Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
1357

AGINDUA, 1998ko otsailaren 12koa, Kultura sailburuarena, Usurbilko Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondare gisa sartzen duena.

Usurbilko Esparru Arkeologikoaren balio historikoa eta kultura aldetik duen interesa ikusita eta arlo honetan erabilgarri den lege-arautegian ezarritakoa kontutan hartuz, hots, Konstituzioaren 149.1.28. atala, Autonomia Estatutuaren 10.19. atala eta uztailaren 3ko 7/1990 Legea bera aintzat hartuta, ondasun hori Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera ematea erabaki zuen Kultura sailburuordeak 1997ko azaroaren 12ko dataz.

Espediente hori administrazio-bidetik izapidatu ahal izateko, aipatutako 7/1990 Legearen 17 eta 11.3. atalean, eta honekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, guztiek espedientearen berri izan zezaten, jendaurrean ikusgai jarri zen, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilko Udalari entzuteko izapidetza ere burutuz.

Horrenbestez, legez ezarritako izapidetza guztiak behar bezala beterik, ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Orain arte adierazitako guztia kontuan hartuta; aipatutako Legearen 17. atalak ezarritakoari jarraituta; Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak proposatuta eta Euskal Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoen txostena ikusirik, hau,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Usurbilko Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologiko Monumentu Multzo izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Kultura Ondare gisa sartzea.

Bigarrena.- Aipatutako Esparru Arkeologikoa mugatzea I. eranskinean ezarritakoaren arabera eta II.ean agertzen den deskribapenean oinarrituz.

Hirugarrena.- Usurbilko Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Euskal Kultura Ondareari atxikitako Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko eskaria egitea.

Laugarrena.- Usurbilko Udalari, Esparru Arkeologiko hori babesteko bere udal hirigintzako planeamendu tresnan kontutan hartzea eskatzea, Euskal Kultura Ondarearen, uztailaren 3ko, 7/1990 Legearen 44.2 atalean ezarritakoa betetzeko.

Bosgarrena.- Usurbilko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari zera jakinaraztea: esparru arkeologiko horretan egitekoak diren iharduera eta lan guztietarako, Foru Aldundiaren baimena beharko dela eta baimen hori lortzeko aurretiaz dagokion proiektu arkeologikoa aurkeztu beharko dela.

Seigarrena.- Usurbilko Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari agindu honen berri ematea.

Zazpigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Egunkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 12a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA

DESKRIBAPENA

Gipuzkoak Erdi Aroan fundatu zirene hiribilduetako azkenetakoa da (1371). Oria ibaiaren ibar beherean dago kokatua, aldendua, hegi batean, Usurbilgo gaur egungo herrigunearen iparraldean (Elizalde), gaurko Kalezar auzoa edo Usurbil zaharra den lekuan.

Erdi Aroko fundazioaren eremuaren mugak hauek dira: Portalena (ipar-ekialdean), Kontseju Zarra (hego-ekialdean), Eskribanenea (Hego-mendebaldean) eta Azpietxe (ipar-mendebaldean) etxeen atzeko aldeek osatzen duten pareta. Hobeto ulertzeko ikus honekin batera doan planoa.

Planoa laukizuzena da, trazatu erregularrekoa. Hiru kale ditu IE-HM (40.º E.) orientazioan. Kantoi bat ere badago hiribilduaren erdian, kale horiek elkarzutik mozten dituena. Etxadiak honelakoak izango ziren garai batean: lau etxadi kanpoko aldean eta beste lau barrukoan, baina horietatik gaur egun hiru baino ez dira gelditzen. Harresi barruko eremurik gehiena eraiki gabe dago.

Hiribilduko eraikin aipagarri bakarra Kontseju zarra da, garai bateko kontzejuko eraikina. Bere egiturak zenbait aldaketa jasan ditu baina badu berant gotikoko arrastorik (XV. mendea).

Aipatzekoa da eremu honetan ez dagoela elizarik, baina horren arrazoia zera da: hiribildua fundatu aurretik bazegola eliza bat (San Salvador) Elizalden eta hori erabiltzen zuten.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana