Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
1349

308/1998 ERABAKIA, martxoaren 2koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, berak otsailaren 4an emandako 136/1998 Erabakia, zati batean, errebokatzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3138/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, urgazle-langileen lanbide-taldeko zelarien kategoriako destinoak betetzeko hautaprobak egiteko. Erabakia 1998ko urtarrilaren 2ko 1 zenbakiko EHAAn argitaratu zen.

Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, 1998ko otsailaren 20ko 35 zenbakiko EHAAn Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 136/1998 Erabakia argitaratu zen, hain zuzen, prozesu horretako epaimahai kalifikatzailea izendatzen duena.

Baina epaimahai horretako zenbait kidek euren baitan abstenitzeko motiboak daudela adierazi dute, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. atalean ezarritakoari atxikita.

Horregatik, indarrean dauden legeek ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 105.1 ataletan xedatutakoari eutsiz, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, urgazle-langileen lanbide-taldeko zelarien kategoriako destinoak betetzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileko zenbait kidek abstenitzeko aurkeztu dituzten eskariak onestea. Hauek, alegia: Javier Golzarri Aguirresarobe jauna, idazkari titularra, eta Luis Javier Ronco Navarro jauna, ordezko idazkaria.

Bigarrena.- Errebokatzen diren kideen ordez honakoak izendatzea: José María Odriozola Azurmendi jauna, idazkari titular gisa, eta Beatriz del Valle Iñiguez andrea, ordezko idazkari gisa.

Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.- Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 2a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala