Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
1352

ERABAKIA, 1998ko martxoaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen menpeko den Lurralde eta Hirigintza-Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako "Hirigintzaren gaur egungo egoerari buruzko ikastarorako" deialdia egiten duena.

Hirigintzaren egoeran eragina duten lege-aldaketa handiak gertatzen ari dira garai honetan. Beraz, egokitzat jotzen da, Euskadiko Autonomia Erkidegoari dagokionez, hirigintza-arau berrien aplikazioan sakontzeko prestakuntza-jarduerak egitea. Bide batez, funtzionarioen, profesionalen eta hirigintzan dihardutenen artean euskara sustatu eta bultzatu beharra aintzat hartzen da, hirigintzaren esparru tekniko eta juridikoan ere euskara erabil dadin. Lurralde eta Hirigintza-ikasketetarako Euskal Eskolaren helburua da, besteak beste, bere irakaskuntza-jardueretan euskarazko ikastaroak ere sartzea Hirigintza, Lurralde Antolamendu eta Ingurugiroari lotuta. Horrexegatik, hain zuzen, antolatu du eskola horrek «Hirigintzaren gaur egungo egoerari buruzko ikastaroa».

Hori guztia kontuan hartuta,

XEDATU DUT:

Atal bakarra.- «Hirigintzaren gaur egungo egoerari buruzko ikastarorako» deialdia onestea, I. Eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IŃAKI ERKOREKA GERVASIO.

I. ERANSKINA

HIRIGINTZAREN GAUR EGUNGO EGOERARI BURUZKO IKASTARORAKO DEI EGITEKO ERABAKIARENA

OINARRIAK

Lehena.- Helburuak.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan ezarri beharreko hirigintza-lege berriak aztertzea. Udal-hirigintzako planeamenduan eragina duten aldaketa tekniko eta juridiko nagusiak ikertzea.

Bigarrena.- Norentzat.

Toki eta Foru-administrazioko eta Administrazio Orokorreko nahiz Instituzionaleko arduradun politiko eta teknikoentzat. Profesionalentzat eta graduatu ondorengoentzat ere.

Hirugarrena.- Egitaraua.

I.- «Euskadiko Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko hirigintza-lege berriak».

II.- «Hirigintza Euskadiko Autonomia Erkidegoan: egoera eta lege-ekimenak».

III.- «Euskadiko Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko etxebizitza-lege berriak».

IV.- «Hirigintza-plangintza orokorra eta garapenekoa».

V.- «Hirigintza-kudeaketa: «Hurbilketa teoriko-praktikoa».

VI.- «Hirigintza-araua».

VII.- «Hirigintzako administraziorekiko auzi jardunbidea».

Laugarrena.- Hizlariak.

Juan Ignacio Izeta Beraetxe (Lurralde Antolamendurako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza).

Martín Arregui San Miguel (Gipuzkoako Etxebizitzako ordezkaria. Eusko Jaurlaritza).

Genma Jauregui Beldarrain (Gipuzkoako Etxebizitza Ordezkaritzako idazkaria. Eusko Jaurlaritza).

Mikel Iriondo Iturrioz (Hirigintzarako Legelari Aholkularia. Donostiako Udala).

Santiago Peńalba Garmendia (Arkitektoa).

Abel Muniategui Elorza (Legelaria. Bizkaiko Foru Aldundia).

Juan Landa Mendibe (Abokatua).

José Miguel Toledo Etxepare (Udal arkitektoa. Beasaingo Udala).

José María Bravo Albizu (Aholkulari teknikoa. Usurbilgo eta Lizartzako Udalak).

Luis Elicegui Mendizabal (Legelari Zerbitzuburua. Guipuzkoako Foru Aldundia).

Bosgarrena.– Ikastaroaren hizkuntza, orduak, plazak, matrikula, ordutegia, lekua, egunak eta kodea:

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Eskola-orduak: 24.

Plazak: 20.

Matrikula: 31.000 PTA.

Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara.

Lekua: Donostia-San Sebastián. Egunak: 1998ko apirilaren 22, 23, 27, 28, 29 eta 30ean. Kodea: 98.cur.12.

Lekua: Bilbo. Egunak: 1998ko ekainaren 22, 23, 24 25, 29 eta 30ean. Kodea: 98.cur.13.

Lekua: Vitoria-Gasteiz. Egunak:1998ko irailaren 14, 15, 16, 17, 21 eta 22an. Kodea: 98.cur.14.

BALDINTZA OROKORRAK

Lehena.- Eskabideak:

Jardunaldietara joan ahal izateko eskabideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari zuzenduko zaizkio, Lurralde- eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolako egoitzara bidalita: Errekalde zumarkalea,-18.1.a. , 48009 -Bilbo. Eskabideak, II. Eranskinean agertzen diren datuak adierazita, postaren bidez zein faxez aurkeztuko dira (faxez iristen direnak jatorrizko dokumentutzat hartuko dira eta, beraz, ez dago berriz eskabidea beste modu batera zertan eginik) edo, bestela, zuzenean eskura emanda.

Horiez gainera, eskabidea aurkezteko beste modu batzuk ere erabil daitezke, Herri Administrazioen Araubide Jurikikoaren eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atala ezarritakoari jarraituz.

Administrazio Publikoaren zerbitzupeko langile izanda, jardunaldietara lanorduetan joan nahi izanez gero, horretarako baimena dutela erakutsi beharko dute ezinbestean, imprimakian bertan edo erantsitako agiri batean.

Bigarrena.- Eskabideak aurkezteko epea:

Gutxienez, jardunaldiak hasi baino bost egun lehenago aurkeztu beharko dira eskabideak.

Hirugarrena.- Gastuak:

Jardueretako edozeinetan parte hartu dutela-eta, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Lurralde- eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolak ez dituzte inola ere bere gain hartuko bertaratuen gastuak, ezta kalteordainak ere.

Laugarrena.- Matrikula egiteko eta onartzeko modua:

Batez ere, honako irizpide hauek erabiliko dira eskabideak onartzerakoan: langilearen jarduera, lanpostua eta titulazioa zein neurritan egokitzen zaien jardunaldiei, ikastaroaren bidez zein helburu lortu nahi diren eta, azkenik, eskabideak zein ordenatan jaso diren. Eskabidea onartzen bada, telefonoz edo idatziz jakinaraziko zaio hori interesatuari. Bestela, inolako berririk jaso ezean, horrek esan nahi du eskabidea ez dela onartu. Eskabidea onartu dela jakinarazi ondoren, matrikulazioari dagokion diru-kopurua ordaindu behar da. Ordainketa egiterakoan egiaztagiria eskatu behar da, ikastaro-hasieran aurkezteko.

Ordainketa era honetara egin daiteke: posta-igorpena erabilita edo diru-kopurua zuzenean Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen kontu korrontean sartuta (Vital Kutxa, Adriano VI.a, 22, Gasteiz, k/k zk.: 2097.0174.10.0015365017). Diru-sarrera egiterakoan izen-abizenak, zein jardueratan aritzeko izan den onartua eta ikastaroaren kodea adierazi beharko ditu eskatzaileak.

Dagokion erakundeak (Zerbitzu-zuzendaritzak edo Alkatetzak, hala badagokio) langileari jardunaldietara joateko eta bertan parte hartzeko baimena ematen badio, herri-administrazio horrek langilearen matrikula-dirua ordaintzeko beharra ere hartzen du bere gain.

Bosgarrena.- Bertaratze-agiriak:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bertaratze-agiri bana emango die parte hartu dutenei, baldin eta gutxieneko eskakizunak betetzen badituzte (aprobetxamendua, %80koa edo hortik gorakoa izatea).

Seigarrena.- Arauak:

Erabaki honetan jaso gabe dauden egoeretan, lehen aipaturiko 30/1992 Legean ezarritakoa erabiliko da.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari hilabeteko epean, Erabaki hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita, aipaturiko 30/1992 Legearen 114. atalaren eta hurrengoaren arabera. Esandako errekurtsoak berariazko erabakirik ez badauka, ezetsi egin dela ulertuko da.

II. ERANSKINA / ANEXO II

ESKATZAILEAREN XEHETASUNAK / DATOS DEL SOLICITANTE:

NAN / DNI: .

Lehenengo Abizena / Primer Apellido:

Bigarren Abizena / Segundo Apellido:

Izena / Nombre:

Titulazioa / Titulación académica:

LANTOKIAREN XEHETASUNAK / DATOS DEL CENTRO:

Erakundea Enpresa / Institución Empresa: Saila / Departamento:

Zuzendaritza / Dirección:

Zerbitzua / Servicio:

Kalea / Calle: zk / n.ş:


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana