Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1779

11/1998 LEGEA, apirilaren 20koa, Hirigintza Ekintzak sortutako Gainbalioetan Elkarteak izan behar duen Partaidetza zehazten duen Legea aldatzekoa.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

APIRILAREN 20KO 11/1998 LEGEA, HIRIGINTZA EKINTZAK SORTUTAKO GAINBALIO-

ETAN ELKARTEAK IZAN BEHAR DUEN

PARTAIDETZA ZEHAZTEN DUEN LEGEA

ALDATZEKOA

Konstituzio Epaimahaiak, 1997ko martxoaren 20an emandako epaiaren bidez, balio barik utzi zituen Lurzoruaren Araubide eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuaren zenbait atal; eta Eusko Legebiltzarrak, horren ostean, apirilaren 25eko 3/1997 Legea onartu zuen, Hirigintza Ekintzak Sortutako Gainbalioetan Elkarteak izan behar duen Partaidetza Zehazten duena, alegia.

Lurraren Araubideari eta Balorazioei buruzko Legeak, alabaina, partaidetza horren gehienezko portzentaia aldatu du, eta, ondorioz, ez dator bat Eusko Legebiltzarraren 3/1997 Legeak finkatutakoarekin. Izan ere, gai hori arautzen duten arauak aplikatzerakoan legezko segurtasuna bermatu behar denez, aldatu egin behar da 3/1997 Legea, kontraesanik gerta ez dadin.

Atal bakarra

Aldatu egiten da, ondoren adierazten den moduan, Hirigintza Ekintzak Sortutako Gainbalioetan Elkarteak izan behar duen Partaidetza Zehazten duen apirilaren 25eko 3/1997 Legearen atal bakarra:

«Atal bakarra.– Honako era honetan gauzatuko da erakunde publikoen hirigintza-ekintzak sortutako gainbalioetan elkarteak izan behar duen partaidetza:

1.– Hiri-lurraren jabe direnek nahitaez eta dohainik utzi beharko diote udalari hirigintza-zamatik iare dagoen eremuaren irabazizko hirigintza-aprobetxamenduaren ehuneko hamar.

Bereoneratzeko lanen kasuan, udalari ez zaio aurretik eraikitakoaren gaineko hirigintza-aprobetxamenduaren gehikuntzaren ehuneko hamar baino egokituko.

2.– Hirigarri den edo hiritzeko gai den lurraren jabeek nahitaez eta dohainik utzi beharko diote udalari hirigintza-zamatik iare dagoen eremu edo alorraren irabazizko hirigintza-aprobetxamenduaren ehuneko hamarrari dagokion lurra».

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra lege honek.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko apirilaren 20an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala