Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1355

AGINDUA, 1998ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Beasaingo (Gipuzkoa) "Geurea Ikastola" ikastetxe pribatuaren titularitate­aldaketari baimena emateko dena.

Beasaingo (Gipuzkoa) «Geurea Ikastola» ikastetxe pribatuaren titularitatea «Geurea Ikastola Kultur Ikastola» entitatearen alde aldatzeko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espediente ikusi da.

Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espediente hori eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak erakusteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO) eta indarreko diren eta gai horretan erabiltzekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.- Beasaingo udalerriko (Gipuzkoa) Urbialde kaleko 2an dagoen «Geurea Ikastola» ikastetxe pribatuaren (kode zenbakia 20001100) titularitatea, «Geurea Ikastola Kultur Elkartea» delakoak duena, aldatzeko baimena ematea. Aurrerantzean «Andramendi Irakaskuntzako Koop. Elkartea» delakoak izango du titularitate hori eta erakunde horrek ordezkatuko ditu bere titularitatea aitortzen zaieneko ikastetxe horren obligazio eta zama guztiak.

2. atala.- Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da titularitate-aldaketa hori eta ikastetxe horren arauzko jardunean ez du eraginik izango horrek.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala