Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1354

AGINDUA, 1998ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Sestaoko (Bizkaia) "Nuestra Señora de Begoña­La Salle" ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa irakasteko eta Lehen Hezkuntzako unitate batzuk kentzeko baimena emateko dena.

Ikastetxe horretan Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa irakasteko eta Lehen Hezkuntzako unitate batzuk kentzeko baimena eskatuz Sestaoko (Bizkaia ) «Nuestra Señora de Begoña-La Salle» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Bizkaiako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espedientea, indarrean dagoen legeriak agindutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan ardura duten erakundeek beren iritzia eman diote.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntza emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO ) eta gai horretan aplikagarri diren eta indarrean dauden gainerako legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.- 1998/99 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa irakasteko eta Lehen Hezkuntzako sei unitate kentzeko baimena ematea ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode zenbakia: 48007685

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Sestao

Herria: Sestao

Izen espezifikoa: «Nuestra Señora de Begoña-La Salle»

Egoitza: Gran Vía, 18

Titularra: Escuelas Cristianas de la Salle

Baimena:

- Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa: 3 unitaterako edukieraz.

- Lehen Hezkuntzako 6 unitate kentzea.

Ikastetxearen osaera:

- Haur-Hezkuntzako Bigarren Zikloa: 3 unitate; 75 ikaspostutarako edukieraz.

- Lehen hezkuntza: 6 unitate, 150 ikasposturako edukieraz

- Hezkuntza Berezia: unitate 1.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikasposturako edukieraz.

2. atala.- Agindu honen bidez baimendutako Haur Hezkuntzako unitateak jardunean jartzea Lehen Hezkuntzako unitateak kentzeko baimena duten Lehen Hezkuntzako unitateak kentzea progresiboki egingo da, ikasturte bakoitzeko maila bakoitzean unitate bakarra gehitu eta kenduko dela; Haur hezkuntzan linea bat osatu arte eta Lehen Hezkuntzan linea bat gutxitu arte.

3. atala.- Agindu honen bidez baimena hartzen duten unitateetarako irakasleen titulazioari dagokionez, indarrean dauden legeak bete beharko ditu ikastetxeak. Osterantzean baimena kendu egingo zaio.

4. atala.- Ikastetxe hori, ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuan (26ko EBO) eta Euskal Autonomia Erkidegoan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ezarri zituen 1992ko abuztuaren 13ko Aginduan (28ko EHAA) xedatutakoari egokitu egin beharko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana