beren egitekoak behar bezala bete ditzaten. 2.– Eusko Jaurlaritzak, Kirolaren Euskal Kontseiluaren eta kirol-federazioen laguntzarekin, kirol-erakundeen zuzendaritzako kideentzako estatutua onartuko du.

4.– Kirolaren Euskal Eskolak zuzendaritzako kideak etengabe prestatzea sustatuko du bere zerbitzuekin zerikusia duten gaiei buruzko kurtsoak antolatuz.

2.– Kirol-federazioek araudi bidez zehazten diren kontabilitate printzipio eta arauak aplikatuko dituzte. Halaber, finantza eta kudeaketa ikuskaritzak onartu beharko dituzte araudi bidez zehaztuko den eran.

4.– Kirol-federazioek ezin izango dute urte anitzeko gasturik konprometitu dagokion administrazioaren baimenik gabe, baldin eta gastu horiek araudiz ezartzen den portzentaia baino handiagoak badira eta federazioko buruaren agintaldia gainditzen badute.

32. artikulua.– Herri-onurakotzat jotzea.

2.– Herri-onurakotzat jotzeak ondorio hauek izango ditu:

b) Kreditu ofizialak jasotzeko lehentasuna.

d) Lurralde historikoetako foru-organoek herri-onurako erakundeen alde erabaki ditzaketen zerga-hobariak.

f) Kirolarekin zerikusia duten xedapen orokorrak prestatzeko orduan entzunak izateko eskubidea.

Kirol-federazioak Batzar Nagusiaren erabakiz eta epailearen ebazpenez desegingo dira.

Kirol-federazio bat desegiten denean, haren ondare garbia, egonez gero, antzeko ekintzetan erabili beharko da. Euskal federazio bat desegiten bada, Eusko Jaurlaritzak erabakiko du zertan erabili zehatz-mehatz, eta lurralde-federazio bat desegiten bada, foru-aldundiak.

1.– Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek ezeztatu egin ahal izango dute euskal federazioen eta lurralde-federazioen onarpena baldin eta lege honetako 21. artikuluan onarpen ofiziala izateko ezarritako baldintzaren bat betetzeari uzten badiote. Euskal federazioen edo lurralde-federazioen onarpena ezeztatzeko, beharrezkoa izango da Kirolaren Euskal Kontseiluaren txostena.

a) Kirol Erakundeen Erregistroko inskripzioa ofizioz ezeztatzea.

c) Desegin beharra.

VI. KAPITULUA

36. artikulua.– Euskal Kirol Federazioen Batasuna.

2.– Euskal Kirol Federazioen Batasunak euskal kirol-federazioak eta lurraldeetako kirol-federazioak ordezkatuko ditu, kirol-federazio bakoitzak bere kirol-esparruan duen berariazko ordezkaritzaren kalterik gabe.

1.– Euskal Kirol Federazioen Batasunak behar hainbateko laguntza eta erraztasunak emango dizkie euskal federazioei, euskal selekzioek Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzea sustatu eta bultzatu ahal dezaten federazio horiek.

38. artikulua.– Araubide juridikoa.

2.– Euskal Kirol Federazioen Batasunaren estatutuek araudi bidez zehazten diren puntuak arautu beharko dituzte, demokrazia eta ordezkaritza printzipioen arabera finkatuko dituzte bere barne-egitura eta jarduera-arauak, eta bere kideak kirol-federazio elkartu guztien boto aske, zuzen, berdin eta sekretuz hautatzeko modua zehaztuko dute.

VII. KAPITULUA

39. artikulua.– Izaera.

40. artikulua.– Erregistro publikoa.

41. artikulua.– Erregistroan jaso beharreko egintzak.

Kirol Erakundeen Erregistroan egintza hauek jaso beharko dira:

c) Kirol-erakundeen estatutuen eta araudien onartzea eta aldatzea.

e) Kirol-klubak herri-onurakotzat jotzea.

g) Kirol-federazioen onarpenaren ezeztatzea.

42. artikulua.– Onurak eta lankidetza.

2.– Kirol Erakundeen Erregistroak babestu egingo ditu inskribitutako erakundeen izena eta sinboloak, izen eta sinbolo horiek edo antzekorik beste inork erabil ez ditzan.

43. artikulua.– Araudi bidezko garapena.

IV. TITULUA

44. artikulua.– Lehiaketen sailkapena.

a) Lehiaketa ofizialak eta lehiaketa ez ofizialak.

c) Profesionalentzako lehiaketak eta amateurrentzako lehiaketak.

2.– Lege honen ondorioetarako, federazioek dagokion urteko egutegian ofizialtzat jotako lehiaketak izango dira lehiaketa ofizialak.

45. artikulua.– Kirol-lehiaketak bideratzea, antolatzea, kalifikatzea eta baimentzea.

2.– Lehiaketak, ofizialak izan ala ez, edozein pertsona fisiko edo juridikok, publiko edo pribatuk, antolatu ahal izango ditu.

4.– Unibertsitate-lehiaketak bideratzea, kalifikatzea eta baimentzea unibertsitateei dagokie. Unibertsitateen arteko lehiaketetan egiteko horiek Eusko Jaurlaritzak beteko ditu Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordearen laguntzarekin.

46. artikulua.– Lizentziaren beharra.

47. artikulua.– Lizentziak ematea.

2.– Lizentziak arau batzuen arabera emango dira, eta ezin izango da ematea ukatu eskatzaileak beharrezkoak diren baldintzak betetzen baditu.

48 artikulua.– Lizentzien edukia.

a) Erantzukizun zibila.

c) Osasun-laguntza, osasun-sistema publikoak bere gain hartzen ez dituen kasuetan eta arloetan, baldin eta kirolariak beste aseguru baten bidez ez baditu estalduta arriskuak.

1.– Euskal federazioei eta lurralde-federazioei dagokie, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan federazio-lizentziak egitea eta tramitatzea.

3.– Euskal federazioek emandako lizentziek maila ofizialean lehiatzeko gaitasuna emango diete lizentzia horien titularrei.

5.– Eskola-lizentziak federazio-lizentzien baliokideak izango dira araudi bidez zehaztutako ondorioetarako.

1.– Kirol-lehiaketak zuzentzeko ahalmena kirol-motetan aurrikusitako epaile-kategoriei dagokie.

3.– Aurrekoa gorabehera, kirol-federazioek epaileen hutsak egiaztatzen dituzten proba-bideak arautu beharko dituzte, baldin eta kirol-motaren ezaugarrien arabera zuzentzeko modukoak badira.

Diziplina-organoek aldatu ahal izango dituzte kirol-lehiaketen emaitzak baldin eta zigortutako arau-hausteek horretarako bide ematen badute, eta, bereziki, lehiaketaren emaitzak, zerbait eginez edo ez eginez, aurretiaz erabakitzea bilatu bada.

1.– Badira klub edo elkarte batzuk beren helbidekotik kanpoko lurralde historiko batean aintzinatik lehiatu direnak. Halako kasuetan, bidezkoa izango da lehiaketa-jarduera hori burutu duten lurraldean dagokion kirol-federazioaren barruan jarraitzea.

V. TITULUA

I. KAPITULUA

53. artikulua.– Kontzeptua.

54. artikulua.– Eskola-kirolaren egitekoak eta ezaugarriak.

55. artikulua.– Eskola-kirolerako programak. 1.– Lurralde historikoetako foru-organoek urtero onartuko dituzte eskola-kirolari buruzko programak. Programen helburuak hauek izango dira: ikasleei osotasuneko eskola-heziketa osatzea, ikasleen nortasuna modu orekatuan garatzea, gorputz eta osasun ezaugarri jakin batzuk lortzea, eta geroago kirola egiten jarraitzea posible egingo duen prestakuntza ematea.

dezaten. Batera jardutea ezinezkoa denean, ekintza bereziak antolatu beharko dira ezintasunak dituzten taldeentzat.

4.– Alabaina, araudiz ezarriko diren baldintzak betetzen badira, foru-aldundiek baimena emango dute 15 urtetik beherako ikasleentzat eskola-kiroleko urteko programetan sartuta ez dauden kirol-lehiaketak antolatzeko, ikasle horiek federazio-lehiaketetan parte hartzeko, bai eta zenbait kirol-motatan teknifikazio-unitateak garatzeko ere.

1.– Eskola-garaian egiten den kirola, funtsean, ikastetxeen bitartez egituratuko da kirol klub eta elkarteetako ikasleen guraso-elkarteen lankidetza aktiboarekin.

3.– Udalak elkarlanean ariko dira ikastetxeekin eta foru-aldundiekin eskola-kirolerako programak egoki garatzeko. Horretarako, batipat, udalaren kirol-ekipamenduak erabiltzen utziko dute.

UNIBERTSITATE-KIROLA

Lege honen ondorioetarako, unibertsitate-elkarteko kideek, berek bakarrik, unibertsitateen kirol-programen barruan burutzen dituzten kirol-jarduera guztiak, aisialdikoak nahiz lehiakoak, joko dira unibertsitate-kiroltzat.

1.– Unibertsitateei dagokie, publikoei zein pribatuei, beren autonomi esparruaren barruan, unibertsitatean kirol-jarduerak antolatzea eta sustatzea egoki deritzen irizpideen eta antolakuntza-egituraren arabera.

59. artikulua.– Aginte publikoen lankidetza. Aginte publikoek laguntza emango diete unibertsitateei beren eremuan kirol-praktika zabaltzeko programetan.

Unibertsitate-eremuan eratzen diren kirol-elkarteek, lehiaketa ofizial federatuetan parte hartu nahi badute, Eusko Jaurlaritzaren Kirol Erakundeen Erregistroan inskribitu beharko dute eta dagokion federazioan kidetu.

IKERKETA ETA KIROL TEKNIKARIEN PRESTAKUNTZA

Aginte publikoek, kirolaren kalitatea hobetzeari begira, ikerketa zientifikoaren garapena bultzatuko dute kirolarekin zerikusirik daukaten arloetan. Halaber, lortutako emaitzen zabalkundea eta erabilpena sustatuko dute.

1.– Kirolarekin zuzenean lotutako zerbitzuak, hots,

irakaskuntza, zuzendaritza, kudeaketa, entrenamendu, sustapen eta bestelakoak, eskaini ahal izateko, aginte publikoek, beren eskumen-esparruaren barruan, dagokion titulu ofiziala eskatuko dute. Lege hau garatzeko xedapenen bidez zehaztuko da norainokoa izango den bateko eta besteko eremuetan titulazioen nahitaezkotasuna.

63. artikulua.– Kirol-federazioek eskatutako titulazioak.

64. artikulua.– Kirol-teknikarien prestakuntza.

2.– Kirol-teknikarien prestakuntza Eusko Jaurlaritzak aitortutako zentro publiko edo pribatuetan burutuko da.

1.– Kirolaren Euskal Eskola Eusko Jaurlaritzaren administrazio-zerbitzua izango da eta kirol arloko eskumenak dituen sailari atxikita egongo da. Eskolak egiteko hauek izango ditu:

b) Zuzendariak eta epaileak prestatzeko programak planifikatzea eta koordinatzea, kirol-federazioen berariazko programen arabera. c) Kirol arloko ikerketa teknikoen programak sustatzea eta bultzatzea.

interesgarrien erregistroa sortzea eta kudeatzea.

f) Kirol-dokumentazioko zerbitzua antolatzea.

h) Kirol-federazioei eta beste zentro batzuei aholkularitza ematea teknikariak eta epaileak prestatzeko programetan.

2.– Kirolaren Euskal Eskolak Soin Hezkuntzako Euskal Erakundearekin eta Teknika Hobekuntzarako Zentroarekin eta euskal kirol-federazioekin batera jokatuko du bere giza baliabideak eta baliabide materialak ahalik ondoen erabiltzeko.

VII. TITULUA

I. KAPITULUA

66. artikulua.– Kirolariak.

2.– Aginte publikoek eta erakunde pribatuek kirolari guztiak lege honetan araututako federazio-egituretan sartzea sustatuko dute, kirolariek laguntza eta babes egokiena eduki dezaten.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako erakundeen artean ezin izango da atxikipen, luzapen, prestakuntza, konpentsazio edo antzeko eskubiderik eskatu hamasei urtetik beherako kirolariengatik.

3.– Aginte publikoek eta kirol-federazioek sustapen-neurriak hartu beharko dituzte kirol-elkarte guztiek oinarriko kirolean lan handia egin dezaten. Halaber, babes-neurriak hartu beharko dira elkarte horiek oinarriko kirola sustatzeko egiten duten lana neurriz gainekoa izan ez dadin.

GOI-MAILAKO KIROLA

Goi-mailako kirola herriaren interesekotzat joko da Euskal Autonomia Erkidegoaren kirol-garapeneko funtsezko faktorea den aldetik, eragingarria handia baita oinarriko kirola sustatzeko eta ordezkaritza-egiteko garrantzitsua baitu Estatuko eta atzerriko kirol-lehiaketa ofizialetan.

Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola bideratzea, bultzatzea eta kontrolatzea. Horretarako, kirolari, epaile edo teknikariak goi-mailakotzat jotzeko irizpideak eta baldintzak jarriko ditu, Kirolaren Euskal Batzordeak aurretiaz txostena eginda eta dagokien federazioen aholkularitza izanik.

1.– Eusko Jaurlaritzak goi-mailako kirola laguntzeko onartutako programek lehentasuna emango diete profesionalak ez diren kirolariei, eta beren funtsezko helburua goi-mailako kalifikazioa lortzen duten kirolari,

epaile eta teknikariei beren kirol-prestakuntzarako baliabide egokiak eskaintzea izango da, baita eta zientzia, hezkuntza eta osasun laguntza egokia ematea eta beren lanbide eta gizarte integrazioa erraztuko duten bestelako neurriak hartzea.

3.– Etorkizun handiko kirolarientzat foru-aldundiek onartutako laguntza-planekin osatuko dira programa horiek. Lege honen ondorioetarako, lehiaketetan goi-maila lortu ez arren horretarako gaitasuna erakusten duten kirolariak joko dira etorkizun handiko kirolaritzat.

Teknika Hobekuntzarako Zentroa Eusko Jaurlaritzaren administrazio-zerbitzua izango da eta kirol arloko eskumenak dituen sailari atxikita egongo da. Zentroaren egitekoa kirolari federatuak, batez ere goi-mailakoak, osotasunean aholkatzea, ebaluatzea eta kontrolatzea izango da. Araudi bidez zehaztuko eta garatuko dira zentroaren berariazko eginkizunak.

Goi-mailako kirolariak prestatzeko, Eusko Jaurlaritzak, zuzenean edo edozelako erakunde publiko edo pribatuekiko hitzarmenen bitartez, goi-mailako kirol-zentroak sortzea eta jardutea bultzatuko du. Teknifikazio-programak eta entrenamendu-plan bereziak kirol-zentroek egingo dituzte, kirol-federazioen laguntzarekin. Programa horiek Eusko Jaurlaritzan kirol arloko eskumenak dituen sailaren baimena izan beharko dute.

Goi-mailako kirolaritzat jo izanak onura hauek jasotzeko aukera ekarri ahal izango du:

b) Teknika hobetzeko zentroen programetan eta goi-mailako kirol-zentroen kirol-programetan sartzea.

d) Toki-kopuru gehigarri bat gordetzea ikasketa unibertsitarioetan edo ez unibertsitarioetan sartzeko, beti ere baldintza akademikoak betez gero.

f) Kirol-teknikari tituluak lortzeko ikasketetan sartzeko probetarako araudi bidez zehaztutako eskakizunetatik salbuetsita gelditzea.

h) Eusko Jaurlaritzak araudi bidez ezartzen dituenak.

Eusko Jaurlaritzak, kirol-federazioen eta Kirolaren Euskal Batzordearen aholkularitzaz, goi-mailako kirolarientzako estatutua onartuko du.

1.– Aginte publikoek laguntza emango dute goi-mailako kirolariek beren enplegua entrenamenduei eta lehiaketa ofizialei egokitzeko modua izan dezaten, horretarako behar diren xedapen eta akordioak hartuz.

III. KAPITULUA

76. artikulua.– Aginte publikoen betebeharra. Euskadiko aginte publikoek eta kirol-federazioek, beren eskumen-esparruaren barruan, edozein kirol-jarduera burutzerakoan izan daitezkeen arriskuetatik behar bezala babesteko arauak eta erabakiak hartuko dituzte.

Kirol-zentroak ustiatzeko, kirol-jarduerak antolatzeko eta kirol-zerbitzuak eskaintzeko, ezinbestekoa izango da erantzukizun zibileko aseguru-kontratu bat egitea, erabiltzaileek, parte-hartzaileek eta beste edozeinek instalazioen egoeraren ondorioz edo instalazioetan burututako jardueraren ondorioz izan litzaketen kalteei erantzun ahal izan dakien. Poliza horien gutxieneko babesak araudi bidez ezarriko dira instalazio eta jardueren ezaugarrien arabera.

OSASUN-LAGUNTZA ETA KIROL-MEDIKUNTZA

1.– Osasun-sistema publikoak emango du euskal herritarrek Autonomia Erkidegoan egindako kirol-jarduerari erantzuteko lehen mailako larritasuneko osasun-laguntza orokorra, baldin eta lege honen 48. artikuluan aurreikusita ez badago jarduera horretarako nahitaezko asegurua.

a) Osasun-azterketak egitea eta kirola egiteko gaitasunari eta egokitasunari buruzko txostenak eta ziurtagiriak prestatzea.

c) Dopatzearen aurkako kontrola planifikatzea, kudeatzea eta burutzea.

e) Lesioei aurrea hartzea.

Horrez gainera, hitzarmenak eta itunak izenpetu ahal izango dira zentro publikoekin eta pribatuekin.

79. artikulua.– Kirol-ekintzak debekatzea eta osasuna babestea.

Era berean, arriskua dakarten eta debekatuta ez dauden kirol-moten kasuan, nahitaezko aseguruak egitea eskatu ahal izango du erantzukizun zibila, ezintasun eta heriotzagatiko kalteordainak eta parte-hartzailearen osasun-laguntza estaltzeko.

a) Kirola egiteko gaitasun fisikoa egoki kontrolatzea, pertsonen osasuna babesteko.

c) Kirolariek kirola egitean beren kausaz edo bestelako kausaz istripuak izateari aurrea hartzea.

81. artikulua.– Kirol Medikuntzaren Euskal Zentroa.

a) Goi-mailako kirolariei osasun-kontrolak egitea.

c) Erakunde publiko eta pribatuei aholkularitza teknikoa ematea era bateko edo besteko kirol-programak egiteko, batez ere goi-mailako kirolari dagokionez.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan antidopin-kontrola planifikatzea eta kudeatzea.

82. artikulua.– Kirol-medikuntzan espezializatutako laguntza-unitateak.

bultzatuko dute. Osasun eta kirol laguntza erabat bermatzeko, administrazio publiko horiek hitzarmenak edo itunak izenpetu ahal izango dituzte zentro pribatuekin.

1.– Eusko Jaurlaritzan kirol arloko eskumena duen sailak kirolariei nahitaezko osasun-azterketak egin beharra eta behar hori betetzea arautuko ditu. Azterketa horiek ezinbestekoak izango dira federazio, eskola eta unibertsitate lizentziak emateko, kirolarien gorputz-gaitasuna kontrolatu dadin.

3.– Kirol eta osasun dokumentazioan jasotako informazioa 14/1986 Legearen, Osasunaren Lege Orokorraren, 10. artikuluan zehaztutakoaren menpe geldituko da.

4.– Osasunaren eta kirolaren arloan eskumena daukaten administrazioek lankidetza-itunak erabaki ahal izango dituzte kirolarien gaitasuna zehazteko osasun-azterketetan erabili beharreko irizpideak finkatzeko.

DOPATZEA

Eusko Jaurlaritzak, osasun eta kirol arloan nazioarteko hitzarmenetan zehaztutakoa jarraituz, kirolarien gorputz-gaitasunak artifizialki areagotzeko edo lehiaketen emaitzak artifizialki aldatzeko sustantzia debekatuen eta metodoen zerrenda bat egin, eguneratu eta argitaratuko du.

1.– Eusko Jaurlaritzak, kirol-federazioen laguntzarekin, aurrezaintza, kontrol eta zigor neurriak sustatu eta bultzatuko ditu aurreko artikuluan aipatutako sustantzia eta metodo debekatuen arloan.

a) Laginak hartzeko gelak.

c) Emaitzen analisiak eta zabalkundea.

e) Dopatzearen aurkako kontrolean parte hartzen dutenen eskubideak eta betebeharrak.

Federazio-lizentzia duten kirolari guztiek, lehiaketa ofizialetan parte hartzeko, dopatzearen aurkako kontrola pasatu beharko dute lehiaketetan edo lehiaketetatik kanpo, Eusko Jaurlaritzan kirol-eskumenak dituen sailak, kirol-federazioek edo arlo horretan eskumena duten beste erakundeen batzuek hala eskatuz gero.

Dopatzearen aurkako kontroletan hartutako laginen azterketak Eusko Jaurlaritzan kirol arloko eskumenak dituen sailak ofizialki aitortutako laboratorioetan egin beharko dira.

KIROL EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-ekipamenduen plangintza dagozkion lurralde-antolamendurako eta hiri-antolamendurako tresnen bidez egingo da. Plangintza hori egiterakoan arreta berezia eskainiko zaie kirol arloko irizpide teknikoei.

a) Aisialdi eta kirol eremuak eta kirol-gune ezohikoak sortzea eta mantentzea bermatu beharko dute, herritar guztiek kirola egiteko modua izan dezaten.

c) Azpiegitura-defizit handiena duten esparruetan egin beharko dituzte inbertsioak, lurralde-oreka lortzeko gune funtzionalen artean. Horretarako, udalaz gaineko kirol-azpiegiturak egin beharko dira, herrigune hainbati zerbitzuak emateko modukoak.

unibertsitateaz besteko ikastetxeetan.

90. artikulua.– Kirol-ekipamenduak unibertsitateetan.

2.– Eusko Jaurlaritzak araudi bidez zehaztuko du zein kirol ekipamendu eta zerbitzu eduki beharko dituzten unibertsitateek.

1.– Eusko Jaurlaritzari dagokio kirol-ekipamenduen arloan, eta bereziki Erkidegoaren intereseko ekipamenduetan, jarraitu beharreko kirol-politikaren esparru orokorra zehaztea.

92. artikulua.– Kirol-ekipamenduen araudia.

1.– Eusko Jaurlaritzak kirol-ekipamenduei buruzko xedapen batzuk emango ditu puntu hauek arautzeko:

b) Kirol arloko ezaugarri teknikoak.

d) Eraikitze-baldintzak.

f) Ezintasunak dituzten pertsonak sartzeko eta baliatzeko irizpideak.

h) Arautu beharra ikusten den beste edozein puntu.

3.– Herritarrek erabiltzekoak diren ekipamenduek, publikoek nahiz pribatuek, aurreko araudia bete beharko dute. Udalak araudi hori udalerrian kokatutako kirol-instalazio guztietan bete dadin arduratuko dira.

4.– Udalek ikuskatzeak egiteko eskumenak izango dituzte, eta Herrizaingo Sailak ere ikuskizunen eta aisialdiko jardueren ikuskatzeak egiteko eskumenak izango ditu. Horiez gainera, Osakidetza kirol-ekipamenduen higiene eta osasun baldintzak bete daitezen arduratuko da.

1.– Lurralde historikoetako foru-organoek, lurralde historiko bakoitzaren beharren eta berezitasunen arabera, kirol-ekipamenduen arlokako lurralde-planak onartzeko eskumena izango dute Lurralde Antolamendurako Norabideak garatzeko. Planen helburuak hauek izango dira:

b) Oinarrizko kirol-ekipamendua bermatu ondoren, prozesua osatzea, kirol-ekipamenduen sare egokia edukitzeko.

2.– Era berean, aipatutako planak burutzeko finantzaketa-planak onartzeko eskumena izango dute foru-organoek.

Udalek plangintza-tresnak onartu beharko dituzte kirol-instalazioen arloan, eta horretarako, kirol-ekipamenduen arlokako lurralde-planetan jasotako norabideak jarraitu beharko dituzte.

1.– Kirol-zentroak jendearentzat zabalik egongo diren kirol-instalazioak izango dira, eta zentroen titularrek prezio baten truke instalazioen erabilera eskainiko die beste batzuei edo irakaskuntzarekin, entrenamenduarekin eta sustapenarekin lotutako kirol-zerbitzuak eta horien antzekoak edo osagarriak diren beste zerbitzu batzuk emango dituzte. Zentro horiek Eusko Jaurlaritzak arautuko ditu araudi bidez.

3.– Aurreko debekua gorabehera, kirol-zentroen baitan kirol-elkarteak sortu ahal izango dira lege honen 12. atalean ezarritakoari lotuta, erabiltzaileek zentroen jarduera federatuetan parte hartu ahal izan dezaten.

b) Emandako administrazio-lizentziak.

d) Onartutako gehienezko edukiera.

f) Eskainitako kirol-zerbitzuak.

h) Erabiltzeko eta jarduteko arauak.

j) Araudi bidez ezartzen den beste edozein jakingarri.

96. artikulua.– Kirol-ekipamenduen erroldak. 1.– Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek beren

lurralde-esparruko kirol-ekipamendu publiko eta pribatuen errolda egin eta eguneratu beharko dute urtero. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak araudi bidez onartu dituen irizpide komunak erabiliko dira.

97. artikulua.– Diru-laguntzak.

a) Ekipamenduek Eusko Jaurlaritzak onartutako araudian ezarritakoa betetzea.

c) Denen intereseko kirol-programetarako ekipamenduak doan erabiltzen uzteko hitza ematea, araudi bidez zehaztuko diren mugekin.

e) Kirol-ekipamenduen arlokako lurralde-planetan jasotako lehentasun-programari egokitzea.

Eusko Jaurlaritzak araudi bidez zehaztuko du zein kirol-zentrok eduki beharko dituen ezinbestean Gorputz Jardueraren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua den baten zerbitzuak, bai eta lizentziatu horren baldintzak, egitekoak eta erantzukizunak ere.

KIROL LEHIAKETETAN INDARKERIARI AURREA HARTZEA

1.– Eusko Jaurlaritzan kirol arloko eskumenak dituen sailaren egituraren barruan, Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordea eratuko da. Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien, udalen eta kirol-federazioetako ordezkarien eta kirol eta segurtasun esparruan izen handia duten pertsonek, baita euskal unibertsitateko zientzi arlokoek ere, osatuko dute.

a) Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen diren kirol-lehiaketetan gertatutako indarkeriari buruzko datuak urtero jasotzea eta argitaratzea.

c) Aurre-hartze ekintzak sustatzea.

e) Kirol-lehiaketei, kirol-diziplinari eta kirol-instalazioei dagozkien xedapen-proiektuei buruz iritzia ematea.

3.– Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Batzordeak eta Ikuskizun Publikoen eta Aisialdiko Jardueren Euskal Kontseiluak, zeinek bere eskumenen esparruan, behar diren lankidetza-neurriak hartuko dituzte aginduta dauzkaten eginkizunak hobeto betetzeko.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan lehiaketa ofizial profesionalak jasotzen dituzten kirol-instalazio guztiek sarrera-txartelak eta sarbidea bera informatikaren bidez kontrolatzeko eta kudeatzeko sistema eduki beharko dute. Halaber, instalazio horietan antolakuntza kontrolatzeko unitate bat egongo da, toki estrategiko batean kokatuta eta behar diren baliabide teknikoekin hornituta.

101. artikulua.– Lehiaketa ofizial profesionalen berri ematea.

102. artikulua.– Segurtasun-koordinatzailea.

103. artikulua.– Debekuak.

a) Edari alkoholdunak sartzea eta saltzea.

c) Arma eta jaurtigai oro sartzea. Halako gaiak sartu nahi dituztenei galarazi egingo zaie sarrera.

104. artikulua.– Segurtasun-neurriak eta erantzukizunak.

2.– Eusko Jaurlaritzak araudi bidez zehaztuko ditu larrialdietarako plana ezinbestean izan beharko duten kirol-instalazioak eta plan horren gutxieneko edukiak.

X. TITULUA

105. artikulua.– Aplikazio-eremua.

2.– Klubek bazkideekiko duten diziplina-ahalmenean beren arauak izango dituzte jarraibide; gainera, ahalmen hori dela-eta ezin izango da errekurtsorik jarri kirol-federazioetan eta Kirol Justiziako Euskal Batzordean. 3.– Estatu-eremuko kirol-lehiaketak direla-eta egindako arau-hausteek Estatu-eremuko diziplina-arauak izango dituzte jarraibide.

106. artikulua.– Diziplina-ahalmena.

2.– Antolakunde hauek balia daitezke diziplina-ahalmenaz:

b) Eskola eta unibertsitate kirolaren eremuan eskumenak dituzten organoak, kirol-esparru horietako parte-hartzaileen gainean.

3.– Proben edo partiden zuzendaritza-ahalmenaz baliatzea ez da kirol arloko diziplina-ahalmentzat joko, zuzendaritza-ahalmen hori jarduera-epaileei baitagokie kasuan kasuko kirol-motaren arau teknikoak aplikatuz.

Eusko Jaurlaritzak eskola eta unibertsitate kirolaren eremuan, eta Euskadiko kirol-federazioek, diziplina-araudiak onartuko dituzte. Puntu hauek jaso beharko dira araudietan:

b) Zigor-sistema, bai eta arau-hauslearen erantzukizuna arintzen edo astuntzen duten inguruabarrak eta diziplina-erantzukizuna iraungitzeko baldintzak ere.

d) Zigorrak ezartzeko diziplina-jardunbideak.

108. artikulua.– Arau-hauste motak eta tipifikazioa.

2.– Titulu honetan zehaztutako arau-hausteez gainera, erakundeetako araudiek, lege honetan eta legearen araudi-garapenean ezarritako printzipioei eta irizpide orokorrei lotuz, arau-hauste oso larri, larri eta arintzat jo beharreko jarrerak tipifikatuko dituzte kirol eta antolakunde bakoitzaren berezitasunen arabera.

Edozein kasutan arau-hauste oro larriak izango dira hauek: a) Laguntzak eta diru-laguntzak jasotzeko oinarrietan edo erabakietan ezarritakoak ez diren beste helburuetarako erabiltzea laguntza edo diru-laguntza horiek.

c) Eskurantzak edo eskumenak legez kontra usurpatzea.

e) Kirol-instalazioetako segurtasun eta higieneari buruzko federazio-arauak ez betetzea, baldin eta ez betetze horiek arrisku oso larria badira instalazioetan dauden pertsonentzat.

g) Segurtasunari eta arriskuen estaldurari buruzko arauak betetzen ez dituzten kirol-jarduerak antolatzea, baldin eta jarduera horiek egiteak arrisku oso larriak sortu ahal badizkio jendeari.

j) Partida, proba edo lehiaketa egitea galarazten duen edo aldi baterako edo behin betiko geldiaraztea behartzen duen protesta edo jarduna.

l) Kirolariek, teknikariek, epaileek eta zuzendaritzakoen adierazpen publikoak eta bestelako ekintzak, indarkeriarako bultzagarri direnean.

n) Kirol-jarduera aurrera eramateko diren diru publikoak nahita oker erabiltzea.

o) Jokoaren edo lehiaketaren emaitza aldez aurretik erabakitzeko eragingarri diren egintzak edo ez-egiteak.

q) Arau-hauste larrietan berriro erortzea.

Edozein kasutan arau-hauste larriak izango dira hauek:

b) Diziplina edo hauteskunde organoetako kideek ez jardutea edo beren eginkizunak bertan behera uztea, baldin eta beren eginbeharren ez betetze oso larria ez badakar.

d) Bidezko arrazoirik gabe federazio-lizentziak ez tramitatzea edo ez ematea edo atzeratzea.

f) Epaileei, teknikariei, entrenatzaileei, kirol-agintariei, jokalariei edo bertaratutako jendeari irainak edo laidoak egitea.

h) Arau-hauste arinetan berriro erortzea.

j) Burutu behar den eginkizunarekin edo jarduerarekin bateraezintzat jo diren jarduera publiko edo pribatuak burutzea.

l) Kirol-instalazioetako segurtasun eta higiene baldintzei buruz federazioek emandako arauak ez betetzea, baldin eta ez betetze hori arrisku larria bada instalazioetan dauden pentsonentzat.

n) Segurtasunari eta arriskuen estaldurari buruzko arauak betetzen ez dituzten kirol-jarduerak antolatzea, baldin eta jarduera horiek ez badiote arriskurik sortzen jendeari.

111. artikulua.– Arau-hauste arinak.

a) Epaileei, teknikariei, kirol-agintariei edo bertaratutako jendeari modu desegokian oharrak egitea.

c) Diziplina edo hauteskunde organoetako kideek ez jardutea edo beren eginkizunak bertan behera uztea, baldin eta ez betetze arina bada.

112. artikulua.– Zigorrak.

Arau-hauste oso larriak:

b) Lizentzia kentzea.

d) Kirol-instalazioa ixtea, gutxienez hiru partidarako eta gehienez denboraldi baterako.

f) Kategoriaz jaistea.

h) Joko, proba edo lehiaketatik aldi baterako kanporatzea. i) Probak edo lehiaketak egiten diren bitartean kirol-instalazioetan sartzea debekatzea, gutxienez urtebeterako eta gehienez bost urterako.

k) Jardunaldi edo proba bati baino gehiagori dagozkien puntu, partida edo sailkapen-postuak galtzea.

Arau-hauste larriak:

b) 100.001 eta 1.000.000 pezeta bitarteko isuna.

d) Kargurik eta eginkizunik ezin izana, gehienez urtebetean. e) Joko, proba edo lehiaketatik behin betiko kanporatzea.

f) Joko, proba edo lehiaketatik aldi baterako kanporatzea. <P ALIGN="JUSTIFY">g) probak edo lehiaketak egiten diren bitartean kirol-instalazioetan sartzea debekatzea, gehienez urtebeterako.

i) Jardunaldi edo proba bati dagozkion puntu, partida edo sailkapen-postuak galtzea.

k) Ohartarazpen publikoa.

a) Lizentziarik gabe uztea, gehienez hilabetean.

c) Joko, proba edo lehiaketatik behin betiko kanporatzea.

d) Joko, proba edo lehiaketatik aldi baterako kanporatzea. <P ALIGN="JUSTIFY">e) Ohartarazpen pribatua.

2.– Beren jardueragatik ordainsariak edo konpentsazioak jasotzen dituzten kirolari, teknikari eta epaileei, eta pertsona juridikoei, ezarri ahal izango zaizkie bakarrik diruzko isunak.

113. artikulua.– Erantzukizuna aldatzen duten inguruabarrak.

2.– Inguruabar aringarriak hauek izango dira:

b) Arau-hauslea berez damutzea.

a) Berriro egitea.

4.– Kirol-diziplinaren ahalmenaz baliatzean, diziplina-organoek bidezko deritzen graduan jarri ahal izango dute zigorra, beti ere kontuan hartuta nolako egitateak diren, zein den erantzulearen nortasuna, nolako ondorioak izan dituen arau-hausteak eta inguruabar astungarririk eta aringarririk izan den.

114. artikulua.– Erantzukizuna iraungitzeko arrazoiak.

a) Zigorra betetzeagatik.

c) Zigorraren indarraldia amaitzeagatik.

e) Erruztatutako edo zigortutako kirol-erakundea iraungitzeagatik.

2.– Federatu-izaera galtzea, ezarritako zigorrak betetzerakoan eragina izan badezake ere zenbait kasutan, ez da diziplina-erantzukizuna iraungitzeko arrazoia izango.

1.– Arau-hauste oso larrien indarraldia arau-haustea egin den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hiru urte pasatzean amaituko da, arau-hauste oso larriena urtebete pasatzean eta arau-hauste arinena hilabete pasatzean. Jarduera jarraietatik etor litezkeen arau-hausteetan, berriz, jarduera amaitu den eguna edo arau-haustea burutu duen azken egintzaren eguna izango da indarraldi-epearen hasiera.

3.– Arau-hauste oso larrien, larrien edo arinen zigorren indarraldia hiru urte, urtebete edo hilabete pasatzean amaituko da, eta indarraldia amaitzeko epearen hasiera zigorra ezarri zuen ebazpenak behin betikotasuna hartu eta biharamuna izango da.

1.– Diziplina-erantzukizunak eskatzeko, ohiko jardunbidea eta ohiz kanpoko jardunbidea erabiliko dira.

117. artikulua.– Diziplina-erantzukizunak eta erantzukizun penalak aldi berean gertatzea.

2.– Aurrekoa gorabehera, kirol arloko diziplina-organoek behar diren babes-neurriak har ditzakete.

1.– Baldin eta egitate berbera dela-eta, batetik, lege honetako XI. tituluan araututako administrazio-erantzukizunak eta, bestetik, diziplina-erantzukizunak eskatu ahal badira, kirol arloko diziplina-organoek, ofizioz edo alderdi interesdunaren eskariz, horren berri eman beharko diote administrazio-organo eskudunari, eta horrez gainera diziplina-jardunbidea tramitatu ahal izango da.

XI. TITULUA

ARAUAK

KIROL-IKUSKATZEA

Eusko Jaurlaritzaren barruan kirol arloko eskumenak dituen sailak beteko ditu kirol-ikaskatze eginkizunak, eta kirol arloko lege-xedapenak eta araudi-xedapenak betetzea kontrolatuko du, batez ere kirol-zentroei eta kirol-titulazioei buruzko xedapenak betetzea.

Lizentziak edo baimenak emateko eskumena duen administrazioak ikuskatuko ditu instalazioak eta jarduerak. Eusko Jaurlaritzak ordeztu ahal izango du udalen ikuskatze-ahalmena, udalekin hitzarmen bat sinatuz.

Ikuskatze-eginkizunak betetzeko, ezinbestekoa izango da kasuan kasuko espezializazio teknikoa edukitzea eta Eusko Jaurlaritzak gaituak izatea ikusketa-lanetarako.

1.– Beren eginkizunak betetzean, ikuskatzaileak, behar bezala kreditatuta, agintaritzaren agente izango dira, eta indarrean dagoen araudiak agintaritzaren agenteei ematen dizkien babesaz eta ahalmenez baliatu ahal izango dute.

123. artikulua.– Kirol-ikuskatzearekiko betebeharrak.

124. artikulua.– Aholkularitza eta laguntza teknikoa.

2.– Udalek, ikuskatze-zerbitzu egokirik ez badute, behar den laguntza teknikoa eskatu ahal izango diote Eusko Jaurlaritzako kirol-ikuskaritzari.

ZIGOR-ARAUAK

Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan gertatzen diren egintzei edo ez-egiteei ezarriko zaizkie kapitulu honetako xedapenak, Estatu edo nazioarte eremuko kirol-lehiaketetan gertatzen diren kontuan hartu gabe.

1.– Titulu honetan jasotako egintzak edo ez-egiteak izango dira kirol arloko arau-hauste administratiboak, eta arau-hausteak egiten dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak izango dira erantzuleak.

127. artikulua.– Arau-hauste oso larriak.

a) Pertsonen osasunean eta segurtasunean ondorio larriak ekar ditzaketen eran burutzea kirol-jarduerak eta eskaintzea kirol-zerbitzuak.

c) Kirol-instalazioetako segurtasun eta higiene baldintzak ez betetzea, baldin eta ez betetzea oso arriskugarria bada pertsonentzat eta ondasunentzat.

e) Indarkeriarako bultzagarri arriskutsuak diren adierazpenak eta egintzak.

g) Kirol bakoitzeko arau teknikoen kontra kirol materiala edo ekipamendua manipulatzen edo aldatzen parte hartzea, aldez aurretik erabakitzeko partida, proba edo lehiaketen emaitzak.

i) Hutsegite larrietan berriro erortzea.

128. artikulua.– Arau-hauste larriak.

a) Irabazi-asmorik gabeko kirol-erakundeen bidez enpresa eta lanbide jardueren irabazi-asmoa ezkutatzea.

c) Ikuskatze, kontrol edo fiskalizazio lanetan laguntza ez ematea edo trabak jartzea.

e) Eskola-umeen kirol-jarduerak foru-aldundiek baimendu gabe antolatzea edo jarduera horietan parte hartzea.

g) Arau-hauste arinak direla-eta ezarritako zigorrak haustea.

Arau-hauste arinak hauek izango dira:

c) Arretarik eza edo utzikeria izatea kirol-instalazioak eta kirol altzariak edo ekipoak mantentzen eta zaintzen.

1.– Arau-hauste administratibo orok ondorio hauek izan ditzake:

c) Hautsitako ordena juridikoa berriro ezartzeko eta arau-hausteak eragindako ondorioak deuseztatzeko behar diren neurri guztiak hartzea.

131. artikulua.– Zigorrak.

a) Diru-isuna.

c) Administrazio-baimena ezeztatzea.

e) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko eskubidea galtzea.

g) Kirol-jarduerak antolatzeko gaitasuna kentzea.

4.– Arau-hauste larriak direla eta, b), c), d), e), f) eta g) letretan aipatutako zigor osagarriak ezarri ahal izango dira, gehienez ere bi urtera arte.

132. artikulua.– Erantzukizuna aldatzen duten inguruabarrak.

2.– Inguruabar aringarriak hauek dira:

b) Arau-hauslea berez damutzea.

a) Berriro egitea.

4.– Gainera, zigorrak ezartzean, inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

b) Sortutako arriskuak.

d) Nahita egitea.

f) Erakundearen jardueraren bolumen ekonomikoa.

2.– Nahiz eta titulu honetan aurreikusitako arau-hausteak direla-eta zigorrak ezarri, kasua bada kirol arloko diziplina-erantzukizunak ere ezarri ahal izango dira, bestelako izate-arrazoia baitute.

1.– Arau-hauste oso larrien indarraldia arau-haustea egin den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hiru urte pasatzean amaituko da, arau-hauste larriena urtebete pasatzean, eta arinena sei hilabete pasatzean. Jarduera jarraietatik etor litezkeen arau-hausteetan, berriz, jarduera amaitu den eguna edo arau-haustea burutu duen azken egintzaren eguna izango da indarraldi-epearen hasiera.

3.– Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zigorren indarraldia hiru urte pasatzean amaituko da, arau-hauste larrien kasuan urtebete pasatzean, eta arau-hauste arinen kasuan sei hilabete pasatzean.

135. artikulua.– Behin-behineko neurriak.

2.– Neurri horiek ez dute edukiko zigor-izaerarik, eta hauek izan daitezke:

b) Zerbitzuak, jarduerak edo baimenak aldi baterako etetea.

136. artikulua.– Zigortzeko ahalmena.

XII. TITULUA

I. KAPITULUA

137. artikulua.– Izaera.

2.– Eusko Jaurlaritzan kirol arloko eskumenak dituen sailari atxikiko zaio Kirol Justiziako Euskal Batzordea. Dena den, beregaina izango da sailarekiko, eta azken administrazio-auzialdian erabakiak hartuko ditu bere eskumeneko gaiei buruz.

Kirol Justiziako Euskal Batzordearen eskumenak hauek izango dira:

b) Kirol-federazioetako hauteskunde-batzarren erabakien aurka jarritako errekurtsoak aztertzea eta ebaztea.

d) Administrazio-eginkizunak betetzean federazioen artean sor litezkeen auziak aztertzea eta ebaztea.

139. artikulua.– Ebazpenak.

2.– Kirol Justiziako Euskal Batzordearen ebazpenak, hasiera batean, kirol-ekintzaren titularra den erakundearen bidez betearaziko dira, eta titularra izango da ebazpenak zuzen betetzearen erantzulea. Titularrik ez badago, batzordeak berak betearaziko ditu ebazpenak.

1.– Sei kide titularrek osatuko dute Kirol Justiziako Euskal Batzordea; Zuzenbidean lizentziatuak eta kirol arloko lege-gaietan esperientzia handikoak izan beharko dute. Eusko Jaurlaritzan kirol arloko eskumenak dituen sailak izendatuko ditu. Aipatutako sei kide titularrez gain, sailak bi ordezko izendatuko ditu.

3.– Indarrean dagoen legedian aurreikusitako abstentzio edo ezespen zioak aplikatu ahal izango zaizkie batzordeko kideei.

5.– Batzordeko kide karguek ez dute ordainsaririk izango, eta jarduna dela-eta dagozkien dietak jasotzeko eskubidea izango dute bakarrik.

Lege hau garatzen duten araudi-xedapenek finkatuko da Kirol Justiziako Euskal Batzordearen osaera eta jarduera.

ARBITRATZEA

1.– Kirol-federazioen estatutuetako eta araudietako arauek arbitratze-formulak aurreikusi eta zehaztu beharko dituzte, hurrenez hurren, beren kideen artean gerta litezkeen desdostasunak auzitegietatik kanpo ebazteko. Arbitratzeari buruzko legedi orokorraren zehaztasunei, baldintzei eta ondorioei lotuz aplikatuko dira formula horiek.

b) Ukitutako pertsonek arbitratze-formula horiek onartzeko moduak.

d) Desadostasunetan erabakitzeko ardura duten organoak edo pertsonak, eta horiek izendatzeko jardunbidea.

143. artikulua.– Borondatezko men egitea.

144. artikulua.– Arbitratzea sustatzea.

eskola-kirolaren arloan lankidetza-hitzarmenak zabaldu daitezen, aipatutako ikastetxeen zuzendariek lankidetza-hitzarmenak izenpetzeko baimena izango dute, Eusko Jaurlaritzan hezkuntza arloan eskumena daukan sailak, bere kasuan, araudi bidez zehazten dituen mugekin eta baldintzekin.

Kirol-federazioek beren jardunean euskararen erabilera normaltzeko egokiak diren neurriak hartuko dituzte. Bereziki, katalogoetan, programetan, iragarpen-hormirudietan eta beren kirol jardueretan eta lehiaketetan erabiltzen duten gainontzeko irudizko edo entzutezko materialean bultzatuko dute euskararen erabilera.

Lege honetan aurrikusitakoak behar bezala betetzea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean ikuskatze-plan orokor bat onartuko du. Plan horrek, gutxienez, egin beharreko ikuskatzeen helburu orokorrak, lehentasunak eta egutegia zehaztuko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoan herri-kirolen, euskal pilotaren eta tosta finkoko arraunketaren garapena bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzak plan estrategiko bat onartuko du urtebeteko epean. Ukitutako euskal federazioek, Kirolaren Euskal Kontseiluak eta kirol-mota horiekin zerikusia daukaten gainontzeko agenteek parte hartuko dute planean. Planak zehaztasun hauek jasoko ditu gutxienez:

b) Helburu horiek lortzeko neurriak.

d) Plana burutzeko epeak.

f) Kanpo-sustapena.

Kirol-federazioek lankidetza edo laguntza hitzarmenak egin ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko edo kanpoko kirol-erakunde publiko edo pribatuekin, kirol jarduera eta lehiaketa komunak egiteko. Bereziki, kirol-federazioek lankidetza-formulak bultzatuko dituzte beste euskal lurralde batzuetan eta beste erkidego batzuetan Euskal Herriko bertako kirolen praktika eta garapena sustatzen duten kirol-erakundeekin.

Osasunaren Lege Orokorraren 83. artikuluan, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateratuko 22. xedapen gehigarrian eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenetan zehaztutakoa jarraituz, zerbitzu-sare publikoak edo Osasun Sailak itundutakoak kirolari federatuei ematen dien osasun-laguntza lege honen 78.1 artikuluan xedatutakoan sartuta ez baldin badago, ekainaren 4ko 849/1993 Errege Dekretuak zehaztutakoaren arabera fakturako eta eskatuko da, eta besterik ezean kirol-federazioei fakturako eta eskatuko zaie, unean-unean indarrean dauden prezio publikoen arabera edo egiten diren hitzamenei edo itunei lotuz.

Lehenengoa.– Estatutuen egokitzapenak.

Bigarrena.– Kirol-zentroak.

Hirugarrena.– Kirol Erakundeen Erregistroa.

Kirol Erakundeen Erregistroa modu berrian antolatzeko eta jarduteko beharrezkoak diren xedapenak ematen ez diren bitartean, erregistroaren egitekoak apirilaren 3ko 94/1990 Dekretuaren arabera burutuko dira.

Lege hau indarrean sartu baino lehen hasitako diziplina eta zigor espedienteak edukizko aurreko arautegiaren arabera tramitatuko dira. Dena den, lege honetan aurreikusitakoak aplikatu ahal izango dira espedientatuaren aldekoago direnean.

Kirol Diziplinako Euskal Batzordeak, Kirol Justiziako Euskal Batzordea arautzeko xedapenak onartzen ez diren bitartean, oraingo osaera eta jarduerarekin jarraituko du, baina Kirol Justiziako Euskal Batzordea izen berriarekin.

1.– 5/1988 Legearen 33.1.c) artikuluaren babespean sortutakoak diren nortasun juridikodun kirol-elkarteek kirol-klub bihurtu beharko dute.

3.– Kirol-elkarteak klub bihurtzeak ez du ekarriko nortasun juridikoa aldatzerik; aurreko bera izango da formal sozial berriarekin ere.

5.– Kirol-elkarteen administrazio-organoek eraldaketa erabakitzeko eta tramitatzeko ahalmena izango dute.

Zazpigarrena.– Araudi bidezko garapena.

INDARGABETZE XEDAPENAK

Indargabetuta geldituko da oso-osorik Soin Kulturaren eta Kirolaren otsailaren 19ko 5/1988 Legea.

Indargabetuta geldituko dira lege honetan agindutakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko arau guztiak.

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa Arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legea aldatzea.

«Halaber, lege honetatik kanpo geldituko dira kirol joko eta lehiaketak, irabazi-asmoa dutenak eta ez dutenak. Ez dira lege honetatik kanpo geldituko, ordea, kirol joko edo lehiaketen gaineko apustuak».

Eusko Jaurlaritzak eguneratu ahal izango du lege honetan zehaztutako zigorren zenbatekoa.

Eusko Jaurlaritzak ahalmena izango du Lege hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 18an.

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala