Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 1998ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
676

7/1998 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Euskal Herriko Polizi Kidegoetako Funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen dituena.

Euskal Herriko Polizi Kidegoei legez atxikitu zaizkien zereginak direla-eta kide horietakoek ekintza askotan hartu behar izaten dute parte, eta, sarritan, zeregin horiek arriskutsuak eta zailtasun handikoak izaten dira. Hortaz, funtzionarioek egoera fisiko eta psikiko onean egon behar dute; baina lana ondo betetzeko hori horrela izan behar bada ere, ahalmenak gutxiesten doaz adinak aurrera egin ahala, edo zenbait egoeraren ondorioz. Gauzak horrela, askotan funtzionarioak ezin izaten ditu bere mailari dagozkion zereginak oso-osorik bete, edo funtzionarioa ez da gauza izaten polizi eginkizunak eraginkortasunez betetzeko.

Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeak (4/1992 zenbakidunak, uztailaren 17koak) izan du gai hori kontuan, eta lege horretan badago zehaztuta bigarren jarduerako administrazio-egoera. Horren bidez, egoera horretara igarotzeko arrazoiak bi izan daitezkeela zehaztu zen: bata, Eusko Legebiltzarrak legez kategoria bakoitzerako zehaztutako adina izatea; bestea, 85 b) eta 87.1. ataletan zehaztutako ezaugarriak betetzen dituen gutxiegitasun fisiko edo psikikoa izatea. Gutxiegitasun horiek antzeman ondoren, gutxiegitasun horiek egon daudela aitortzeko beharrezkoa da administrazio jardunbide bat tramitatzea, eta jardunbide horretako tresna nagusiak bi dira: Mediku Epaimahaia (87.2. atalean dago zehaztuta hori) eta 2. jarduerako egoerara igarotzera behartzen duten ezintasunen taula (taula hori, legean zehaztutakoari jarraituz, Eusko Jaurlaritzaren araudi bidez zehaztuko da) (87.4. atala).

Eusko Legebiltzarrak ez du oraindik legerik eman 2. jarduerara igarotzeko kategoria bakoitzeko adina zehazteko, baina, bestalde, komenigarria litzateke, gerorako utzi gabe, honakoak zehaztea: lehenengo, ahalmen fisiko edo/eta psikikoen gutxiespena edo gutxiegitasunaren ondorioz bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzea beharrezko dela adierazteko beharrezko administrazio jardunbidea; bigarren, adierazpen hori egiteko oinarri izango den ezintasunen taula, baina horretarako lehendabizi zehaztu egin beharko dira polizien oinarrizko zereginak zeintzuk diren, eta zeintzuk diren zeregin horiek eraginkorrak izateko beharrezko diren gutxieneko ahalmenak; hirugarren, gutxiegitasuna aztertu eta egoera horretara igarotzea erabakiko duen Mediku Epaimahaia nortzuk osatuko duten eta nola jardungo duten.

Uztailaren 17ko Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legeko azken xedapenetatik bigarrenean Jaurlaritzari emandako aginpideari jarraituz, bidezkoa da dekretu horren bidez gutxiegitasuna dela-eta bigarren jarduerako egoerara igarotzeko egin beharreko adierazpenaren jardunbidea zehaztea, polizien oinarrizko zereginen kontzeptua zehaztea, baita gutxiegitasuna aztertu eta egoera horretara igarotzea erabakiko duen Mediku Epaimahaia nortzuk osatuko duten eta nola jardungo duten zehaztea ere.

Aipatutakoari jarraituz, Herrizaingo sailburuak proposatu ondoren, Euskal Herriko Toki-mailako Poliziak Koordinatzeko Batzordeak eta Ertzaintza Kontseiluak egindako txostenak kontuan hartuta, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz eta aurretiaz Gobernu Kontseiluak 1998ko urtarrilaren 27an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako dekretu hau eman dut.

XEDATU DUT:

I. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. atala.– Helburua.

Dekretu honen helburua honakoa da: kategoriari dagozkion zereginak eraginkortasunez betetzeko gutxiegitasun fisiko edo psikiko agerikoa, eta ustez iraunkorra, duten Euskal Herriko Polizi Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerara igarotzea arautzea.

2. atala.– Bigarren jarduerako egoerara igarotzea, uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 85.b) atalean zehaztutako zio baten ondorioz.

1.– Beren zereginak egiteko beharrezko ahalmen fisiko edo psikikoen gutxitze agerikoa duten funtzionarioak bigarren jarduerako egoerara igaroko dira, bai arauzko adina bete aurretik (uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 85. atala), baita adina beterik, jarduneko zerbitzuko egoeran jarraitzeko luzapena lortu badute ere; ageriko gutxitze horrek, polizi lanbidearen oinarrizko egitekoak eraginkortasunez burutzea galarazi gabe, bere kategoriako berezko zereginak osorik gauzatzeko ahalmenaren urritze iraunkorra ekarri beharko du berarekin. Atal honetan azaldu bezala, bigarren jarduerako egoerara igarotzea funtzionarioa jarduneko zerbitzuan ari denean bakarrik gerta daiteke (uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 87.1. atala).

Ertzaintzaren Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako funtzionarioak ezin izango dira bigarren jarduerako egoerara igaro; hori bat dator uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 85. atalarekin.

2.– Dekretu honen ondorioetarako, honako hauek dira polizi lanbideko oinarrizko zereginak: herritarren ordena eta segurtasuna zaintzea eta berrezartzea; ekintza deliktiboei aurre egitea, horiek ikertzea eta errudunak jazartzea. Zeregin horiek eraginkortasunez betetzeko beharrezkoa da gutxieneko ahalmena izatea su-armak eta gainontzeko arauzko babes-tresnak erabiltzeko, baldintza normaletan ibilgailuak gidatzeko, baita mugitzeko gutxieneko gaitasuna izatea ere.

3.– Bigarren jarduerako egoerara igarotzeko adierazpena segurtasun sailburuordearen edo dagokion tokiko erankundean eskumena duen agintaritzaren erabaki bidez egingo da; erabakia eman aurretik Mediku Epaimahaiak (dekretu honetan zehaztutakoari jarraituz osatuko da) agiriak aztertu ondoren, helburu horretarako premiazkoak diren proba eta azterketak egin beharko ditu, eta epaimahai horrek funtzionarioak ezintasuna edo urritasuna duela adierazi beharko du.

3. atala.– Bigarren jarduerako egoerara igarotzera behartzen duten ezintasunen taula.

1.– Bigarren jarduerako egoerara igarotzera behartzen duten ezintasunen taula, hain zuzen, Euskal Herriko Polizi Kidegoetako kategoria bakoitzari dagokiona, dekretu honetako I. eranskinean dago zehaztuta (taula hori Euskal Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 87.5. atalean aipatutakoa da).

2.– Mediku Epaimahaiak gaixotasuna, sindromea, prozesu patologiko fisiko edo psikikoa edo urritasun anatomiko-funtzionala antzeman edo aztertzerakoan (horiek guztiak aipatutako taulan daude bilduta) kontuan izan beharko ditu kategoriari dagozkion zereginak betetzeko funtzionario horrek izan behar dituen osasun-baldintzak eta lan-baldintzak ere. Kategoria bakoitzari dagozkion zereginak Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 106. atalean daude zehaztuta.

4. atala.– Bigarren jarduerako egoerara igaroarazteak dituen ondorioak.

1.– Bigarren jarduerako egoerara igaroarazitako funtzionarioei euren lanpostuarekin zuten lotura etengo zaie, dagokien lanpostua 2. jarduerako egoeran dagoen langileak betetzeko modukoa denean izan ezik.

2.– Bigarren jarduerako egoerara igaroarazitako funtzionarioak Herrizaingo Sailaren edo kasuari dagokion toki-erakundeko aginpidedun organoaren esku geratuko dira, eta ohiko polizi zereginak burutu beharko dituzte zerbitzu-arrazoiek hala eskatzen dutenean eta arrazoi horiek dirauten bitartean.

3.– Halaber, bigarren jarduerako egoeran dauden langileek egiteko moduko zereginak dituzten lanpostuak bete ditzakete, beti ere, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko III. idazpuruko II. atalburuan eta lege hori garatzen duten arauetan zehaztutakoari jarraituz.

4.– Bigarren jarduerako egoeran dauden bitartean, funtzionarioei Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean, eta lege hori garatzen duten arauetan, erregimen estatutarioari buruz zehaztutako arauak ezarriko zaizkie, hala dagokien neurrian.

5. atala.– Bereizgarriak eta armak.

Bigarren jarduerara igaroarazitako funtzionarioak lanposturen batean jarraitzen badu, arauzko arma eduki eta erabili ahal izango du.

6. atala.– Jarduneko zerbitzuko egoerara itzultzea.

Bigarren jarduerako egoera ezintasun fisiko edo psokikoarengatik adierazi bazen, egoera horretatik jarduneko zerbitzuko egoerara itzultzeko beharrezkoa izango da funtzionarioa zeharo sendatu dela ziurtatzea era sinesgarrian; aurretiaz Mediku Epaimahaiak aldeko irizpena eman beharko du, dekretu honetako 18. atalean zehaztutako jardunbideari jarraituz.

II. ATALBURUA

BIGARREN JARDUERAKO EGOERARA

IGAROTZEKO JARDUNBIDEA

Lehenengo Sekzioa.–

Jardunbidearen xedapen komunak.

7. atala.– Mediku Epaimahaia izendatzea eta osatzea.

1.– Mediku Epaimahaiko kideak hiru sendagile izango dira, eta horietako bat sindikatuen ordezkariek proposatutakoa izango da. Epaimahaikideak Herrizaingo Sailak edo hala dagokion toki-erakundeko eskudun organoak izendatuko ditu.

Era berean, ordezko sendagileak ere izendatuko dira; horiek ordezkoak egingo dituzte titularra ez dagoenean, gaixorik dagoenean edo titularraren postua bete gabe geratzen denean.

Herrizaingo sailburuak Ertzaintza Kontseiluko funtzionarioen ordezkariei epaimahaikideak proposatzeko eskatuko die eta, era berean, hala dagokion toki-erakundeko eskudun organoak toki-erakundeetako talde ordezkariei gauza bera eskatuko die. Proposamena egiteko hilabeteko epea izango dute, eta epe horretan ez badute proposamenik egiten, Ertzaintzan edo hala dagokion toki-erakundean ordezkari gehien dituen sindikatuak proposamena egingo du eta Herrizaingo sailburuak edo hala dagokion toki-erakundeko eskudun organoak sendagilea izendatuko du.

2.– Epaimahaikideek sendagile espezialisten partaidetza eska dezakete eta kasua argitzeko medikuntza arloko behar adina proba eta azterlan egitea erabaki dezakete. Horren helburua, beti ere, zereginak ahalik eta ondoen betetzea izango da. Zeregin horretan parte hartzen duten espezialistek ez dute inolaz ere botoa emateko eskubiderik izango.

3.– Epaimahaikoek idazkaria izango dute lana errazteko, eta idazkari horrek hitz egiteko eskubidea izango duen arren, ez du botoa emateko eskubiderik izango. Idazkaria epaimahaia izendatu duen organoak berak izendatuko du, eta organo horrek hala dagokion herri-administrazioan lan hori egiteko prestakuntza aproposa duten funtzionarioen artean aukeratuko du idazkari izango dena.

Idazkariaren zereginak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 25.3. atalean daude zehaztuta. Era berean, Mediku Epaimahaiak zereginak eraginkortasunez bete ditzan beharrezko diren agiri guztiak bildu beharko ditu kasuan-kasuko eskudun organoan.

8. atala.– Epaimahaiaren jarduerak.

1.– Epaimahaiak bilera arrunta egingo du hilean behin, baldin eta argitu beharreko espedienteren bat badago. Presidenteak hala eskatzen duenean premiazko edo/eta ohiko bilera egin dezakete.

2.– Lehenengo deialdian presidenteak, idazkariak eta, gutxienez, epaimahaiko beste sendagile batek egon behar dute —sendagile hori bai titularra bai ordezkoa izan daiteke—; bestela epaimahaia ez da behar bezala osatuta egongo eta ezin izango da bilerarik ez eztabaidarik egin, eta ezin izango da erabakirik hartu.

Lehenengo deialdian ez badira epaimahaia osatzeko baldintzak betetzen, beste deialdi bat egingo da, eta bigarren deialdiko bilera egiteko zazpi eguneko epea izango da, lehenengo deialdiak huts egin zuen egunetik kontatzen hasita. Bigarren deialdiko bilerak balioa izan dezan nahikoa da goiko parrafoan aipatutako kideetako bi bertaratzea.

3.– Epaimahaiak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. idazpuruko II. idazatian zehaztutakoa bete beharko du.

9. atala.– Jardunbidearen hasiera.

Dekretu honetan zehaztutako arrazoien ondorioz 2. jarduerako egoerara igaro behar izanez gero, horretarako jarraitu beharreko jardunbidea ofizioz edo interesatuak hala eskatuta has daiteke.

10. atala.– Isilpeko informazioa.

Osasunari buruzko txostenak isilpekoak dira, eta, hortaz, espedientea tramitatzen ari diren funtzionarioek eta gainontzeko langileek isilpean gorde beharko dute interesatuaren osasunari buruzko informazioa, hain zuzen ere, tramitazio horren ondorioz lortzen duten informazioa. Era berean, isilpean gorde beharko dute interesatua Mediku Epaimahaiarengana joan beharra, bai eta hori eragin duten arrazoiak ere.

11. atala.– Medikuaren azterketa.

1.– Behin espedientea irekiz gero, espediente hori, idazkariaren bidez, Mediku Epaimahaiari emango zaio. Espedientearekin batera txosten eta agiri guztiak emango zaizkio.

2.– Mediku Epaimahaiak interesatuari dei egingo dio azterketa bat egiteko; interesatuak bertaratzeko eta azterketa egiteko betebeharra du.

Ertzaintzako Laguntza Atal Teknikoko zuzendaritzak behar diren neurriak hartuko ditu zereginak egiteko beharrezko ahalmen fisiko edo/eta psikikoen gutxitze agerikoa, eta ustez iraunkorra, duten funtzionarioen osasun-egoeraren kontrola eta jarraipena egin dezan enpresako mediku-zerbitzuak.

XEDAPEN GEHIGARRIETATIK HIRUGARRENA

Dekretu honetan zehaztutakoari jarraituz, Mediku Epaimahaiak osatzeko xedez tokiko erakundeek laguntza eska diezaiokete Herrizaingo Sailari.

XEDAPEN GEHIGARRIETATIK LAUGARRENA

Mediku Epaimahaiko kideen bertaratzea dela-eta sortutako kalte-ordainak arlo horretan indarrean dagoen araudiaren araberakoak izango dira.

XEDAPEN GEHIGARRIETATIK BOSGARRENA

1.– Euskal Herriko Polizi Kidegoen disziplinazko araudiko 10. ataleko 8. idazatian (maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuaren bidez onartua; 123. EEAA, ekainaren 29koa) honakoa zehaztu zen:

«8) 2. jarduerako egoerara igarotzeko jardunbideetan Mediku Epaimahaiak egindako deira ez agertzea, horretarako ziurtagiririk izan gabe.»

2.– Euskal Herriko Polizi Kidegoen disziplinazko araudiko (maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuaren bidez onartua; 123. EEAA, ekainaren 29koa) gaur egungo 10. ataleko 8. idazatia, aurrerantzean, 10. ataleko 9. idazatia izango da.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Ertzaintzako funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartu bitartean, dekretu honetan zehaztutako jardunbidearen bidez 2. jarduerako egoerara igarotzen diren Ertzaintzako funtzionarioek destinatuta dauden atalean jarraituko dute eta destinatu zaizkien zereginak egingo dituzte, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 88.3. atalean zehaztutakoari jarraituz.

INDARGABETZE XEDAPENA

Indargabetuta geratuko da Euskal Autonomi Erkidegoko Poliziaren Araudiko (1982ko ekainaren 15ean Segurtasun Batzordeak onartutakoa) II. idazpuruko II. atalburuko 3. sekzioa, baita dekretu honetan zehaztutakoarekin bat ez datozen maila bereko edo txikiagoko arau guztiak ere.

AZKEN XEDAPENAK

1.– Baimena emango zaio Herrizaingo sailburuari dekretu honetan zehaztutakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

2.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko urtarrilaren 27an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

I. ERANSKINA

BIGARREN JARDUERA ARAUTZEKO EZINTASUN MEDIKOEN TAULA

Atal orokorrak.

1.– Gaixotasunak, sindromeak eta prozesu patologiko fisiko edo psikikoak izatea, Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten diotenak, eta bere kategoriako funtsezko eginbeharrak betetzeko muga funtzional nabarmenik eta ustez behin betikorik ez dakarkiotenak, baldin eta behin betiko ezintasunagatik dagozkion funtzioak betetzeko derrigorrezko jubilaziorako arrazoi ez badira.

2.– Gaixotasun eta lesio batzuen ezaugarri bereziak direla eta, Mediku Epaimahaiak epe jakin baterako balioa izango duten irizpenak egin ahal izango ditu, horrela, enpresako zerbitzu medikoak aldian-aldian azterketa medikoak egin beharko dizkio interesatuari eta interesatuak derrigorrez joan beharko du azterketok egitera.

3.– Mediku Epaimahaiak ezintasun medikoen taula hau kategoria profesional bakoitzaren eskakizun medikoen eta lan eskakizunen arabera aplikatuko du.

Ikusmena.

4.– Ikusmenaren zorroztasuna modu nabarmen eta iraunkorrean gutxitzea zuzenketarekin, baldin eta 6/10 baino txikiagoa ez bada gutxien duen begian eta 5/10 bestean.

5.– Ikus-eremua modu nabarmen eta iraunkorrean gutxitzea, baldin eta jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko mugarik ez badakarkio.

6.– Beste edozein alterazio oftalmologiko, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko mugarik ez badakarkio.

Otorrinolaringologia.

7.– Hipoakusia, aparatu zuzentzailearen bidez belarri bietan guztira %35 baino gehiago ez badu galdu honako formula erabiliz:

Belarri batean galdutakoa %. = (g500+g1000+ g2000+g3000 -25) x 1,54 (g= galera dezibeletan)

Galera globala kalkulatzeko %tan = [(ondoen dagoen belarrian galdutakoa x 5) +(txartoen dagoen belarrian galdutakoa)] 6

8.– Sindrome zorabiagarri iraunkorra eta modu objektiboan hartzeko modukoa, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badio sortzen.

9.– Edozein alterazio otorrinolaringologiko, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio.

Nerbio-sistema.

10.– Defizit iraunkorra funtzio motorean edota sentimenean, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten

badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio.

11.– Nerbio-sistemaren gaixotasunak, alterazioak, sindromeak, lesioak, prozesu patologikoak edo lesioak, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio.

Lokomozio aparatua.

12.– Lokomozio aparatuaren gaixotasunak edo lesioak, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio.

Sistema kardiobaskularra.

13.– Tratamendu medikoa behar duen hipertentsio arteriala, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio.

14.– Bihotzeko gaixotasun iskemikoak, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio. 15.– Gaixotasun kardiozirkulatorioak, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio. Arnas sistema.

16.– Arnas gaixotasunak eta biriketako erresekzioak, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio.

Aparatu genital-urinarioa.

17.– Giltzurrun-transplanteak.

18.– Gaixotasun genital-urinarioak, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio. Liseri-aparatua.

19.– Hepatopatiak, esteetako hanturazko gaixotasun kronikoak, liseri-hodiko edozein ataleko erresekzioak eta liseri-aparatuko beste edozein prozesu patologiko, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio.

Dermatologia.

20.– Alterazio dermatologikoak, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio. Sistema hematikoa.

21.– Odoleko, organo hematopoietikoetako eta organo linfatikoetako gaixotasun kronikoak edo eboluzio progresibokoak, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio.

Beste patologia batzuk.

22.– Jatorri endokrinoko gaixotasunak, prozesu neoplasikoak eta infekziosoak eta beste edozein prozesu patologiko, baldin eta Mediku Epaimahaiaren iritziz jarduneko zerbitzuan izatea eragozten badio, baina bere kategoriako funtsezko eginbehar polizialak betetzeko eragozpenik ez badakarkio. II. ERANSKINA

BIGARREN JARDUERAKO EGOERA

ADMINISTRATIBORA IGAROTZEKO

ESKARIAREN EREDU OFIZIALA

Izen-abizenak:

Zenbaki profesionala:.............................................................. Kategoria:

Eskala:.......................................................... Egoera administratiboa:

Destinoa:

NAN (Fotokopia):


Azterketa dokumentala