Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
1345

ERABAKIA, 1998ko martxoaren 16koa, Nekazaritza zuzendariarena, behi-esnearen erreferentzi kopuruak berresleitzeko puntuazio eta baremoak ezartzen dituena.

Behi-esnearen erreferentzi kopuruak berresleitzeko prozedura eta irizpideak ezartzen dituen Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1997ko abenduaren 2ko Aginduaren 3. atalean, behi-esnearen erreferentzi kopuruak berresleitzeko kontutan hartuko diren lehentasunezko egoerak ezartzen dira.

Halaber, aipaturiko aginduaren 4. atalean xedatutakoaren arabera, Nekazaritza zuzendariaren erabaki baten bidez zehaztuko dira lehentasunezko egoerei eman beharreko puntuazio eta baremoak; puntuazio eta baremo horietatik, eskabide bakoitzari esleituko zaion azken puntuazioa aterako da, eta azken puntuazio horren arabera, erreferentzi kopuruak esleituko dira. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarartuko da, guztiek ezagutu dezaten.

Agindu hori aplikatzeko, behi esnearen Batzorde Sektorialari kontsulta egin ondoren, eta kontutan hartuta zer nolakoa den kuotaren banaketa Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Behi-esnearen erreferentzi kopuruak berresleitzeko prozedura eta irizpideak ezartzen dituen Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1997ko abenduaren 2ko Aginduaren 3. atalean ezarritako lehentasunezko egoerei puntuazio hauek esleitzea:

a) Nekazaritzako ustiategiaren egiturazko hobekuntzarako 1996an onetsi eta/edo 1997an aurkeztu zen inbertsioaren bolumena, aipatutako aginduaren 2. atalaren b) idazatiaren arabera.

• 0 < R ² 10 5 puntu

• 10 < R ² 20 10 puntu

• 20 < R ² 30 15 puntu

• 30 < R ² 40 20 puntu

• 40 < R ² 50 25 puntu

• 50 < R 30 puntu

b) Kudeaketa tekniko-ekonomikorako programetan eta/edo elkarteek hobekuntza genetikorako egiten dituzten programetan parte hartzea. 5 puntu

c) Ustiategiaren titularra abeltzain gaztea izatea.

• < 40 urte 20 puntu

• 40-55 urte 10 puntu

d) Esnegintzako nekazari elkarteren batean egotea. 40 puntu

e) Europako Erkidegoko 92/46/EEE Zuzentaraua betetzea. 40 puntu

f) Abeltzainari esleitutako behi-esnearen erreferentzi kopurua.

• 25.000 kg ² CT ² 100.000 kg 30 puntu

• 100.000 kg < CT < 200.000 kg 20 puntu

• 200.000 kg < CT < 300.000 kg 15 puntu

Bigarrena.- Behi-esnearen erreferentzi kopuruak esleitzeko baremoak ezartzea, honako hauek, alegia:

PUNTUAZIOA: Zentralari saltzeko kuota propioaren gaineko gehikuntza:

165 %50

160 %49

155 %48

10 %19

5 %18

0 %0

Erreserban dagoen kuota erabilgarria goian adierazitako portzentaien arabera banatuko da. Hala, gehienez, 30.000 kg esleituko dira ustiategi bakoitzeko, sozietateen kasuan izan ezik; izan ere, sozietateen kasuan, gehienez ere 30.000 kg esleituko dira jarduera nagusitzat nekazaritza duen bazkide bakoitzeko, sozietate bakoitzarentzako gehienezko kopurua 100.000 kg-koa delarik.

Esleipena puntuaziorik handienetik txikienera egingo da, eta, puntuazio-talde beraren barruan, adinik txikienetik handienera, harik eta erreserba erabilgarria agortu arte.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 16a.

Nekazaritza zuzendaria,

JESÚS M.ª ALONSO VALLEJO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana