Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1356

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 17koa, Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariarena, 1997ko abenduaren 31 baino lehenago hamalau urte beteta dutenentzako eskola-graduatuaren titulua lortzeko heldutasun probetarako deia egiteko dena.

1994ko apirilaren 11ko aginduaren (1994ko apirilaren 26ko EHAA) bidez, eskola-graduatuaren titulua lortzea arautu zen. Agindu horren 3. atalean xedatzen denez, Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariak agindu horretan araututako probetarako deia egingo du urtero. Hori dela eta, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengo atala.- Eskola-graduatuaren titulua lortzeko 1998ko heldutasun-probetarako deia egiten da.

Bigarren atala.- 1997ko abenduaren 31 baino lehen hamalau urte beteta izanik eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta ez daudenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak apirilaren 11n emandako aginduan xedatutako baldintzak betetzen dituztenek parte hartu ahal izango dute proba hauetan.

Hirugarren atala.- 1.- Aurreko idazatian agindutakoa beteta, agindu honen bidez konbokatzen diren probetan parte hartu nahi dutenek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen lurralde ordezkaritzetan eman beharko dute izena, 1998ko apirilaren 1etik 30era artean, biak barne.

2.- Izen-ematea apirilaren 11ko aginduaren I. eranskinean jasotzen den eredua betez egingo da.

3.- Matematika eta Natur-Zientziaren arlotik ikasgai bat, bai Matematika edo Natur-Zientzia, bata edo bestea, gaindituta daukaten ikasleek kontutan izateko, fotokopia jatorrizkoarekin egiaztatzeko aurkeztu behar dute.

4.- Izen-emateko epea bukatuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kasuan kasuko lurralde ordezkaritzek Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzara, behar diren agiriak bidali beharko dituzte, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak apirilaren 11n emandako aginduaren 5. atalaren 6. idazatian esaten denarekin bat etorriz.

Laugarren atala.- 1.- Probak ekainaren 6an eta irailaren 5ean, egingo dira, deialdi bakoitzari dagokionez, hurrenez hurren.

2.- Probak zein zentrotan egingo diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen lurralde ordezkaritzetarako informazio-unitateetan jakinaraziko dira,maiatzaren 25ean lehenengo deialdiari dagokionez, eta abuztuaren 24an, bigarren deialdiari dagokionez.

Bosgarren atala.- Proba egiteko prozesua hau izango da:

9:00etan, batzorde ebaluatzaileak eratuko dira. Lehendakariak ariketak daudeneko kartazala irekiko du eta ariketok bere ardurapean hartuko ditu.

10:00etan, azterketa egiteari ekingo zaio. Ariketaren gai izango diren arloak hauek dira: Matematikak, Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak.

Gehienez ere, 3 ordu emango dira.

16:00etan, beste ariketa bat egingo da, arlo hauek hartuko dituena: Gaztelania eta Hizkuntza atzerritar bat.

Seigarren atala.- Eskola-graduatuaren titulua lortzeko gainontzeko baldintza eta prozedurak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak apirilaren 11n emandako aginduan ezarritakoak izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki honek EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 17a.

Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria,

EDURNE GUMUZIO AÑIBARRO.


Azterketa dokumentala