Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
1353

AGINDUA, 1998eko martxoaren 13koa, Herri Babeseko eginkizunetarako teknika-materiala erosi eta/edo birjartzeko Suteen Itzaltze eta Aurrikuspen eta Salbamendu Zerbitzuentzako dirulaguntzak ezarri eta arautzeko dena.

Herrizaingo Saila Larrialdietarako Udal Planak ari da bultzatzen, udalei ematen dizkien dirulaguntzen bidez, udalok arrisku egoeratan hartu beharreko neurri eta urratsen nondik norakoa arrazoizkoagotzeko. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kimikoen Oinarrizko Artezpidearen ezarpenaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza Artezpide horren xede diren enpresetarako Kanpoko Larrialdietarako Planak ere ari da prestatzen.

Aipatu Larrialdietarako planetan antzematen diren arrisku egoerei irtenbidea emateko, bitarteko materialen aldetik ondo hornituta egotea beharrezko egiten da, plan horien benetako ezarpena lortu nahi bada.

Esandako guzti horregatik, eta indarrean dauden arauek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Xedea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Suteen Itzatze eta Aurrikuspen eta Salbamendu Zerbitzuei Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek prestatutako Herri Babeseko Planen eta Arrisku Kimikoen Oinarrizko Artezpidearen xede diren enpresetarako Kanpo Larrialditarako Planen ezarpenerako beharrezko materiala erosteko 1998 urtean zeharreko dirulaguntzak arautzeko xedea du agindu honek.

Agindu honentan aurreikusten diren dirulaguntzetarako 10.000.000 PTA daude, dagokion aurrekontu atalean. Dirulaguntza guztien batura ezin izango da kopuru honetatik pasa.

2. atala.- Onuradunak.

Suteen Itzaltze eta Aurrikuspen eta Salbamendu Zerbitzuak dituzten Toki Administrazioek jaso ahal izango dituzte agindu honetako dirulaguntzak.

3. atala.- Laguntzen deskripzioa.

Aurreko atalean aipatzen diren dirulaguntzak ondoren jasota datozen helburuetarako eskatu ahal izango dira, atal honetan ezarritako lehentasunen hurrenkeran:

a) Arrisku Kimikoen Oinarrizko Artezpidean aurrikusten diren Kanpo Larrialdietarako planetan jasotako arriskuen aurka egiteko bereziki egokia den eskuhartzerako eskuhartze zuzeneko edo babeseko materialak erosi edo birjartzeko.

b) Aurreko idazatikoak ez badira ere, Arrisku Kimikoen Oinarrizko Artezpidean edo Herri Babeseko planetan jasotako arriskuen aurrean segurtasun handiagorako izan daitezen eskuhartzetarako eskuhartze zuzeneko edo babeseko beste edozein material erosi edo birjartzeko.

4. atala.- Eskaerak aurkeztea.

1.- Agindu honetan jasotako dirulaguntzak eskuratu nahi dituzten Suteen Itzaltze eta Aurrikuspen eta Salbamendu Zerbitzuek, zerbitzu horien titularra den Administrazioko organo eskudunak sinatutako arrazoien idatzia aurkeztu beharko dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Erregistro Nagusian, Wellingtongo Dukearen hiribidea, z/g, Vitoria-Gasteiz, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean onartutako edozein bide erabiliz, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasi eta berrogeita bost eguneko epean. Idatzi hori Herrizaingo sailburuordeari. zuzenduko diote.

2.- Idatzi horrekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

- Baliabide eta bitartekoen inguruko premia nagusien zerrenda, lehentasunen hurrenkeran.

- Dirulaguntzarekin eskuratu nahi den materialaren aurrekontua, prezio zatikatutak eta guztirakoak azalduz.

- Suteen Itzaltze eta Aurrikuspen eta Salbamendu Zerbitzuetan dauden baliabide materialen zerrenda, bereziki arrisku kimikoei aurregiteko direnena.

- Helburu bera betetzeko eskatu eta emandako dirulaguntzen egiaztagiri erlatiboa, hala badagokio.

5. atala.- Dirulaguntzak kudeatzen dituen organoa.

Deialdi honetan aurrikusitako dirulaguntzen kudeatze-lanak egitea Larrialdiei Aurregiteko zuzendaritzari dagokio.

6. atala.- Aurkezturiko eskabidean dauden akatsak zuzentzea.

Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eskabidean akats edo okerren bat ikusiz gero, eskatzaileari jakinaraziko dio eta 10 eguneko epea emango dio okerrak zuzentzeko. Epe hori agortutakoan zuzendu ez badu eskabidea artxibatu egingo da, beste izapiderik egin gabe.

7. atala.- Epaimahai kalifikatzailea.

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzaile bat osatuko da. Hona hemen zeintzu izango diren kideak: Lehendakaria (Larrialdiei Aurregiteko zuzendari jauna); Bi bokal (Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariak) eta Idazkaria (Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria), hitza bai baina botorik izango ez duena. Epaimahai kalifikatzaile honek erabakiak gehiengo erlatiboz hartuko ditu.

Aipaturiko epaimahaiak dirulaguntzak esleitzeko irizpideetan oinarrituz, erabaki proposamena Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari zuzenduko dio.

8. atala.– Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak.

Emango dirulaguntzen erabaki-proposamena egiteko, Epaimahai kalifikatzaileak erabakiko du dirulaguntzak horiek zenbatekoak izango diren, agindu honetako bigarren atalean xedatutako lehentasunen hurrenkeran eta arrisku kimikoei aurregiteko Suteen Itzaltze eta Aurrikuspen eta Salbamendu Zerbitzuetan dagoen material kopuruaren arabera.

9. atala.- Dirulaguntzen zenbatekoa.

Emango den dirulaguntza eskatutakoak merkatuan daukan kostu errealaren araberakoa izango da, eta aurrekontuaren mugen arabera finkatuko da.

10. atala.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateraezintasunak.

Beste erakunde publiko eta pribaturen batek emandako dirulaguntzak eta agindu honetan aipatzen direnak bateraezinak izango dira, helburu bera betetzeko badira.

11. atala.- Erabakia.

1.- Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hiru hilabeteko epearen barruan hartuko du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko erabakia, Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusi ondoren. Erabakia hau esleipendunei jakinarazi egingo zaie eta Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu egingo da.

2.- Epearen barruan erabakiaren berri ematen duen jakinarazpenik jaso ezean, eskabideak ez onetsitzat hartuko dira Herri Administrazioen Araubide Jurikikoaren eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalean ezarritakoaren arabera, aipatutako Legeak Administrazioari ezartzen dion idatziz erabakitzeko betebeharra alde batera utzi gabe.

12. atala.- Onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti ere honako betebehar hauek dituzte:

a) Emandako diru laguntza onartzea. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaien agiria jaso duten egunetik hamabost eguneko epea dute entitate onuradunek emandako dirulaguntza espreski eta idatziz atzera botatzeko. Hala egin ezean ados daudela ulertuko da.

b) Emandako dirulaguntza eskatutako helburua betetzeko bakar-bakarrik erabili ahal izangoa, 14. atalean ezarritakoa aplikatzen ez bada behintzat.

c) Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Euskadiko Herri-Kontuen Epaitegiak eskatzen dion informazioa eman beharko dute onuradunek, deialdi hau dela medio jasotako dirulaguntzei dagokienetan.

13. atala.- Dirulaguntzak ordaintzea.

1.- Dirulaguntzen onuradun suertatu diren Suteen Itzaltze eta Aurrikuspen eta Salbamendurako zerbitzuen titularrek esleipenaren arrazoi izan diren materialak eskuratu beharko dituzte, eta faktura orijinalak edo udal idazkariak konpultsatutako kopiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte 1998ko abenduaren 15a baino lehen. Dirulaguntzaren ordainketa aldi batean egingo da, lehendik esleipenerako arrazoitzat jo zen xedea betetzen dela egiaztatzen duten kontularitza idazpenen ziurtapen edo fakturak Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzan aurkeztu badira. 14. atala.- Dirulaguntzak emateko baldintzetan aldaketak.

14. atala.– Dirulaguntzak emateko baldintzetan aldaketak.

Dirulaguntzak emateko orduan kontuan izan ziren baldintzetakoren bat aldatu delako, æbaina helburua bete badaæ aldi berean beste edozein entitate publiko eta pribatuk emandako dirulaguntza jasotzea izan badu, dirulaguntzak emateko erabakia aldatu egin ahal izango da. Horretarako Likidazio-erabakia emango da emandako dirulaguntzak moldatzeko.

15. atala.- Baldintzak ez betetzea.

Deialdi honetan eta dirulaguntza eman ahal izateko ezarri diren baldintzetako bat ez dela bete egiaztatzen bada, ekainaren 19ko 7/1997 Legean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren (1992ko otsailaren 7ko EHAA) 4. atalean eta hurrengoetan adierazitakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Diruzaintza orokorrera itzuli beharko da jasotako zenbateko osoa gehi legez dagozkion interesak.

16. atala.- Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta ondorioz sor litezkeen egintzen aurka egin ahal izango da Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta eran.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 13a.

Herrizaingo Sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala